Ireki menu nagusia

Maria Isabel "Bel" Pozueta Fernández[1] (Altsasu, 1965[2]) nafar soziologoa, sexologoa eta sexu-hezitzailea da. Komunikabideetan ezagun egin da, halaber, Altsasu auziaren harira auzipetutako gazteen gurasoek sortutako Altsasu Gurasoak taldearen bozeramaile lanetan aritu izan delako. 2019ko martxoaren 13an EH Bilduk urte bereko Espainiako hauteskunde orokorretan koalizioaren Nafarroako zerrendaburua izango zela eman zuen aditzera.[3]

Bel Pozueta
Bel Pozueta (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoa Maria Isabel Pozueta Fernández
Jaiotza Altsasu1965  (53/54 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak sexologoa, soziologoa, aktibista eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herritarrok
Altsasuko Indarra
Euskal Herria Bildu

Eduki-taula

BizitzaAldatu

Soziologian lizentziatu zen, eta Alcalako Unibertsitatearen Zientzia Sexologikoen Institutuan Sexologia masterra gauzatu zuen sexologian aditu bilakatzeko. 1994 eta 2006 bitartean Etxarri Aranatzeko Emakumeentzako Arreta Zentroko (Osasunbidea) sexu hezitzaile bezala aritu zen lanean. Hezkidetzan eta sexologia klinikoan aditua, Nafarroako eta Gipuzkoako hainbat ikastetxetan sexu-heziketaz arduratu da[4], eta arlo horretako Eusko Jaurlaritzaren zein Nafarroako Gobernuaren zenbait hezkuntza-programaren kolaboratzaile izan da.[5]

Haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako irakasleentzako formakuntza ikastaroetako hizlaria izan da, eta sexologiari, sexu-heziketari zein hezkidetzari buruzko jardunaldietan parte hartu du Espainia osoan zehar.[6][7] Honetaz gain, Gasteizko udalaren gazteentzako sexologia zerbitzuan lan egindakoa da.

PolitikaAldatu

Politikan aktiboki parte hartu ez arren 1999ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan Euskal Herritarrok koalizioaren zerrendan 31. postuan joan zen[8], eta 2003ko udal hauteskundeetan berriz Altsasuko Indarra plataformaren zerrendako 11. postuan.[1]

2015eko Espainiako hauteskunde orokorretan Nafarroako Gobernua babesten zuten lau alderdien arteko hautagaitza bateratua osatzearen aldeko manifestua sinatu zuen.[9] Altsasuko Gure Esku Dago ekimenean parte hartu zuen, herri-galdeketa antolatuz.[10]

Bel Pozueta ezagun egin zen komunikabideetan Adur Ramirez de Alda gazte altsasuarraren ama izateagatik, Altsasuko auziaren harira espetxeratua. Kasua hasi zenetik Altsasu Gurasoak plataformaren bozeramaile lanetan jardun du, zenbait komunikabidetan edota eztabaida-lekutan haren egoera salatuz.

2019ko martxoan politika instituzionalera igaro zen, Espainiako hauteskunde orokorretan Kongresurako EH Bilduren zerrendaburua izango baita. Honen harira, Altsasu Gurasoak plataformak adierazi zuen talde gisa ez zutela hautagaitza jakinik babestuko.[11] Haren hautagaitza aurkezteko egindako agerraldian Bel Pozuetak esker oneko hitzak eskaini zizkien plataformako gainerako gurasoei, eta bertako kide izaten jarraitu arren etikagatik ez zuela bozeramaile izaten jarraituko adierazi zuen.[12]

Bizitza pertsonalaAldatu

Bel Pozueta Antton Ramirez de Aldarekin ezkonduta dago eta bikoteak hiru seme-alaba ditu.[13] Aisialdiari dagokionez korrika egitea gustuko du, eta zenbait lasterketatan parte hartu du.

ErreferentziakAldatu

  1. a b (Gaztelaniaz)  «E D I C T O» vLex . Noiz kontsultatua: 2019-03-16 .
  2. https://twitter.com/ehbildu/status/1106564289488449536
  3.   Berria.eus «Bel Pozueta izango da EH Bilduren Nafarroako zerrendaburua Kongresurako» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-03-16 .
  4.   TaPuntu «Sexualitatea, denon eskura - Kronika» www.kronika.eus . Noiz kontsultatua: 2019-03-16 .
  5. (Gaztelaniaz)  «PONENTES» Coeducando 2010-11-17 . Noiz kontsultatua: 2019-03-16 .
  6. (Gaztelaniaz)  «II Jornadas sobre educación sexual» Dialogasex 2018-10-12 . Noiz kontsultatua: 2019-03-16 .
  7. (Gaztelaniaz)  «Taller de sexualidad para discapacitados» La Rioja 2012-02-14 . Noiz kontsultatua: 2019-03-16 .
  8. http://www.juntaelectoralcentral.es/cs/jec/documentos/NAVARRA_1999_Candidaturas.pdf
  9.   «Nafarroako hautagaitza bateratuaren alde» Guaixe.eus . Noiz kontsultatua: 2019-03-16 .
  10.   Berria.eus «Prozesua ere piztuko dute» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-03-16 .
  11. (Gaztelaniaz)  «Miembros de Altsasu Gurasoak: "No apoyamos ninguna candidatura política concreta". Noticias de Navarra» Noticias de Navarra . Noiz kontsultatua: 2019-03-16 .
  12.   Berria.eus «Bel Pozueta:«Borrokarako grina piztu dit Altsasuko auziko injustiziak»» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-03-18 .
  13. (Gaztelaniaz)  «Altsasu-Iruña-Madrid. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra . Noiz kontsultatua: 2019-03-16 .