Panafrikanismo
Panafrikanismo hitza 1900.urtean izan zen asmatua Henry Sylvester Williamns Trinidadeko abokatuagatik, Londresen konferentzia bat konbokatu zuena “lur kolonialen etorkizuna, arraza diskriminazioa eta orokorrean Afrikako lur kolonialen arazoei buruz eztabaidatzeko”. Orokorrean hitz honen esanahia zera da:
- Afrikako herrialdeen batasun eta identitate sentimendua sustatzeko sortutako mugimendu soziala, batez ere Afrika beltzean emandakoa, batasun hau efektiboa izateko erakundeak eratzen saiatu zena ere.
- Munduko beltz guztiak afrikarrak direla aldarrikatzen duen ideia nazionalista, pertsona hauek afrikar nazionaltasuna jaso beharko luketela eta Afrikara bueltatu beharko zirela ere proposatzen duena, sionismoak herri juduarekin esaten zuen moduan.
Panafrikanismoaren ordezkari nagusiak W.E.B. Dubois afroamerikarra eta Kwame Nkrumah eta George Padmore izan ziren. Zenbait estatu buruk ere panafrikanismoarenganako nolabaiteko atsegintasuna zuten, Tanzaniako Julius Nyerere edo Hegoafrikako Thabo Mbeki esaterako.
Koloreak
aldatuPanafrikanismoak bi kolore sail erabiltzen ditu: berde, urre eta gorria, Etiopiako banderan oinarritua; eta gorri, beltz eta berdea, Estatu Batuetan 1920an erabakia.
Horrela, Afrikako estatu ugarik lau kolore hauek erabiltzen dituzte haien banderetan.
Izar Beltza
aldatuAfrika orokorrean eta bereziki Ghana ordezkatzen duen bost puntako izan beltza da. Herrialde hura izan zen independentzia lortu zuen lehen herrialdea, 1957an, eta Theodosia Okoh artistak Ghanako bandera berria diseinatzerakoan panafrikanismoaren koloreak eta izar beltza erabili zituen.
-
Ghanako bandera.
-
Ghanako armarria.
-
Ginea Bissauko bandera.
-
Sao Tome eta Principeko bandera.
-
Somalilandiako bandera.