Tacita Dean

britainiar artista bisuala

Tacita Charlotte Dean, ezagunagoa Tacita Dean izenez (Canterbury, Erresuma Batua, 1965ko azaroaren 12a) britainiar artista bisuala da, eta bideo-artista gisa egindako lanarengatik da ezaguna. Aipatzekoa da 16 mm-ko filma erabiltzen duela.[1] [2]

Tacita Dean

(2012)
Bizitza
JaiotzaCanterbury1965eko azaroaren 12a (58 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
AitaJoseph Dean
AmaJenefer Mills
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaKent College (Canterbury) (en) Itzuli
Slade School of Fine Art (en) Itzuli
Falmouth University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, zinemagilea, conceptual artist (en) Itzuli, bideoartista eta film-zuzendaria
Lantokia(k)Britainia Handia eta Berlin
Jasotako sariak
KidetzaBerlingo Arteen Akademia
Alemaniako Errepublika Demokratikoko Artearen Akademia
Royal Academy of Arts
MugimenduaArte garaikidea

tacitadean.net
IMDB: nm1888117 Allocine: 552670
Discogs: 207921 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Tacita Dean Canterburyn, Erresuma Batuko hego-ekialdeko hirian, jaio zen. Joseph Dean epailearen alaba, eta Ptolemy Dean arkitekto eta telebistako aurkezlearen arreba da.[3] Bere garaian Ealing zinema-estudioak sortu zituen Basil Dean zinema- eta antzerki-zuzendari eta -ekoizlearen biloba da. Berlinen bizi eta lan egiten du.[4]

1985etik 1988ra Falmoutheko Arte Eskolan ikasi zuen. Greziako gobernuak beka bat eman zion Atenasko Arte Eder Gorenaren Eskolarako (19891990). 1990-1992 bitartean Londresko Slade Arte Ederren Eskolara joan zen. Hasieran, pintore gisa trebatu zen, baina, ondoren, bideoan aritu zen, eta azken lan horien bidez da ezaguna. Hala ere, baliabide ugari erabiltzen ditu, marrazkia, argazkia eta soinua barne. Hainbat liburu ere argitaratu ditu, eta horien gaiek osatzen dute bere ikusizko lana. Azken lanetan ez da iruzkinik egiten, baina testu batzuk bideoen zati dira. Young british artists-etako bat da.[5]

Ibilbide artistikoa

aldatu

Bere lanetan adierazpen-formatuak erabiltzen ditu, eta, askotan, artistak zinemagintzan aurkitzen ditu adierazpen horiek. Bere lanetan gehien landu diren gaietako batzuk denborarekin, memoriarekin eta itsasoarekin lotuta daude.[6]

Iragankorrarekiko erakarpena ere bere lanaren ezaugarria da, artistak berak onartzen duen bezala:

"Ezin dut zehaztu erakarpen horren jatorria, baina egia da desagertzen diren gauzek erakartzen nautela, nahiz eta batzuetan ez jakin desagertu egingo direla. [..] Bai, nire arbeletako igeltsua ezaba daiteke, baina egia da, halaber, horrela egiten direla marrazkiak: marraztuz eta ezabatuz eta berriro marraztuz. Bere izaera da ".[7]

Bideoartearekin lotura estua du bere ibilbide artistikoak. Ikus-entzunezkoen hizkuntza propioa erabiltzen du, baina zinemaren eta telebista tradizionalaren kodeak eta arauak urratzen ditu. Hala, artista britainiarrraren film-lanak bideoarteari dagozkionak dira: estilo narratibo bat irudikatzea ikus-entzunezko tradizionalaren konbentzioetatik kanpo, irudi eta soinu berriak bilatzea, muntaketa haustea eta ohiko film-ekoizpenen berezko planen iraupena. 16 mm-ko filmazio-formatu kutunari dagokionez, Tacita Dean filmak hauxe dio:

"Ez ditut nire filmak beste formatu batean erakutsiko. Beraz, zinema-zintak desagertzen badira, nire lanak ere desagertu egingo dira".

Young British Artists artista garaikideen taldeko kidea, 1998an Turner Sarirako izendatu zuten, eta, azkenean, Chris Ofili margolariari eman zioten. Deanek hainbat gune garrantzitsutan erakutsi ditu, hala nola Reina Sofía Arte Zentro Nazionalean eta Tate Britain. 2018an, aldi berean Portrait, National Gallery eta Royal Academyn erakutsi zuen lehen artista bihurtu zen.[8]

Erakusketak

aldatu

Bere lanak, gutxienez,hamar bat erakusketatan baino gehiagotan erakutsi ditu bakarka eta taldean hogeita hamar bat laginetan.

Bakarkako erakusketa garrantzitsuenen artean, My engilsh breath in foregin clouds (2015) nabarmentzen da, Marian Goodman Gallery-n aurkeztua. Bertan, argazkiak, bideoak, litografiak, pinturak eta abar erakutsi ziren, hodeiak protagonista zirela.

Event for a Stage (2014) lanean, Tacita Deanek, Stephen Dillane aktorearekin batera, lau gaueko happening bat aurkeztu zuen, artistaren formatu gogokoena duen 16 mm-ko kamera batzuekin grabatua.

De mar mar (2014), Botín Fundazioak antolatuta, itsasoari eta nabigazioari buruzko igeltsuzko zenbait obra aurkeztu zituen Tacita Deanek arbelean.

Taldeko erakusketen kasuan, Double Take (2016) nabarmendu behar da, The Photographer 's Gallery saioan, Dave Allouche, Josh Brand, Margarita Gluzberg, Matt Saunders eta Thomas Zummo artistekin eta Into Great Phildoriarte (2015) artistekin batera.

Sariak eta aintzatespenak

aldatu

Sari eta aintzatespenen artean, hauexek nabarmentzen dira:

  • 2013 Britainiar Inperioaren Ordena
  • 2009: Kurt Schwitters saria
  • 2008: Günter-Fruhtrunk saria
  • 2006: Hugo Boss saria
  • 2005: International Art Exhibition of the Venice Biennale
  • 2004: Fondazione Sandretto Re Rebaudengo
  • 2002: Nationalgalerie für junge Kunst saria (izendapena)
  • 2000-2001: DAAD beka
  • 1999: Egoitza artistikoa Wexner Center for the Arts-en
  • 1998: Turner saria (izendapena)
  • 1997: Scriptwriter’s Lab Sundance Institute-n
  • 1994: Barclay’s Young Artist-en saria
  • 1994: New Contemporaries saria

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Tate. «Tacita Dean CBE born 1965» Tate (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).
  2. (Gaztelaniaz) Collera, Virginia. (2013-07-11). «Tacita Dean, pintora de la evanescencia» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).
  3. Dean, Tacita. (1 de febrero de 2010). «Joseph Dean obituary» the Guardian.
  4. In The Studio: Tacita Dean, artist. 20 de octubre de 2012.
  5. «Tacita Dean | Artist | Royal Academy of Arts» www.royalacademy.org.uk (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).
  6. Tate. Tacita Dean born 1965 | Tate. .
  7. «Tacita Dean» www.elcultural.com.
  8. “Ando por el camino del riesgo, traspasando mis límites”. .

Kanpo estekak

aldatu