Rodney Glen King (Sacramento (AEB), 1965eko apirilaren 2a - Rialto (Kalifornia), 2012ko ekainaren 17a) estatubatuar taxilaria izan zen. 1991ko martxoaren 3an, baldintzapeko askatasunean zegoenean -lapurretagatik- Los Angelesko poliziak jazarri eta izugarrizko jipoia eman zion eta horrek eman zion ospea [1].

Rodney King

(2012)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRodney Glen King
JaiotzaSacramento1969ko apirilaren 2a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaRialto (Kalifornia)2012ko ekainaren 17a (43 urte)
Hobiratze lekuaForest Lawn Memorial Park (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaJohn Muir High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakautorea, aktibista eta taxi driver (en) Itzuli

IMDB: nm0455219 Musicbrainz: 7ac9307f-93fd-476b-9b2b-06b7b54543d3 Discogs: 879479 Find a Grave: 92047665 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Rodney Glen King 1965eko apirilaren 2an jaio zen Sacramenton, baina Altadenan hezi zen. Aita Ronald izan zen, baina 1984an hil zitzaion, 42 urte besterik ez zuenean [2].

Crystal Watersekin ezkondu zen aurrena eta Danettarekin gero. Azken bikotekidea Cynthia Kelly izan zuen. Hiru alaba izan zituen.

1989ko azaroan, Kingek Monterey Parkeko denda batean egin zuen lapurreta, jabea batez jo zuelarik. Errudun egin zuten eta 2 urteko kartzela-zigorra esleitu zioten.

Gertaerak aldatu

1991ko martxoaren 3an, taxilari lanean ari zela, poliziak jazarri zion autobidean zehar eta abiadura handian. Argiek eta sirenek horrela eskatzen bazioten ere, ez zuen geratu nahi eta semaforo eta seinale batzuk saltatu zituen, Lake View Terrace barrutian geratu zen arte. Alkohola edanda gidatzeagatik aurrekari penalak zituen eta badirudi fentziklidina kontsumituta zuela; ez zuen amore eman eta lurrera bota zuten, geldiarazi eta, esposatuta, 4 polizien artean egurtu zuten erabat.

Poliziei arma lapurtzen saiatzeaz salatu zuten, baina eszena hau ez da dena grabatuta geratu zen bideoan agertzen. Gero egin zioten elkarrizketan, Kingek baldintzapeko askatasunean zegoela esan zuen eta kartzelara itzultzeko beldur.

George Hollidayk grabatutako bideoa mundu guztian zabaldu zen, behin eta berriro ere, komunikabideetan agertzen zutelarik.

Los Angelesko barrutiko fiskalak gehiegikeriaz salatu zituen 4 poliziak. Istilu galanta piztu zenez, epaiketa Simi Valleyra eramatea erabaki zen, gehiengo zuria zuen Ventura Countyko auzoa. Ustearen kontra, Simi Valleyko inor ez zen zinpeko izan, Los Angelesetik ekarri baitzituzten eta San Fernando haranetik, gehiengo zuria zirelarik. 1992ko apirilaren 29an, zinpekoek salaketa gehienak bota zituzten atzera.

Absoluzioak haserrea piztu zuen eta azken 30 urteetan izandako istilu larrienak izan ziren AEB-n arrazen artean. 1992ko apirilaren 29an hasi ziren eta 53 pertsonek galdu zuten bizia, 2.000 zaurituta geratu zirelarik. Milaka milioi dolarretan baloratutako kalteak eragin zituzten.

2012ko ekainaren 17an, hilda aurkitu zuten bere igerilekuan, bera bakarrik itota. Alkohol, marihuana eta kokaina hartuta zegoela adierazi zuten gero.

Kanpo loturak aldatu

Erreferentziak aldatu