Charles Gabriel Tournier
Charles Gabriel Tournier (Baiona, Lapurdi, 1890 – 1965) idazlea eta euskalaria izan zen. Nancyko lan-eskolan eta Fontainebleauko arma-akademian ikasi zuen. 1923-1945 urte bitartean, nekazaritzan aritu zen Euskal Herrian eta Afrikako iparraldean. Gure Herria, Eusko Jakintza, Herria eta Bulletin de la Société des Lettres, Sciences et Arts de Bayonne agerkarietan plazaratu zituen lan aipagarrienak.
Charles Gabriel Tournier | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baiona, 1890 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | 1965 (74/75 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta hizkuntzalaria |
Obra nagusiak: Léxique français-basque (1954, Piarres Lafitterekin batera) eta La pelote basque, ses jeux. Euskaltzain urgazlea izan zen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.