Ireki menu nagusia

Sylvain Luc[1] 1965ean Baionan jaiotako jazz gitarra-jotzailea da. Egungo Euskal Herriko jazz musikaririk garrantzitsuentzat jotzen da[2].

Sylvain Luc
Sylvain Luc R.jpg
Bizitza
Jaiotza Baiona1965eko apirilaren 7a (54 urte)
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza  (54 urte)
Jarduerak
Jarduerak jazz musikaria, musikagilea, gitarra-jotzailea eta jazz guitarist Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoa jazza
Musika instrumentua gitarra
sylvainluc.fr

BiografiaAldatu

9 urterekin Baionako Kontserbatorioan biolin eta txelo ikasketak hasi zituen, 5 urterekin jotzen hasi zen gitarra klasikoa lantzen segitzen zuen bitartean.

Parisera lekualdatu zen eta bertan moldatzaile, konpositore eta variété motako hainbeste artistaren (Al Jarreau, Catherine Lara, Michel Jonasz...) laguntzaile aritu zen; aldi berean jazz munduan segitzen zuen, Richard Gallianoren hirukotearen baxu-jotzailea zelarik.

1993an GODIN gitarra-egileen munduan zeharko enbaxadore bihurtu zen.

Lucek musikari hauekin jo du, besteak beste:

Michel Legrand, Francis Lassus, Richard Bona, Steve Gadd, Biréli Lagrène, Elvin Jones, Wynton Marsalis, Stéphane Belmondo, Manu Katché, Michel Portal, Bobby Thomas JR, Andy Sheppard, Jacky Terrasson, André Ceccarelli, Jean Marc Jafet, Alain Caron, Didier Lockwood, John McLaughlin, Bernard Lubat, Lokua Kanza, Richard Galliano, Dee Dee Bridgewater, Steve Lukather, Keyvan Chémirani, Billy Cobham, Victor Bailey, Larry Coryell, Al Di Meola, Marcus Miller.

2000n Trio Sud taldea sortu zuen André Ceccarelli eta Jean Marc Jafetekin batera.

2000n Biréli Lagrènerekin batera ateratako Duet diskoaren milaka ale saldu ziren oso denbora laburrean.

2006tik "String quartet" taldean aritu ohi da Didier Lockwood, Victor Bailey eta Billy Cobhamen laguntzaz.

2009an "All Stars" formazio baten barruan topa dezakegu, Richard Bona eta Steve Gaddekin hirukotea osatu zuelarik.

SarituaAldatu

Jazzaren munduan banatzen diren sari nagusietako bi erdietsi ditu:

DiskografiaAldatu

Euskal Herriarekiko loturaAldatu

Baionan jaiotzeaz gain, euskal musika eta folklorearekin harreman handia izan eta betidanik estimatu egin ditu[5], betiere eklektizismo baten barruan.

9 urterekin hiriko kontserbatorioan sartzeaz gain disko bat grabatu zuen bere anaiekin: Elgarrekin. Bigarren familia ekoizpen bat ere egongo da: 1978an 12 urterekin Gérard bere anaia akordeoilariaren taldean sartu eta Oinak arin[6] diskoan esku hartu zuen. Anaiekiko elkarlanak segida izan duela diskografia atalean ikus daiteke, baita disko batzuk euskaraz bataiatuta daudela ere.

Jazzaren aurkikuntza 15 urterekin egin zuenean "Bulle Quartet" taldea sortu eta berarekin 1982an Donostiako jazzaldian sari bat erdietsi zuen. 20 urterekin Parisera jauzia eman arte, eskualdeko taldeetan gitarra eta baxua jotzeko gehien eskatzen zenetakoa zen; esaterako 1981ean Pantxoa eta Peioren Bakezko besarkada batean[7] diskoan parte hartu zuen.

Azken urteetan ere, aukerak izan ditu Euskal Herrian aritzeko; azpimarratzekoak:

ErreferentziakAldatu

  1. Luc okzitanierazko jatorria duen deitura da, latineko lucus (="baso") hitzetik eratorria.
  2. Erreferentzia Eneko Bidegainen blogean.
  3. Sari hori eman zen lehen urtea izan zen; lehenago Victoires de la musique classique izenekoen barruan ematen zen. Victoires "Grammy frantsestzat" jotzen dira.
  4. Jazzman aldizkaria, 2008ko urtarrila, 142. zkia., 23.or.
  5. Elkarrizketa Argian.
  6. Oinak arin diskoa Herri Musikaren Txokoan.
  7. Erreferentzia Euskal Musikaren Txokoan.
  8. Zoritxarrez hau ere 2010erako desagertzeko zorian.
  9. Kontzertuaren berri eta elkarrizketa EKEren agerkarian.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sylvain Luc