Adama Barrow

Adama Barrow (Mansajang Kunda, 1965eko otsailaren 15a) gambiar politikari eta higiezinen sustatzailea da, Gambiako Errepublikako presidentea 2017ko urtarriletik.[1]

Adama Barrow
Adama Barrow, President, Republic of the Gambia - 2018 (cropped).jpg
Gambiako presidentea

2017ko urtarrilaren 19a -
Yahya Jammeh
Bizitza
Jaiotza Mansajang Kunda (en) Itzuli1965eko otsailaren 15a (55 urte)
Herrialdea  Gambia
Talde etnikoa Fulania
Hezkuntza
Hizkuntzak fula
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta diruzaina
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Islama
Alderdi politikoa United Democratic Party (en) Itzuli

BizitzaAldatu

Adama Barrow Basa Santa Suren ondoan dagoen Mankamang Kunda herrian jaio zen 1965eko otsailaren 15ean. Crab Island Secondary School-en eta Musulman High School-en ikasi zuen, azken horretan dirulaguntza bati esker. Ondoren, Alhagie Musa Njie & Sons, Gambiako energia konpainiarentzat lan egin zuen, eta salmenta-buru postua erdietsi zuen bertan. 2000ko hamarkadaren hasieran, Londresera joan zen higiezinen kudeaketa ikastera; garai hartan, segurtasun zaindari gisa lan egin zuen. 2006an Gambiara itzulirik, Majum Real Estate enpresa sortu zuen, eta haren zuzendari exekutiboa izan zen 2016ra arte.[2][3]

Alderdi Demokratiko Batuaren kide 2007tik, 2016ko hauteskundeetarako presidentegai hautatu zuen oposizioko zazpi alderdik eratutako koalizioak. Abenduaren 1ean egindako bozak irabazi zituen, botoen % 43,9 eskuratuta; agintean 22 urte zeramatzan Yahya Jammehek botoen % 40,4 lortu zituen, eta azaldu zuen porrota onartuko zuela. Gerora, ordea, iritziz aldatu zen.[1]

Horiek horrela, NBEren babesa zuen Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Batasunaren armada bat sartu zen Gambian, Jammeh boteretik kentzeko helburuarekin. Adama Barrowek Gambiaren Senegalgo enbaxadan, Dakarren, hartu behar izan zuen presidente kargua eta, ziurgabetasun politikoaren ondorioz, gutxienez 45.000 pertsonak egin zuten ihes Gambiatik Senegalera. 2017ko urtarrilaren 21ean, Jammehek amore eman zuen,[1] eta bost egun geroago Barrow Gambiara itzuli zen gobernua hartzera.[4]

ErreferentziakAldatu

  1. a b c Perez Zala, Ander. Jammehek amore eman du, eta Gambian aro politiko berri bat hasi da. Berria, 2017ko urtarrilak 21, CC BY-SA 4.0, berria.eus Noiz kontsultatua: 2020-12-9.
  2. Who Is Adama Barrow?. Kairo News, 2016ko irailak 1, kaironews.com Noiz kontsultatua: 2020-12-9.
  3. Maclean, Ruth, Graham-Harrison, Emma eta Grierson, Jamie. Adama Barrow: from Argos security guard to president of the Gambia. The Guardian, 2016ko abenduak 2, theguardian.com Noiz kontsultatua: 2020-12-9.
  4. Gambiako presidente hautatua herrialdera itzuli da, gobernua hartzera. Berria, 2017ko urtarrilak 27, CC BY-SA 4.0, berria.eus Noiz kontsultatua: 2020-12-9.

Kanpo estekakAldatu