Joxe Felipe Auzmendi
Joxe Felipe Auzmendi Lizarralde (Beasain, Gipuzkoa, 1965) telebista-aurkezlea da.
Joxe Felipe Auzmendi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Beasain, 1965 (58/59 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista aurkezlea, itzultzailea eta bikoizlea |
1983an, itzulpen, ekoizpen eta bikoizketa lanak egiten hasi zen. Horrez gain, publizitatean eta hainbat irratsaiotan ere aritu zen telebistan lanean hasi aurretik. Hainbat saio eta ekitaldi aurkeztu ditu Joxe Felipe Auzmendik Euskal Telebistan, hala nola Zaleon Tourra eta N.Y. 48 Ordu dokumentalak. Halaber, Izar Bila, Txandaka, Bila Dabilena, Gezurra Nagusi, 22ra, Jaiak, Telletxea’s Txou, Hori da Arrazoia, Erletxea eta Cosas de Dos saioetan aritu da.
Bikoizketa aktore gisa ere ibilia da, eta Dragoi Bola serieko Freezer pertsonaiarena da haren rolik ezagunenetariko bat.
Egun, Saski Baskonia saskibaloi taldearen speaker lanetan dabil, taldearen etxeko partidetan.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joxe Felipe Auzmendi |