Maxime Weygand
Maxime Weygand (Brusela, Belgika, 1867ko urtarrilaren 21a - Paris, Frantzia, 1965eko urtarrilaren 28a) frantses militarra izan zen.
Biografia
aldatuLehen Mundu Gerran aliatuen Estatu Nagusiko buruzagia izan zen, eta 1920an Varsoviaren aurka boltxebikeen erasoak geldiarazteko frantses armadako aitzindaria. 1923an Siriako eta Libiako komisario nagusi izendatu zuten. 1940an jeneral egin zuten, eta alemaniarren inbasioei aurre egin behar izan zien. Pétainen agintaldian Defentsa ministro (1940) eta Afrikako Iparraldeko komandante nagusi izan zen (1940-1941). 1942. urtean alemaniarrek atxilo hartu eta Alemaniara eraman zuten. 1945ean aske geratu, eta 1948an bere kargua berreskuratu zuen.
Historia militarrari buruzko idazlanak idatzi zituen: Mémoires (1950-1957, "Memoriak"); Histoire de l´armée française (1938, "Frantses gudarostearen historia") eta Foch (1947).
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maxime Weygand |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.