Ireki menu nagusia

Jose Blanco (Barakaldo, Bizkaia, 1965eko otsailaren 18a) gaztelaniazko idazlea eta artista grafikoa da. Txikitan hasi zen poemak zirriborratzen, baina batez ere Filologiako ikasketak egin eta Barakaldoko literatura lantegi batean parte hartu ondoren hasi zen buru-belarri idazten.

Jose Blanco (Bizkaiko idazlea)
Bizitza
Jaiotza Barakaldo1965eko otsailaren  18a (54 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak idazlea

Bere lehen bi poema-bildumak, Las obras de la mar. Las obras del amor (1992) eta Cuaderno de bitácora (2000), sari bana jaso izanari esker argitaratu ziren: Arcipreste de Hita nazioarteko poesia-saria, batetik, eta Mariano Roldán poesia-saria, bestetik. 1997an Canción triste de Europa argitaratu zuen, berak sortutako abesti eta obra grafikoarekin batera. Bereak dira Mira mi corazón preso en el ámbar de los instantes eternos (2005) eta Las nubes (2006) poema-liburuak ere. Blancoren obra (bai poetikoa, bai grafikoa) hainbat antologiatan eta aldizkari eta argitalpen espezializatutan jasoa izan da. 1999. urteaz geroztik, Metamorfosis aldizkariaren koordinatzailea da.

ErreferentziakAldatu