Luis Baraiazarra
Luis Baraiazarra Txertudi (Meñaka, Bizkaia, 1940ko martxoaren 17a - ) maisua, karmeldarra, euskal filologian lizentziatua eta, 1996tik, euskaltzain urgazlea da.
Luis Baraiazarra | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Meñaka, 1940ko martxoaren 17a (79 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea eta monjea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijio-ordena | Karmeldarrak |
Literaturaren Zubitegiko fitxa | 1011 |
Inguma | luis-baraiazarra-txertudi |
Aldizkari ugaritako kolaboratzaile: Olerti, Bertsolari, Garaian, Jakin, Zeruko Argia, Kili-Kili... baina hala ere lan gehien Karmel aldizkarian egin du, idazle eta zuzentzaile.
"Bostak Bat" lantaldearekin hainbat hiztegi argitaratu ditu, Adorez hiztegiak deitutakoak. Euskaltzale aipagarrien biografiak idatzi ditu, hala nola Augustin Zubikarai, Lino Akesolo, etab. 1977an Euskal Herriko historia izeneko bi liburu kaleratu zituen. 1985ean Elkar-en eskutik Hitzezko Txirlorak olerki liburua argitaratu zuen, baita, geroago ere Jon Lopategi bertsolariaren biografia eta Nire Umetako Meñaka eta Nire sasoiko Markina-Xemein haurtzaroko eta helduaroko oroitzapen liburuak.
Itzultzaile lan garrantzitsuak ere egin ditu, besteak beste, Lisieuxeko Santa Teresaren idazlan guztiak, Euskal Herriko elizaren historia eta Vatikanoko II. kontzilioko testuak.