Anja Niedringhaus

Fotokazetari alemaniarra

Anja Niedringhaus (Höxter, Ipar Renania-Westfalia, 1965eko urriaren 12aAfganistan, 2014ko apirilaren 4a) fotokazetari alemaniarra zen.

Anja Niedringhaus
Bizitza
JaiotzaHöxter1965eko urriaren 12a
Herrialdea Alemania
HeriotzaKhost2014ko apirilaren 4a (48 urte)
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, kazetaria eta fotokazetaria
Lantokia(k)Geneva
Enplegatzailea(k)Associated Press
European Pressphoto Agency (en) Itzuli
Jasotako sariak

IMDB: nm2189196 Find a Grave: 127459820 Edit the value on Wikidata

Pulitzer saria jaso zuen 2005ean. Associated Press (AP) prentsa-agentziarentzat egin zuen lan batez ere.

Biografia

aldatu

Anja Niedringhaus Höxter-en jaio zen, Ipar Renania-Westfalian. 17 urte zituela hasi zen lanean argazkilari independente gisa, artean lizeoan zegoela.

1989an, Berlingo harresiaren erorketaren berri eman zuen Götttinger Tageblatt egunkarirako.

1990ean, lanaldi osoan hasi zen lanean Frankfurteko European Pressphoto Agency (EPA) agentziako argazkilari gisa. EPAko argazkilari nagusi gisa, bere karrerako lehen hamar urteak igaro zituen Jugoslaviako gerren berri ematen.[1]

2001ean, Niedringhausek irailaren 11ren osteko New Yorken argazkiak atera ondoren, Afganistanera abiatu zen. Han, Talibanen erorketa dokumentatu zuen hiru hilabetez.[1]

2002an, Associated Press agentziarentzat aritu zen, eta Iraken, Afganistanen, Gazako zerrendan, Israelen, Kuwaiten eta Turkian izan zen.[2]

2005ean, Irakeko Gerraren berri emateagatik unekotasuneko argazkilaritzaren Pulitzer saria jaso zuen kazetari-talde bateko emakume bakarra izan zen. Halaber, International Women's Media Foundation fundazioak urte bereko urriaren 23an emandako Kuraia Saria jaso zuen.[2][3][1]

2007an, Niedringhaus-ek Harvard Unibertsitateko Nieman beka jaso zuen.[2] Bertan, Ekialde Hurbileko kultura, historia, erlijioa eta generoaren gaia aztertu zituen, baita horiek Estatu Batuetan eta Mendebaldeko herrialdeetan atzerriko politiken garapenean duten eragina ere.[4] Nieman programa, 1938an sortua, munduko kazetariei eskaintzen zaien karrera-erdiko ikasketa-beka zaharrena da.

Niedringhaus 2014ko apirilaren 4an erahil zuten, Afganistango lehendakaritzarako hauteskundeen berri ematen ari zela. Haren lankide Kathy Grannon, berriz, larri zauritu zuten erasoan. Tani barrutian, Khost inguruan, kontrol-postu batean izan zen erasoa. Bozka-txartelak zabaltzeko ardura zuen Hauteskunde Batzorde Independenteko konboi batean zihoazen kazetariak, Afganistango armadaren eta poliziaren babespean.[5] Niedringhaus eta Grannon autoan zain zeudela, polizia afganistandarreko Naqibullah izeneko komandante bat beraiengana hurbildu eta tirokatu egin zituen Allahu Akbar-i oihukatuz.[6] Gizona erasoaren ondoren errenditu zen, eta atxilotu egin zuten.[2][7] Kabulgo Auzitegiko sei epailek Naqibullah hilketa eta traizioaren errudun deklaratu zuten, eta heriotza-zigorra ezarri zioten.

Niedringhaus-en lana Frankfurteko Arte Modernoaren Museoan eta munduko beste museo eta arte-galeria batzuetan erakutsi zen, besteak beste, Grazen, Austrian.[8]

2022an, bere lana ere aurkeztu zuten musée de la Libération de Paris - musée du Général Leclerc - musée Jean-Moulin museoetan antolatutako Femmes photographes de guerre erakusketaren karietara, Parisen.[9]

Omenaldia eta ondorengoak

aldatu

Anja Niedringhaus Courage in Photojournalism Award

aldatu

Anja Niedringhaus Courage in Photojournalism Award sariak emakume fotokazetarien kuraia saritzen du.[10]

Sari hori International Women's Media Foundation-ek sortu zuen 2014an, Howard G. Buffett fundazioaren milioi bat dolarreko dohaintzari esker, saria urtero ematen zaio “bere lanak kuraia eta dedikazioa islatzen dituen emakume fotokazetari bati, Anjak egiten zuen bezala”. Sariduna publikoki ohoratzen dute, bere lana ikusgai ezartzen dute erakusketa batean, eta 20.000 dolarreko saria jasotzen du dirutan.[10]

Emakume sarituak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu