Angelina Abad Cantavella

idazle eta irakasle espainiarra

 

Angelina Abad Cantavella

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAngelina Abad Cantavella
Jaiotza1893ko abenduaren 20a
Herrialdea Espainia
Heriotza1965eko otsailaren 4a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, antzerkigilea eta irakaslea

Angelina Abad Cantavella (Vila-real, Castelló de la Plana, 1893ko abenduaren 20a1965eko otsailaren 4a),[1] Celia izenez ere ezaguna, irakasle eta idazle espainiarra izan zen, Vila-realen alaba kutuna, bertako kulturari egindako ekarpenagatik.[2]

Biografia aldatu

Angelina Abad kultura handiko emakume gisa nabarmendu zen, zalantzarik gabe bere familia giroak bultzatuta: aita, Juan Bautista Abad, medikua izan zen eta ama, Ana María Cantavella, maistra. Ildo horretan, ama eta bera aitzindariak izan ziren, XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen lehen hamarkadetara bitartean hezitzaile lanbidean ziharduten emakume bakanetakoak baitziren.[3]

Asko dira gerorako utzi zituen idazkiak, eta tokiko literaturaren erreferente handienetako bat bihurtu zen. Abad El novio de la niña bezalako antzezlanen egilea da. Bertan, bere familia zerbitzatzen zoriontsu den emakume bat aurkezten du, eta horregatik, azkenean, bizimodu on bat lortzen du. Hezkuntzarako eskubidearen defendatzailea, bere alabak konbentzitu zituen Irakasle karrera egin zezaten eta etxe partikularretan edo landa-eskoletan irakats zezaten.[4]

Sinesmen erlijioso sendoko katolikoa, Dos madres o dignidad de la madre cristiana eta El rosario en familia idatzi zituen. Aipatzekoa da bere obra poetikoa, garai hartako hainbat aldizkaritan argitaratua, besteak beste, Heraldo de Castellón-enean. Sonetoak, zortzidunak, hamardunak dira poesian landu zituen forma poetikoetako batzuk. Gustavo Adolfo Bécquer, Fray Luis de León edo Santa Teresa de Jesusen eragina etengabeak dira bere obra poetikoan, nagusiki intimista.[4]

Ideologia kontserbadorea izan arren, emakumeak bere patua aukeratzeko, kritikatua izan gabe jendaurrean idazteko eta etxetik kanpo lan ordaindua egiteko eskubidea defendatu zuen beti. Berak lagundu zuen tokiko artxiboetan administrari laguntzaile gisa.[3]

2005ean, bere jaioterriko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe bati bere izena jartzea erabaki zen.[5]

Obra aldatu

  • El rosario en familia.
  • Dos madres o dignidad de la madre cristiana.
  • El novio de la niña.

Erreferentziak aldatu

  1. «PERSONATGES IL·LUSTRATS: ANGELINA ABAD CANTAVELLA» web.archive.org 2017-04-10 (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  2. «Hijos predilectos - Arxiu Municipal de Vila-real» web.archive.org 2017-04-10 (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  3. a b (Gaztelaniaz) mayo, Fundación Caja Castellón · 7; literatura, 2020 · Arte y; arqueología, Historia y; Reportajes. Escritoras castellonenses para disfrutar leyendo. (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  4. a b «Diccionari biogràfic de dones» web.archive.org 2016-03-03 (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  5. (Gaztelaniaz) «La maestra y poetisa de su tierra» El Periódico Mediterráneo 2005-04-07 (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).

Kanpo estekak aldatu