Maria Uriarte Artamendi

bizkaitar irakaslea eta kontalaria

Maria Uriarte Artamendi (Elorrio, Bizkaia, 1965eko ekainaren 7a) bizkaitar irakaslea eta kontalaria da. Urteak egin ditu Mar de Fueguitos-ekin elkarlanean, programako kontakizun eta poema gehienei ahotsa eta bizitza jartzen.[1][2] 2010ean hasi zen Etxegiroan proiektuarekin, euskarazko eta gaztelaniazko audio kontaketan egiten.[3]

Maria Uriarte Artamendi
Bizitza
JaiotzaElorrio, 1965 (58/59 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta kontalaria
etxegiroan.eus

Ibilbidea aldatu

Euskara irakasten du euskal eskola publikoan, eta Etxegiroan[3] (etxegiroan.eus) soinu-teknikaria den Tomas lagunarekin etxean muntatu duen audioliteratura-ekoiztetxea.[4]

«Hitzak garrantzitsuak dira, baina baita nola josi den ere. Hitzak ehundu eta ideiak, istorioak, metaforak, soinuak eramaten dituzte. Hala ere, isiltasuna bezain gustuko ditut. Irakurtzerakoan, isiluneak, etenak ere garrantzitsuak dira. Badakizu zer gertatzen zaidan hitzekin? Erabilera txarrarekin agortzen dira, eta batzuetan aldatu egiten dira, usaina, esentzia eta magia ezagutu gabe. Errespetua, askatasuna… Isildu egiten dira, gezurrak justifikatzen dituzte. Ez dute zentzua galtzen, baizik eta nekatu egiten zaituzte, eta dagoeneko ez duzu ikusten arnasketaren bidez irits dakizukeen guztia».[2] Mari Uriarte Artamendi

Etxegiroan.com ataria aldatu

Audioliburuen formatua 80ko hamarkadan ospea izan zuten. Ipuin-kontalarien arabera asmatutako formatu hori, hasieran itsuentzat merkaturatua izan bazen ere, gero psikologo eta terapeuta askok gomendatzen dute, besteak beste, lo hartzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat.[5]

2010ean hasi ziren Uriarte eta Tomas sasoi horretan berritzailea zen Etxegiroan proiektuarekin. Euskaraz eta gaztelaniaz audioliburuen enpresa txiki horren bidez euskarazko literaturako luma garrantzitsuenetako batzuen istorio laburrak kontatzen ditu Uriartek.[5]

Maria Uriartek Tomas Fernando eta Osoitz Elkorobarrutia ditu lagun.[1] Itsuekin lan egin duen María Uriarte hitzez, testuez eta ahotsaz arduratzen da. Musikaria izan den Tomas Fernandok grabazioak girotzeko eta bideratzeko soinua txertatzen eta editatzen jarduten du. Osoitz Elkorobarrutiak, ostera, sarean zintzilikatuta modu argian aurkezten ditu.[1]

Ipuin laburrak, mikroipuinak, poemak, egunkarietatik jasotako hausnarketak, liburu osoak edo horien pasarteak topa daitezke www.etxegiroan. Helduentzat, gazteentzat eta umeentzat prestaturiko lan horiek euskaraz zein gaztelaniaz entzun daitezke. Audio literatura garatzeko plataforma da webgunea, baina bertan dauden grabazioak ez dira testu baten irakurketa soila, espiritu propioa duten lanak baino.[1]

Haur zein nagusientzat aldatu

Haurrentzako ipuinetan bereziki pertsonaiak lantzen ditu Uriartek eta bakoitzari pertsonalitate bat topatzen dio, gero hortik abiatuta ahotsa ateratzeko. Otsoa, azeria edo esne saltzailea, adibidez, oso pertsonaia ezberdinak dira, eta beraz, bakoitzak bere pertsonalitatea eta horrekin batera ahotsa izango ditu. Nagusientzat diren testuetan, ostera, ez zaio gustatzen larregi dramatizatzea, eta batez ere, egoera lantzen du kasu horietan.[1]  

Lanak aldatu

Etxegiroan audio kontaketan sailkapen hauxe dago[3] eta, besteak beste idazle hauen lanak grabatu ditu euskaraz:[6]:

  • Haur Literatura euskaraz
  • Haur Literatura gaztelaniaz
  • Literatura euskaraz
  • Literatura gaztelaniaz.

Emakumezko idazleak aldatu

Ainara Elizondo, Alejandra Pizarnik, Alfonsina Storni, Ana Urkiza, Arantza Iturbe, Bakarne Atxukarro, Béatrice Urruspil, Charlotte Perkins-Gilman, Clarice Lispector, Eider Rodriguez, Elena O'Callaghan Duch, Elisabet Abeyà, Franca Rame, Gioconda Belli, Gloria Sánchez García, Hilda Perera, Inma Errea, Itziar Madina, Ixiar Rozas, Izaskun Zubialde, Maialen Lujanbio, Mariasun Landa, Liz Arostegi, Meri Torras, Miren Agur Meabe, Miren Amuriza, Sonia González, Natalia Ginzburg, Naroa Ogando, Teresa Duran, Toti Martinez de Lezea, Uxue Apaolaza, Ursula Wölfel.

Gizonezko idazleak aldatu

Aingeru Epaltza, Aitor Uriarte, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Anjel Lertxundi, Antton Irusta, Antton Kazabón, Aritz Mutiozabal, Arnaitz Iriondo, Arnold Lobel, Augusto Monterroso, Bernardo Atxaga, Daniel Landart, Eduardo Galeano, Gerald Durrell, Gianni Rodari, Guido van Genechten, Grimm anaiak, Harkaitz Cano, Heinz Janisch, Iban Zaldua, Imanol Azkue, Iñaki Aldai, Manuel Lekuona, Jean Cocteau,Jesus Maria Olaizola "Txiliku", Jon Maia, Jon Mirande, Jon Suarez, Joseba Sarrionandia, Joxantonio Ormazabal, Juan Luis Mugertza, Julen Gabiria, Julio Cortázar, Juan Kruz Igerabide, Luis Pimentel, Lutxo Egia, Manuel Rivas, Mario Benedetti, Oier Guillan,

Patxi Zubizarreta, Pako Aristi, Pello Añorga, Rodrigo Muñoz, Ruben Ruiz, Sustrai Colina, Vicente Gutiérrez, Xabier Etxaniz Erle, Xabier Mendiguren Elizegi, Xabier Olaso. .

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e «Etxegiroan.com, liburuak entzuteko ataria» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  2. a b (Gaztelaniaz) gorka, Publicado por. (2021-03-03). ««Las palabras se agotan por el mal uso y no reconoces su aroma»» mar de fueguitos (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  3. a b c interaktiboa, iametza. «Etxegiroan» etxegiroan.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  4. «En comparación con mediados de la década de 2000, se ha reducido el número de personas que han manifestado su opinión a un funcionario público, y ha aumentado el de aquellas que creen que su país está gobernado por grupos poderosos en beneficio propio» dx.doi.org 2022-03-21 (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  5. a b (Gaztelaniaz) «Etxegiroan y sus audiolibros superan todas sus expectativas» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  6. (Gaztelaniaz) «Etxegiroan» Amarauna@eu||| (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).

Kanpo estekak aldatu