Ireki menu nagusia

Mario Iceta Gavicagogeascoa[1] (Gernika, 1965eko martxoaren 21a - ) egungo Bilboko gotzaina da, Ricardo Blázquez ordezkatuz.

Mario Iceta
Mons. Iceta (30279525424).jpg
apezpiku katoliko

2008-04-12 -
Apezpiku diozesiarra


Ricardo Blázquez
Elizbarrutia: Bilboko elizbarrutia
Bilboko Gotzaina


apezpiku tituludun


Elizbarrutia: Q2637136 Itzuli
Bizitza
Jaiotza Gernika-Lumo1965eko martxoaren  21a (54 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Nafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak unibertsitateko irakaslea, presbiteroa eta apaiz katolikoa
Enplegatzailea(k) Nafarroako Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Coat of arms of Mario Iceta Gavicagogeascoa.svg

BiografiaAldatu

Nafarroako Unibertsitatean Medikuntza eta Kirurgia ikasi ondoren, Teologia ikasteari ekin zion hasieran unibertsitate berean eta gero Kordobako apaizgaitegian.

1994ko uztailaren 16an José Antonio Infantes Kordobako gotzainak apaiz izendatu zuen.[2]

1995ean bioetikari buruzko tesi bat egin ondoren, Medikuntzan doktoregoa lortu zuen eta zazpi urte geroago Teologian. Ekonomian master bat ere egin zuen. Gaztelania eta euskaraz gain, ingelesez, frantsesez, alemaneraz eta italieraz egiten du.

Kordoban apaiz izan ondoren, 2008ko otsailaren 5ean Arabako gotzain titular eta Bilboko gotzain laguntzaile izendatu zuen, apirilaren 12an Ricardo Blázquezek sagaratu zuena. 2010eko apirilaren 17an Blázquez Valladolidera joan zenean, administratzaile apostoliko bilakatu zen.[3]

2010eko abuztuaren 24an, Benedikto XVI.ak Bilboko gotzain izendatu[4] eta, Urriaren 11an, Begoñako Andre Mariaren egunean, kargua hartu zuen.[5] Bere izendapena ez da ondo hartua ez Elizaren barruan ezta kanpoan ere, Eliza Katolikoaren sektore atzerakoienekin lotu izan zutelako eta Euskal Herriko elizbarrutien batasunaren kontrakoa zela adieraziz.[6]

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mario Iceta  
  1. Deiturak horrela idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Izeta eta Gabikagoieaskoa onartu ditu deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Catholic Hierachy
  3.   Solaberrieta, Agurtzane (2010-03-14) «Ricardo Blazquez Valladolideko gotzain izendatu du Benedikto XVI.ak» Berria .
  4.   Iraola, Arantxa (2010-08-25) «Mario Izeta, Bilboko apezpiku» Berria .
  5.   Etxeberria, Andoni (2010-10-12) «Vatikanoaren ahots berria» Berria .
  6.   Velte, Samara (2010-08-25) ««Katolizismo zaharrera» atzera» Berria .


Aurrekoa
Ricardo Blázquez

Bilboko apezpikua

2010 - ...
Ondorengoa
Egungoa