Euskal Herriko zinema

Euskal Herriko zinemagintza, kontzeptu hori onartzen dutenentzat, Euskal Herrian egiten den euskal nahiz erdal zinemagintza da, bai eta euskal herritarrek Euskal Herritik kanpora egiten dutena, eta kanpotarrek Euskal Herriko gaiak jorratuz eta euskal herritarrekin batera egiten dutena ere. Zinemagintza jardueraren barruan hartzen da filmen ekoizpena eta horren inguruko industria sektorea.[1] Genero askokoa da, teknika asko erabiltzen ditu, eta ikusleengana heltzeko hainbat bide darabiltza (zinema-aretoak,[2] telebista, bideoa, Internet, eta abar).

Hala ere, batzuek diote ez dela Euskal Herriko zinemarik. Adibidez, hona hemen Kepa Sojo zuzendariak esandakoa:[3]

« Euskal Herrian badaude zinemagintzan diharduten zuzendari, ekoizle, teknikari eta antzezleak. Baina ez daukagu zine egiteko garrantzizkoena: industria. Politikari dagokionez, Euskal Herria Espainiaren eta Frantziaren menpean dagoela esan genezake. Gaur egun, Euskal Herria ez da estatu bat, lurralde batzuk erakunde administratibo ezberdinetan banatuta baino. Espainiako zinemagintzari begira, honek arduratzeko moduko itxura du. Industria txikia da Europako beste estatuekin erkatuz. Gainera, Estatu Batuetako konpainien monopolioa oztopoa da espainiarrek ekoizpena aurrera atera ahal izan dezaten. »


Beste batzuek, azkenekoz, Euskal Herriko zinemagintza zer den definitu ere ez dute egin nahi, eta euskal herritarrek diharduteneko zinemagintza dute hizpide.[4]

Historia aldatu

Aurretikoak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko zinemaren aitzindariak»

Zinemagintza bera hasi baino lehen bazeuden fotografiaren tekniketan oinarritutako esperimentuek irudiak mugitzen zituztenak. Artean, antzinenekoetariko bat argi-itzalen jokoa erabiltzen zuen ombres chinoises izenekoa (euskaraz: itzal txinatarrak). Itzal hauek 1817ko apirilean Iruñean erakutsi zituzten.

Hala ere, ezagunagoa eta gehiagotan erabilia Lanterna Magica izenekoa (euskaraz: azti-linterna) zen. Hau, lehen ezaguna bazen ere, Iruñean 1806an eta Bilbon 1828an erabili zuten.

Azkena, kinetoscopio izenekoa, zinemarekin jadanik lotura estua zuena, Donostian aurkeztu zuten eta hain arrakasta handia izan zuen non 1895eko uztailaren 5etik irailaren 19ra arte mantendu baitzuten ikuskizuna.

Zinema mutua aldatu

 
Zinematografoa.

Zinematografoa Donostian 1896ko ekainaren 24an aurkeztu zuten eta Miarritzen abuztuaren 1ean Llegada de la corte a San Sebastián izeneko filma proiektatu. Asmakizuna abuztuaren 6an Donostian, abuztuaren 9an Bilbon, urriaren 24an Iruñean eta azaroaren 1ean Gasteizen aurkeztu zuten. Urte beran Lumiere anaiek Miarritzen Les Rochers de la Vierge pelikula grabatu zuten[4]

Zinemagintzak arazoak arazo arrakasta handia izan zuen Euskal Herrian. Euskal Herriko lehendabiziko filmak ere grabatu ziren, tartean, famatuenak 1928ko Victor eta Mauro Azkonaren El mayorazgo de Basterretxe (ikurrina lehendabizikoz agertu zuen pelikula) eta 1933ko Teodoro Ernandorenaren Euzkadi (Espainiako Bigarren Errepublikak zentsuratua) izanik.

Horrela lehendabiziko produkzio-etxeak sortu ziren: Bilbao Film (1915) edo Magna Films (Donostia, 1916) eta baita lehendabiziko pelikulak ere Josetxo (Gasteiz, 1918), Pour Don Carlos (1920), Martinchu Perugorria en dia de romeria (1925) edo Eusko Ikusgayak (Eusko Ikaskuntzak Manuel Intxaustiri eskatuta[4]).

1923an Bilbon Hispania Film akademia sortu zuten. Honek pelikula batzuk egin zuten: Un drama en Bilbao, Lolita la huerfana, (Aureliano Gonzalezek zuzenduta) eta batez ere Telesforo Gil del Espinar segoviarraren Edurne, modista bilbaina, Euskal Herriko lehendabiziko film luzea.

Gero, Barakaldon Estudios Azcona sortu zuten Mauro eta Victor Azkona anaiek. Hauek Bilbao, Los apuros de Octavio eta Jipi y Tilin film laburrak eta El mayorazgo de Basterretxe film luzea egin zituzten.

Zinema soinuduna aldatu

1930eko hamarkadan Euskal Herriko zinemagintzak arazo handiak izan zituen zabaltzeko. Lehendabizikoz euskaraz aritzen zuen pelikula batean 1930eko Jean Faugeres eta Maurice Champreuxen Le Pays des Basques dokumental frantziarrean zen[4].

1933an Teodoro Ernandorenak Euzkadi dokumental abertzalea grabatu zuen. Bestetik, 1936an, Sinfonia Vasca izeneko pelikula ere grabatu zuen Adolf Trotz alemaniarrak.

Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian aldatu

Guda bitarteko pelikularen produkzioa urria da: 1937an Euzkadi, Entierro del benemérito sacerdote vasco Jose María de Korta y Uribarren, muerto en el frente de Asturias, Semana Santa en Bilbao eta Gernika dokumentalak baino ez. Azkena Nemesio Manuel Sobrevillak egina. Frankistek ere pelikula batzuk egin zituzten gudan zehar: Hacia la nueva España edo Brigadas navarras. 1940an, Hego Euskal Herrian gaztelaniaz elkarrizketa guztiak ez zeuzkaten pelikulak debekatu zituzten.

Gerra-ondoko zinemagintza (1960 arte ) aldatu

 
Donostiako Zinemaldia.

Gerra-ondoko zinegintza urria zen oso. 1947an Euzko Films osatu zuten Ipar Euskal Herrian iheslari batzuek. Honek Les souvenirs ne sont pas a vendre eta Au Pays Basque avec Luis Mariano izeneko dokumentalak egin zituzten. Hego Euskal Herrian, zine klubak sortu ziren eta, 1953an Donostiako Zinemaldia.

1955ean, José María Zabalza Haz Films sortu zuen.

1958an, Nova Films produkzio-etxea sortu zuten film laburrak egitearren. Antonio Eceizak eta Elias Kerejetak 1961ean Laponia Films sortu zuten, A traves de San Sebastian dokumentala egin eta Viridiana egitera lagundu zuena.

1960 eta 1970 arteko zinemagintza aldatu

1964an Nestor Basterretxea eta Fernando Larrukert Frontera Films Irun sortu zuten. Produkzio-etxe honek Pelotari eta Alquezar film laburrak egin zituen baina benetan arrakasta lortu zuen Ama Lur grabatu zuenean.

1964an José María Zabalza eta Carlos Serrano Tell Uranzu Films Irun sortu zuten.

Bestetik Venezuelan zeuden EGIkide batzuek Los hijos de Gernika egin zuten, Gotzon Elorzak 1960 eta 1964 lau dokumental grabatu zituen bizkaieraz eta Ornis Films sortu zen.

1970 eta 1980 arteko zinemagintza aldatu

 
Irudiz eta euskaraz liburua (Josu Martinez, 2022).

1970eko hamarkadan Euskal Herriko zinemagintza berpiztu zen Hego Euskal Herrian. Hasieran dokumentalak egin ziren, tartean, Miradas ( Zinemaldian saritua ) , Estropada Berria , Navarra, las cuatro estaciones, Ere erera baleibu icik subua aruaren edo Bost.

Ornis Films, Emergencia P.C., Lan Zinema, Araba Films eta Bertan Filmeak produkzio-etxeek zenbait pelikula egin zuten:

Film luze asko ere egin zituzten:

1981 eta 1984 arteko zinemagintza aldatu

1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuak Eusko Jaurlaritzari kulturan eskumenak eman zizkionean, bultzada handia izan zen Euskal Herriko zinemagintza finantzatzeko. Horrela, 1980ko hamarkadan zenbait film interesgarri egin zituzten:

1984 eta 1994 arteko zinemagintza aldatu

 
Enrique Urbizu.

1984tik 1994ra arteko hamarkadan, Euskal Herriko zinemagintzak hasia zuen bidean aurrera egin zuen eta, film aipagarri batzuk egin ere, adibidez:

Gaur egungo zinemagintza aldatu

Azken urteotan, Euskal Herriko zinemagintzak ospe eta itzala lortu ditu gurean zein atzerrian. Aipatutako profesionalez gain, belaunaldi berri bat jaio da lehenengoek lanean dirauen bitartean. Horrela, Euskal Herrian zein Espainian famatuak ziren Imanol Uribe edo Montxo Armendariz ez ezik, Alex de la Iglesia, Julio Medem, Juanma Bajo Ulloa, Daniel Calparsoro edo Enrique Urbizuk ere itzal handia lortu dute. Alex de la Iglesia bilbotarrak, adibidez, Hollywoodeko star system barruan dauden Rosie Perez, John Hurt edo Elijah Wood izan ditu agindupean.

Bitartean, zenbait pelikula interesgarri egin dira:

XXI. mendean Euskal Herriko zinemagintzak bide berari jarraitu zion, aipatutako izenei zenbait izen berri erantsiz, tartean Koldo Serra, Kepa Sojo, Borja Crespo, Tinieblas Gonzalez, Nacho Vigalondo edo Borja Kobeaga. Hauek Eusko Jaurlaritzaren Kimuak izeneko programari esker bere lana ateratzeko gai ziren[7].

 
Alex de la Iglesia.

Pelikula bikainak ere egin dira, batzuk Oscar Sariak lortzekotan ere arituak, batez ere film laburraren kategorian, baita film luze eta dokumentalak ere:

Euskarazko zinemaren pizkundea neurri handi batean 2005ean etorri zen "Aupa Etxebeste!"-rekin. Asier Altuna eta Telmo Esnal egileek bakoitzak bere bidetik ibilbide emankorra eduki dute orduz geroztik, Telmo Esnal zarauztarrak "Urte berri on, amona!" 2011an eta Asier Altuna bergararrak "Bertsolari" dokunemtala 2011an eta "Amama" film luze nabarmena 2015ean.

Beste egile bikote arrakastatsu bat 2010ean estreinatu zen, Jon Garaño donostiarra eta Jose Maria Goenaga ordiziarra hain zuzen ere "80 egunean" gogoangarriarekin. Baina eztanda "Loreak" (2014) pelikularekin, Donostiako Zinemaldian Sail Ofizialerako aukeratua historian izan den bigarren euskarazko filma eta Oscar sarietarako hautagai izendatu zutena eta Palm Springsen saritua, besteak beste.

2014ko abenduaren 11ean jakin zenez, Euskal Herriko filmek 130.000 ikusletik gora izan zituzten urte hartan. Lasa eta Zabala filmak 72.000 ikusle izan zituen, eta Loreak filmak 50.000.[8]

Bigarren eztanda nagusia 3 urte geroago etorri da, "Handia" filmarekin, Jon Garaño eta Aitor Arregi oñatiarrarena, 2017an. Takilari dagokionez markak apurtuta, euskarazko inoizko filmik ikus-entzunena izanda, Donostiako Zinemaldian 2 sari eta Goya Sariak ekitaldian 10 sari eskuratu zituen, azken honetan marka handi bat lortuta, bakarrik beste bi pelikulek historia osoan gaindituta.

Zinemaldiak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko zinemaldiak»

Euskal Herriko zinemagintzako pertsona ospetsuak aldatu

Zuzendariak aldatu

 
Nestor Basterretxea.

Hona hemen Euskal Herriko zuzendari aipagarri batzuen zerrenda:

Produkzio-etxeak aldatu

Gidoigileak aldatu

Hona hemen Euskal Herriko gidoigile aipagarri batzuen zerrenda:

Argazki zuzendariak aldatu

Hona hemen Euskal Herriko argazki zuzendari aipagarri batzuen zerrenda:

Aktoreak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko aktoreen zerrenda»

Hona hemen Euskal Herriko aktore aipagarri batzuen zerrenda:

Musikagileak aldatu

Bibliografia sakontzeko aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu