Ireki menu nagusia

Juan de los Toyos González (Barakaldo, 1890eko ekainaren 23a - Mexiko, 1965eko apirilaren 5a) euskal herritar politikari sozialista zen. UGTko idazkaria Bizkaia eta Gipuzkoan eta PSOEko kidea zen.

Juan de los Toyos
Bizitza
Jaiotza Barakaldo1890eko ekainaren 23a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Mexiko1965eko apirilaren 5a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta sindikalista
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Eibarko Alfa kooperatibaren gerentea zen, orduko kooperatibarik handiena.

Eibarko zinegotzi eta Eusko Jaurlaritzako Lana, Aurreikuspen eta Komunikazio Sailburu hautatu zuten. 1931an lehendabizikoz Espainiako Bigarren Errepublikako bandera atera zuen udaletxea Eibarkoa zen eta nork eta Juan de los Toyosek egin zuen. 1934ko Iraultzan parte hartzeagatik atxilotu zuten.

Eusko Jaurlaritzako Lana, Aurreikuspen eta Komunikazio Sailburu gisa, langileentzako soldata eta laguntzez, aseguru sozialez, Euskal Lan Istripu Kutxaz sortzeaz, ibilgailu bahituran hartzeaz eta komunikazio sistema antolatzeaz arduratu zituen. Azkena egiteko Donibane Lohizunen Natxo-Enea Zerbitzua sortu zuen.

Espainiako Gerra Zibila eta gero, Mexikora ihes egin zuen non Mexiko Hiriko Colegio Madrid eskolako administratzaile bihurtu zen, 1965ean hil zen arte.