Brian David Josephson (Cardiff, 1940ko urtarrilaren 4a) galestar fisikaria da. Cambridgeko unibertsitateko Fisika saileko ikerketa-zuzendaria (1967-1972) eta unibertsitate horretako Fisika irakaslea izan zen. Ikasle zela eta teoria hutsean oinarrituta, bere izeneko efektua aurkitu zuen 1962an (Josephson efektua). Aurkikuntza horri esker, Nobel saria lortu zuen 1973an, Ivar Giaever eta Leo Esaki zientzialariekin batera. Josephsonek aurresan zuen kontaktupean baina tarte isolatzaile (juntura) batez banatutako bi xafla supereroalek propietate elektromagnetiko oso berezi batzuk dituztela. Propietate horiek, hainbat esperimentutan behatu dira, eta horrela efektu mekaniko-kuantikoak eskala makroskopikoan frogatu dira.

Brian Josephson

Bizitza
JaiotzaCardiff1940ko urtarrilaren 4a (84 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaErresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaTrinity College
Cambridgeko Unibertsitatea
Cardiff High School (en) Itzuli
Tesi zuzendariaBrian Pippard (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Illinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen
Missouri University of Science and Technology (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

tcm.phy.cam.ac.uk…
Musicbrainz: a8391f3b-b340-4a1d-9fa5-f1842644f2d2 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu