Jesús Arpal
Jesus Arpal Poblador Zaragozan jaiotako euskal irakaslea da. Filosofian lizentziatua, 1967an Bergarara etorri zen lehen aldiz irakasle lanetan jarduteko. Los Garagarza de Elgoibar ikerlana izan zen, bere tesia, Bergaran aurkeztu eta 1973. urtean argitaratu zena. 1971n Bilbora pasatu zen, Euskal Herriko Unibertsitatean Soziologia irakasle izateko. 1975ean Madrilera, UNED (Universidad Nacional de Educación a Distancia) delakora joan zen. 1976tik Bergarako UNEDeko zuzendaria izan zen. 1973an Euskal Ikerlanetako III. Basauri saria irabazi zuen, Antropologia social de una comunidad histórica en Guipúzcoa lanarekin. Kaleratu dituen gainerako lanak: Sociedad tradicional en el País Vasco (1979), Educación y sociedad en el País Vasco (1982), eta Las ciudades (1983).
Jesús Arpal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jesús Arpal Poblador |
Jaiotza | Zaragoza, 1940 (83/84 urte) |
Herrialdea | Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Doktorego ikaslea(k) | Mila Amurrio Velez |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.