Andoain
Andoain Gipuzkoako ipar-ekialdeko udalerri bat da. Donostialdea, Buruntzaldea eta Beterri eskualdeetakoa. Donostia hiriburutik 14 km hegoaldera dago. 14.827 biztanle zituen
2016an eta 27,4 km² ditu.
Andoain | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Andoain udalerriaren ikuspegia urrutira. | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Donostialdea | ||||||||||
Izen ofiziala | Andoain | ||||||||||
Alkatea | Andoni Alvarez Lete (Euskal Herria Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | 20.140 | ||||||||||
INE kodea | 20009 | ||||||||||
Herritarra | andoaindar | ||||||||||
Ezizena | hontzak | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°13′06″N 2°01′12″W / 43.2183°N 2.0199°W | ||||||||||
Azalera | 27,4 km² | ||||||||||
Garaiera | 65 m | ||||||||||
Distantzia | 14 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 14.555 (2023) 51 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 5,36 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 11,25 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 47,8 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 79,93 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 5,4 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 11,74 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 49,16 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % 21.6 (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 38.51 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1614 (juliotar egutegia) | ||||||||||
Webgunea | http://www.andoain.eus |
Geografia
aldatuHidrografia aztertuz. Oria ibaiak eta haren ibaiadar Leitzaranek herrigunea zeharkatu eta bertan elkartzen dira, Santa Krutz baselizaren ondo-ondoan. Leitzaran ibaiak, bestalde, balio ekologiko handiko harana sortzen du Leitzaraino iristen dena; hortik datorkio Leitzaran (Leitza-haran) izena.
Orografiari dagokionez, Buruntza (441 m) mendia herriaren iparraldean dago eta Adarra (819 m) ekialdean.
Udalerri mugakideak
aldatuAndoainek udalerri mugakideok ditu: Urnieta, ekialdean; Zizurkil eta Aduna, mendebaldean; Lasarte-Oria eta Zubieta, iparraldean; eta Amasa-Villabona eta Elduain, hegoaldean.
Auzoak
aldatu- Alde Zaharra: garai batean herriko merkataritzako gune nagusia, egun denda gutxi gelditzen dira, biziberritzen ari bada ere. Nahiko berrituta dago jada. 660 biztanle (2008).
- Zumea: auzune zaharrenetariko bat. Egun populazio handia biltzen du. 2000 biztanle inguru ditu. Andoaingo zabalgunea osatzen duten bi auzoetako bat da (Etxeberrietarekin batera).
- Etxeberrieta: Algodonera lantegiaren inguruan sortutako auzoa, langileentzat sortu zena. Gaur egun bizitegi-auzoa da, eta auzoaren izenari men eginez, etxe berri ugari daude. 2.200 biztanle inguru ditu (2013). Andoaingo zabalgunearen zati da egun (Zumearekin batera), eta oraindik ere etxebizitza berriak eraikitzen ari dira.
- Geltoki auzunea: auzo berria da. 400 biztanle (2013). Andoaingo auzo berrienetakoa da.
- Leizotz: baserri auzoa. 232 biztanle (2013). Andoaingo auzorik zabalena da,
- Buruntza: baserri auzoa. 157 biztanle (2008).
- Sorabilla: bizitegi-auzoa, errepidearen inguruko aldea, familia bakarreko etxez beterik dago, eta gainerakoa landa-auzoa da. Errepidearen inguruko gunean 831 pertsona bizi dira, eta baserrietan, sakabanaturik, 170 gehiago. Orotara 1001 biztanle (2013).
- Karrika: langile auzoa. Etorkin ugari bizi da bertan. 700 biztanle inguru (2013).
- Goiburu: baserri auzoa, nahiz eta trenbide aldean dagoenez nahiko urbanizatuta egon. 146 biztanle (2013).
- Erdialdea: Bertako etxe asko 1950. eta 1970. urteeen artean eraiki ziren, muino txiki batean dago, baita beste muinotxo baten magalean ere. Bertan hiriko eraikinik garaienak daude. 2013an, 7.500 biztanle inguru zituen.
Historia
aldatuAntzinaroko aztarnak ugariak dira Buruntzan (Burdin Aroko herrixka) eta Adarra inguruetan (megalitoak).
1345ean eman zion Gaztelako erregeak herri izaera Andoaini. Ahaide nagusien arteko gerran, oinaztarrek herria erre zuten.
Industrializazio berantiarra izan zen eta 1950eko hamarkadara arte ez zen industria nabarmenik herrian. Geroztik industria kimikoa (Kamika) eta papergintza-lantegiak (Sikapal) izan dira.
Espainiako Gerra Zibilean borroka gogorrak izan ziren Belkoain mendian eta egun lubakiak daude han.
Ekonomia
aldatuNekazaritza eta zerbitzuen gainetik, industria da orain udalerriko jarduera nagusia (metalurgia, papergintza, kimikoa). Lanean ari den populazioaren erdiak baino gehiagok industrian dihardu eta herena inguruk zerbitzuen sektorean.
2017an honela banatzen ziren jarduera ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren % 0,2; bigarren sektorea % 45,5; hirugarren sektorea % 49,2; eraikuntza % 5,1.[4]
Demografia
aldatu2019an herriak 14.945 biztanle zituen. Horietatik % 22,96k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotako herritarrak % 7,5 ziren.[4]
Biztanleriaren bilakaera
aldatuAndoaingo biztanleria |
---|
Unable to compile EasyTimeline input: EasyTimeline 1.90
|
Datu-iturria: www.ine.es |
Politika
aldatuUdal hauteskundeak
aldatu2019ko udal hauteskundeetan EH Bildu garaile izan zen berriro ere, baina PSE-EEk eta EAJk bat egin zuten Maider Lainez alkate izendatzeko.
2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EH Bildu koalizioko (boto gehien bildu zuen zerrenda) Ana Karrere hautatu zuten alkate, EAJk eta PSE-EEk elkar hartuta PSE-EEko Maider Lainez hautatzeko akordioak huts egin eta gero.[5]
2007ko hauteskundeetan, PSE-EE/PSOE izan zen alderdirik bozkatuena, 8 zinegotzi lortu zituen. Horren atzetik, EAJk 4 zinegotzi lortu zituen; Ezker Batua-Aralar koalizioak 2, PPk bezala; eta azkenik EAk zinegotzi bakarra lortu zuen. EAE-ANVren hautagaitza legez kanporatu zuten. Hala ere, hauteskundeetara aurkeztu zen, legez haien botoak baliogabetzat jo baziren ere. Boto horietan oin hartuz, zinegotziak aldarrikatu zituen alderdi ekintzaleak.
Andoaingo udalbatza | |||||
Alderdia |
2023 |
2019 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 8 / 17 |
7 / 17 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE / PSOE) | 5 / 17 |
5 / 17 |
|||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 3 / 17 |
4 / 17 |
|||
Elkarrekin Podemos | 1 / 17 |
1 / 17 |
|||
Datuen iturria: [1] |
Alkateak
aldatuHauek izan dira Andoaingo azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[6] | |
Jose Antonio Perez Gabarain[6] | 1979 | 1983 | Euskadiko Ezkerra | |
Francisco Irigoras | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Carlos Sanz Diez de Ure | 1987 | 1991 | Euskadiko Ezkerra | |
Pilar Collantes | 1991 | 1995 | Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra | |
Jose Antonio Perez Gabarain | 1995 | 1999 | Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra | |
Jose Antonio Barandiaran Ezama | 1999 | 2003 | Euskal Herritarrok | |
Jose Antonio Perez Gabarain | 2003 | 2007 | Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra | |
Jose Antonio Perez Gabarain | 2007 | 2009 a | Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra | |
Estanislao Amutxastegi Arregi | 2009 | 2011 | Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra | |
Ana Karrere Zabala | 2011 | 2015 | Bildu | |
Ana Karrere Zabala[6] | 2015 | 2019 | Euskal Herria Bildu | |
Maider Lainez Lazcoz[6] | 2019 | 2023 | Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra | |
Andoni Alvarez Lete | 2023 | Jardunean | Euskal Herria Bildu |
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
Kultura
aldatuAndoaingo Bastero Kulturgunean, urtean osoan, musikari, zinemari, kulturari eta arteari lotutako kontzertu, jarduera, hitzaldi eta ikastaroak egiten dira.
Bertako aldizkaria, inguruko udalerrietakoa ere badena, "Aiurri" da.
Euskara
aldatuAndoaingo euskalkia Beterriko euskarari[9][10] dagokio. Gipuzkoa erdialdeko euskalkia esangura handikoa gertatu da euskararen ibilbidean, besteak beste, bertan oinarritu delako, gehienbat, euskara batua. Beterriko euskara da ardatza, eta horrek osatzen du erdiguneko azpieuskalkia, baina Gipuzkoan hizkera asko bereiz daitezke. Erdialdeko euskaran hiru eremu nagusi bereiz daitezke: Erdigunekoa (Beterri), Sortaldekoa (Nafarroako Basaburua, Imotz, Larraun eta Araitz-Betelu eta Gipuzkoako Bidasoaldea) eta Sartaldekoa (Goierri eta Urolaldea). 2021ean herritarren % 57,03 euskalduna zen.[4]
Musika taldeak
aldatuMusika talde ugari sortu dira Andoainen, hala nola:
- BAP!!
- Inoren Ero Ni
- Ximorra
- Kauta
- Gaizkiñe
- Gozo-gozo
Jaiak
aldatu- Santakrutzak: apiril bukaeraren eta maiatz hasieraren bitartean, Santa Krutz egunaren inguruan (maiatzak 3)
- Sanjuanak: ekain bukaeran, Donibane jaiaren inguruan (ekainak 24)
- Inauteriak: otsail edo martxoan
- Karrika: uztail erdialdean
- Etxeberrieta: uztail amaieran, San Inazio egunaren inguruan (uztailak 31)
- Sanestebanak (Goiburu auzoko jaiak): abuztuaren hasieran
- San Roke (Buruntza auzoko jaiak): abuztuaren 16aren inguruan, hots, San Roke egunaren inguruan
- Sorabilako jaiak: irailaren hasieran
Kirola
aldatuHerriak bi futbol talde ditu: Euskalduna (Euskalduna Andoaindarra), ospetsuena, eta Ontzerri.
Eskubaloiko taldea ere bada herrian, aski ezaguna: Leitzaran Eskubaloi Taldea.
Beste kirol-talde batzuk: Andoaingo Bertxin A.F.T. eta Buruntza Areto Futbola; Andoaingo Txirrindulari Eskola, Leitz K.K.E elkartea, Leizaur Zikloturistak (txirrindularitza); Leitzaran Boleibol Taldea (boleibola); Andoaingo Judo Taldea (judoa); Zumeatarra K.E. (atletismoa); Andoaingo La Salleko Gazteleku eskupilota K.T.; Agustin Leitza Xake Taldea; Andoaingo Kirol Elkartuen Kluba (igeriketa eta gimnasia); Euskalduna Mendigoizale Taldea (mendizaletasuna eta neguko kirolak); Ontza K.E. (ehiza eta arrantza).
Ikastetxeak
aldatuOndasun nabariak
aldatu- Belkoaingo trikuharria. Brontze Aroko hilobi-monumentua.[16]
- Usobelartzako monolitoa.[16]
- San Martin Tourskoaren parrokia: XVIII. mendeko maisulan barrokoa da.[17] Gurutze latindarreko zorua dauka, eta bertako sabaiak zutabe erraldoietan euskarritzen dira. Goiko Plazan kokatuta dago, udaletxearen aldamenean. Andoaingo antzinako eliza ordezkatu zuen, herrigunetik oso aldenduta eta Buruntza mendiaren oinean zegoena.
- Buruntzako San Martin aztarnategia. Andoaingo lehen parrokia izan zenaren aztarnategia.[18] Ez dakigu noiz sortu zen parrokia hori. Lehen aipamena 1419koa da.[19]
- Zumeako Santa Krutz baseliza: herrigunearen behealdeko baseliza da, Bekoplazatik oso hurbil, Leitzaran eta Oria ibaiek bat egiten duten tokian. Estilo gotikoko Kristo zizelatua dauka, XIII. mendekoa.[17]
- Goiburuko San Esteban baseliza: Goiburu auzoan kokaturiko baseliza.
- Sorabillako San Martin eliza: Sorabilla auzoan kokaturiko parrokia. XV. mendekoa.[17]
- Andoaingo udaletxea: XVIII. mendean eraikia da.[17]
- Bastero Kulturgunea: 2003. urtean inauguratutako eraikin abangoardista da, eta udalerriaren kulturagunetzat erabiltzen da. Luis Peña Gantxegi arkitektoaren estudioak diseinatu zuen.
- Izturitzaga dorretxea: Andoaingo hegoaldeko sarrera gordetzen du. XVI. mendeko etxe gotortua da.
- Berrozpe dorretxe gotikoa, Urnietarako irteeran dagoena. Andoaingo ipar-ekialdeko sarrera gordetzen du. Bertan jaio zen Juana Josefa Zipitria.[20] eta Jesusen Alaben elkartea bizi da.
- Leizaur dorretxe-baserria.[20]
- Sagarmendi baserria.[20]
- Laborde Anaiak eraikina, 1939an eraikitako arkitektura arrazionalista. Egun Martin Ugalde Kultur Parkearen barnean dago, 1999an sortua.[17]
Andoaindar ospetsuak
aldatuHerritar ospetsuen artean, aipatzekoak ditugu Agustin Leitza, Peruko Kapitain Generala, Aita Manuel Larramendi filologo eta jesuita, Martin Ugalde kazetari eta idazlea, Joseba Arregi eta Joseba Egibar politikariak, Anjel Alkain aktorea, Aitor Mendiluze bertsolaria eta Juana Josefa Zipitria Barriola (Ama Kandida) Jesusen Alaben Fundatzailea.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ a b c https://eu.eustat.eus/municipal/datos_estadisticos/andoain.html
- ↑ Ainhoa SARASOLA: «Ezustea eta salbuespena Andoainen», Berria, 2015-06-14.
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-05).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
- ↑ Ahotsak Ahozko Ondarea. (2017-12-04). Andoaingo ahotsak. (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
- ↑ «Beterrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-15).
- ↑ «Andoain - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-15).
- ↑ https://web.archive.org/web/20131126114007/http://ondarreta.ikastetxea.net/ab/index
- ↑ http://www.leizaran.net
- ↑ https://web.archive.org/web/20130703090703/http://www.andoainikastola.net/web/default.php
- ↑ https://web.archive.org/web/20210121075819/http://www.lasalleberrozpe.com/
- ↑ https://web.archive.org/web/20130916181813/http://www.escivi.com/Euskera/Euskera/Home.html
- ↑ a b https://www.andoain.eus/eu/ondare-historikoa
- ↑ a b c d e https://www.andoain.eus/eu/egungo-eraikinak
- ↑ https://www.andoain.eus/eu/buruntzako-sm-eliza
- ↑ http://www.aranzadi.eus/fileadmin/docs/arkeologia/Buruntza.pdf
- ↑ a b c https://www.andoain.eus/eu/dorretxea
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |
- Andoaingo udalaren webgunea.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunea.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren webguneak, herriei buruz eskaintzen duen atala.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren webguneak eskaintzen duen Andoaingo kaleen planoa.
- Martin Ugalde Kultur Parkearen webgunea.
- Leitzaran bailarari buruzko informazio zabala.
- Andoaingo jaien, kirolen eta kulturaren argazkiak.
- Aiurri hedabidearen webgunea.