Elena Asins


Elena Asins Rodríguez (Madril, 1940ko martxoaren 2a - Azpirotz, 2015eko abenduaren 14a) espainiar artista, idazlea eta arte-kritikoa izan zen, bereziki arte abstraktu geometrikoa lantzen duena. Maiz, ordenagailuekin egin zuen lana.

Elena Asins
Bizitza
JaiotzaMadril1940ko martxoaren 2a
Herrialdea Espainia
HeriotzaAzpirotz2015eko abenduaren 14a (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, idazlea eta arte-kritikaria
MugimenduaArte modernoa
Elena Asinsen erakusketa Madrilen.

Arte kontzeptualaren erreferente eta ikur izan zen Espainiako Estatuan. Paris, Stuttgart, Madril eta New Yorkeko unibertsitateetan ikasi zuen, eta Miguel Pintok 1963an sortutako Castilla 63 taldean egin zituen bere lehen lan publikoak.[1]

1996 urtetik Azpirotzen bizi zen. 2006 urtean Espainiako Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina eta 2011 urtean Espainiako Arte Plastikoetako Sari Nazionala irabazi zituen. 2012 urtean bere lanari buruzko erakusketa zabala egin zen Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu