Montserrat Roca

euskal politikaria
Montse Roca» orritik birbideratua)

María Montserrat Roca Vázquez (Sestao, Bizkaia, 1965eko azaroaren 15a -) bizkaitar politikari eta feminista da.

Montserrat Roca
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Montserrat Roca Vázquez
JaiotzaSestao1965eko azaroaren 15a (58 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaSestao
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaBegoñako Andra Mari-La Salle Ikastetxea
CIFP Repélega LHII
Euskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaSalleko Dantza Taldea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Podemos Euskadi

Twitter: MontseRocaV Instagram: montserocav Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Roca Sestaon jaio zen. Bere gurasoak etorkinak dira, Euskal Herrira etorri ziren gazteak zirenean.[1] Sestaoko Colegio Hijas de la Cruz Ikastetxean (gaur egun BAM La Salle Ikastetxea) ikasi zuen. Ondoren, Portugaleteko CIFP Repélega LHII zentroan ikasi zuen goi lanbide heziketa (FP II) administrazio eta kudeaketa adarrean. Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) empresa-zientzietan diplomatura ikasten hasi zen, baina karrera utzi eta lanean hasi zen.[1]

Mugimendu sozialekin, mugimendu feministarekin edo mugimendu sindikalekin elkarlanean ibilia da.[1] Horrez gain, eremu kulturalari ere loturik egon da, euskal dantza, Korrika edo AEK bezalako eremuei lotuta.[1]

Sestaoko Salleko Dantza Taldearen kide izan zen. Euskal dantza taldean egon zen hogei urte inguru, dantzari moduan eta baita euskal dantzen irakasle moduan.[1]

Ibilbide politikoa aldatu

Gaztetik ezker abertzaleari loturik egon da, horri loturiko alderdiei loturik.

2014an, Podemos alderdi politikoaren hasierako sorreran parte hartu zuen, horren kide bihurtuz, 2014. urtearen inguru geroztik. Sestaoko udalerrian Podemos alderdiaren hasierako sorreran lagundu zuen, "Bai Ahal Da-Sí Se Puede (Sestao)" (BAD-SSP) hautesle-elkartea sortzen lagunduz, beste kide batzuekin batera, hala nola, Inma Arias, Richar Vaquero, Soraya Pereira, Isidoro Temprano edota Ángela Sevilla.

 
A30 Greba Feminista Orokorra (Sestao) (argazkian, Soraya Pereira, Inma Arias, Montserrat Roca eta Ángela Sevilla).

Gaur egun, Podemos alderdiaren kide da, eta Podemos Ahal Dugu Sestao alderdiaren kide[2].

2015eko udal hauteskundeetan Bai Ahal Da-Sí Se Puede (Sestao) hautesle-taldearen zerrendetan joan zen, zinegotzirako hautagai moduan, Soraya Pereira alkategai izanik.[3] 2019eko udal hauteskundeetan, zinegotzirako hautagaia izan zen, Podemos-IU-Equo Sestao koalizioaren partez, Soraya Pereira alkategai izanik.[4][5][6]

 
Topaketa Feminista, Podemos Euskadi (Santurtzi, 2023). Besteak beste, Paula Amieva, Pilar Garrido, Eneritz de Madariaga, Natalia Rey, Montserrat Roca, Soraya Pereira, Ángela Sevilla, Mariví Eizaguirre, Ainhoa Lopera, Isabel González eta Alba García (argazkian falta da, Inés Unzaga).

2023ko udal hauteskundeetan, Sestaoko zinegotzi hautagaia izan zen berriro ere, Elkarrekin Sestao koalizioaren partez (Podemos, IU, Equo eta Alianza Verde).

2023ko EAEko Batzar Nagusietarako hauteskundeetan, Bizkaiko Batzar Nagusietarako batzarkide hautagaia izan zen Enkarterrietako hauteskunde-barrutitik, Elkarrekin Bizkaia koalizioaren partez (Podemos, IU, Equo eta Alianza Verde), Richar Vaquero zerrendaburu izanik eta Eneritz de Madariaga Ahaldun Nagusirako hautagaia izanik.

Bizitza pertsonala aldatu

Sestaon bizi da. Feminista da. Horrez gain, emakumeen aurkako indarkeriaren arloko legediaren defendatzaile sutsua ere bada, eta baita 'Soilik bai da bai' legearen defendatzailea ere, Irene Monterok bultzatutako legea.

Hauteskundeak aldatu

Montserrat Rocak lehiatutako hauteskundeak
Hauteskundeak Hautagaitza Barrutia Postua Emaitza Erreferentzia
2015eko udal hauteskundeak Bai Ahal Da - Sí Se Puede Sestao (BAD-SSP Sestao) Sestao ?.a (21etik) Ez hautetsia [3]
2019eko udal hauteskundeak Podemos-IU-Equo Sestao Sestao 5.a (21etik) Ez hautetsia [4][5]
2023ko udal hauteskundeak Elkarrekin Sestao (Podemos-IU-Equo-Aliantza Berdea) Sestao 8.a (21etik) Ez hautetsia [7][8]
2023ko foru hauteskundeak Elkarrekin Bizkaia (Podemos-IU-Equo-Aliantza Berdea) Enkarterri 5.a (13tik) Ez hautetsia [9]

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e Ahal Dugu, Podemos Euskadi. (2024). «Montserrat Roca Vázquez. Elecciones Primarias 2024. Candidaturas a Elecciones al Parlamento Vasco 2024. Podemos Euskadi.» web.archive.org jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2024-01-27) (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  2. (Gaztelaniaz) Ahal Dugu, Podemos Euskadi. (2019). Elecciones a la Secretaría General de Sestao. Renovación de cargos orgánicos. Podemos Euskadi 2019.. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-07-24).
  3. a b BOB. BAO. 2015eko udal eta foru hauteskundeak.. .
  4. a b BOB. BAO. 2019eko udal eta foru hauteskundeak. Hautagaiak.. .
  5. a b BOB. BAO. 2019eko udal eta foru hauteskundeak.. .
  6. (Gaztelaniaz) enSestao.com. «Soraya Pereira, candidata de Podemos al Ayuntamiento de Sestao» enSestao.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-19).
  7. (Gaztelaniaz) «Las candidaturas a la alcaldía de Sestao en las elecciones municipales del 28-M» El Correo 2023-04-26 (Noiz kontsultatua: 2023-07-22).
  8. (Gaztelaniaz) Irratia, Radio Popular-Herri. (2023-05-18). «Todos los candidatos a las Elecciones Municipales del 28M en Sestao» Radio Popular de Bilbao (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).
  9. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, Boletín Oficial de Bizkaia. BOB. BAO. 2023ko udal eta foru hauteskundeak. Hautagaiak.. .

Kanpo estekak aldatu