Evelyn Glennie

eskoziar perkusionista birtuoso gorra

Evelyn Elizabeth Ann Glennie (Aberdeen, Eskozia, 1965eko uztailaren 19a) eskoziar perkusionista birtuoso gorra da. 12 urte zituenetik diagnostikatu zioten gortasun larria eta berak dio bere kabuz ikasi duela bere gorputzeko atal desberdinekin entzuten.[1]

Evelyn Glennie

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEvelyn Elizabeth Ann Glennie
JaiotzaAberdeen eta Aberdeenshire1965eko uztailaren 19a (58 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaEllon Academy (en) Itzuli
Burnt Mill Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, perkusionista, bateria-jotzailea, marimba player (en) Itzuli eta xylophonist (en) Itzuli
Jasotako sariak
Musika instrumentuabateria
marinba
Xilofonoa

evelyn.co.uk
IMDB: nm0322682 Allocine: 163895 Allmovie: p350528
Facebook: DameEvelynGlennie Twitter: DameEvelyn Instagram: dameevelynglennie MySpace: officialevelynglennie LinkedIn: evelyn-glennie-ch-dbe-509851b0 Youtube: UCuJ7z4D7hDRc8Njzbm8Ydfg TED: evelyn_glennie Bandcamp: evelynglennieSouncloud: evelynglennie Spotify: 6MYiQGy8MIcBps6Ez0IQA8 iTunes: 222649 Musicbrainz: ead6afb1-f957-4528-b778-b433cb35b1f9 Songkick: 33521 Discogs: 4721 Allmusic: mn0000126390 Edit the value on Wikidata

2023an Bilbao Kultura Social Forumak artea tresna gisa integratzearen alde borrokatzen diren pertsonak bildu zituen, jendeari kulturak benetako eragina zian dezakeela adierazteko. Besteak beste Evelyn Glenniek hartu zuen parte. [2]

Biografia aldatu

Glennie Aberdeenshiren jaio eta hazi zen. Haren aita Herbert Arthur Glennie zen, country eskoziar dantza-talde bateko akordeoi jotzailea zen. Eskoziako ipar-ekialdeko musika-tradizio indigena sendoak garrantzitsuak izan ziren musikari gaztearen garapenean. Glenyeren lehen instrumentuak harmonika eta klarinetea izan ziren. . Erreferente garrantzitsu izan zituen, besteak beste, Glenn Gould, Jacqueline du Pré eta Trilok Gurtu. Ellon Academyn eta Royal Academy of Music-en ikasi zuen, eta Eskoziako Orkestra Nazional Gazteen kide ere izan zen. Cults Percussion Ensembleko kide izan zen, 1976an Ron Forbes-eko tokiko musika-hezitzaileak osatua. Birak egin eta album bat grabatu zuten, 2012an Trunk Records-en berriz kaleratua.[3]

2012an, Londresko 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan "And I Will Kiss" gai ofizialetako batean hartu zuen parte Glenniek, Underworl taldearekin batera.

Gorreria aldatu

 
Evelyn Glenye (atzean eskuman) kontzeruan, GentFest opening-133, 2022.09.12

Glenniek gorreria sakona du 12 urte zituenetik, eta entzumena galtzen hasi zen 8 urterekin.[4] Hala ere, nazioartean musika jotzeko gai da.[5] Gehienetan, oinutsik jotzen du, zuzeneko interpretazioetan eta grabazioetan, musika hobeto sentitzeko.[6]

Glenniek dio gorreria, neurri handi batean, jendeak gaizki ulertzen duela; berak, belarriekin izan ezik, gorputzeko beste atal guztiekin entzuten baitu. Hedabideetan zabaldutako txosten zehaztugabe gehienek bezala deskribatu zuenari erantzunez, Glenniek "Entzumenaren saiakuntza" argitaratu zuen, non bere izaera eztabaidatzen duen.[7]

Argitaratutako liburuak aldatu

  • Entzumenaren saiakuntza[7]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2023an Léonie Sonning Musika Saria[8]
  • 2015ean Musika Polarreko Saria[5]
  • 2014an Grammy saria instrumentu bakarlari klasiko onenarentzat
  • 1989an Grammy saria ganbera musikako interpretaziorik onenari

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu