Hip hop
Hip hopa mugimendu/korronte artistiko-kultural bat da, 1960ko hamarkadaren amaieran agertu zena Amerikako Estatu Batuetan, New Yorkeko auzo latinoamerikar eta afroamerue-ko (South Bronx) “recreation room” batean izandako festa batean du sorrera mugimenduak[1].
Hip hop | |
---|---|
![]() | |
Sorrera | 1960eko hamarkadaren amaiera |
Sorlekua | Bronx, New York |
Hedapena | Mundu osoan. |
Instrumentuak | Ahotsa, DAW, nahasketa mahaila |
Azpigeneroak | |
Gangsta rap, Hardcore hip hop, Nerdcore... |
Hip hop izena[2] laburdura bat da, eta “Her Infinite Power Helping Opressed People” (bere indar infinitua jende zapaldua laguntzen) edo “Having Inner Peace Helping Others Prosper” (barne bakea eduki besteak aurrera egiten lagunduz) esan nahi du.[3]
Lantzen diren gaiek gune marjinaletan bizitza nolakoa den islatzen dute: luxu desira, lagun-taldeen arteko biolentzia, kartzela, drogak… Baina arian-arian mugimenduak bilakaera izan du eta gai anitz jorratu ditu.[4]
Hip hopak kultura modernoaren balioak, indarkeria eta hipokrisia islatzen eta kritikatzen ditu.[5] Gizartea dena eta ez dena adierazten du, eta honen bidegabekeriak salatzen. Mugimendu honek gazteak laguntzen ditu, haien identitatea esploratzen du eta ikuspuntu kritiko bat eratzen. Gehienetan korrontea behe-auzoetako indarkeriarekin eta pobreziarekin lotzen da.[6]
Hip hopak Estatu Batuetako kulturan eta gizartean eragin handia izan du bere hastapenetatik, eta gaur egun ere esparru guztietan izaten jarraitzen du, adibidez; musikan, modan, zineman, politikan, artean…
Osagarri kulturalakAldatu
Gaur egun Hip hop kultura erabat integratuta dago mundu osoan eta nagusiki lau elementuk osatzen dute kultura hau: DJ-ing, Rap-a, Graffiti-a eta Breakdance-a.
DJ-ingAldatu
DJ-ing-a DJ-ek egiten duten lanari deritzo.
Disc-jockeya edo DJ-a jendaurrean musika jartzeaz arduratzen den musikaria da; musika hori berak sortutakoa edo beste musikari batena izan daiteke, editatua (hainbat abestiren nahasketa, hots bereziak sartuta) edo editatu gabea. Jarritako musika motaren arabera, gainera, DJ moten arteko sailkapen bat egiten da. Ofizio hau dutenen artean, esaterako, irrati DJ-ak dira ezagunenak, irratian egunero musika jartzea ogibide dutenak.
Rap musikaren eta aldi berean Hip hop kulturaren sorreraren giltza izan zen, hain zuzen ere.
60ko hamarkadan, disc-jockeyak jaietan musika jartzeaz arduratzen ziren. Hauen helburua musika jarriz jaiak ahalik eta arrakastatsuenak bihurtzea zen. Normalean, Jazz eta Funk generoetako abesti ezagunenak jartzen zituzten; halaber, egun ohikoa den modura, kantu batetik besterako tartean, entzule eta ikusleentzat hitz egiten zuten. Denborak aurrera egin ahala, teknika berezi bat erabiltzen hasi ziren: bi abesti batera jarri eta trantsizio moduko efektu berezi bat sartzen zuten. Ondorioz, DJ-aren rola eta presentzia garrantzia hartzen eta nagusitzen zihoazen. 60ko hamarkada bukatzear zegoela eta 70eko hamarkada hastear, diskotekek eta dantza klubek, eskuarki, beherakada izan zuten. Alabaina, gaur egun, diskotekek berriro gora egin dute, eta hauen erabilera ugaria da gazteen eta, batez ere, nerabeen artean.
Grafiti-aAldatu
Grafiti-a kalean (eremu publikoetan) modu ilegalean edota legalean idatzitako/marraztutako mezua edo marrazkia da. Hau adierazpen artistiko bisuala da. Arte hau Paleolitikotik existitzen da, aro honetako gizakiek marrazkiak (graffiti-ak) egiten zituzten kobazuloen paretetan. Hip hop kulturaren arlo bisualtzat har daiteke.
Hauek leku askotan ikusten dira: eraikinen hormetan, kaleko lurzoruan, zubietan, autobusetan, arropan, musika albumen azaletan, (rap) abestietako bideoklipetan… Honen eragina mundu osora zabaldu da, leku guztietan daudelako graffitiak.
Batzuen ustez hau bandalismoa eta zaborra da, baina beste batzuek arte (adierazpen artistiko) bezala ikusten dute. Graffiti bat jabetza publiko edo pribatu baten baimenik gabe egiteak hainbat ondorio ekar ditzake, jazarpena edota atxiloketa haien artean. [7]<
Break danceAldatu
Breakdancing-a edo B-boying-a, Bronxen eta Brooklynen 1970ko hamarkadako amaieran afroamerikar gaztediak sortutako kirol edo kaleko dantza mota bat da. DJ Kool Herc-ek bere jaialdietan egindako musikarekin batera sortu zen, baina 80ko hamarkadara ailegatu arte ez zuen arrakasta handirik lortu.
Dantza mota honek 4 elementu pilakatzen ditu: Top Rock-a, Footwork-a, Power Moves eta Freeze-ak.
Rap-aAldatu
Rap-a, Hip hop musika edo MCing-a, 1960ko hamarkadako bukaeran afroamerikar eta hispanoamerikar komunitateek Bronxen (New York, AEB) garatutako musika estilo bat da.[8] Breakdacing-arekin, graffiti-arekin eta DJing-ekin batera, Hip hop kulturaren pilareetako bat da.
Genero honetan, abeslariek, musika-erritmo baten gainean abesten dute errimak sortuz (beat gisa ezaguna). Hala ere, musika tresnarik ez dagoenean, a capella edota beatbox-ekin egiten da. Abesten dutenei zeremonia-maisuak, raperoak edo MC-ak deitzen zaie, eta musika jartzen dutenei aldiz, disc jockey edo DJ.[9] [10]
Rap-a Hip hop-ak duen elementurik ezagutuena eta nagusiena da. Honi esker, mugimendu artistiko/kultural honek nazioarteko aitorpena lortu du 90eko hamarkadatik gaur egunera arte.
Hip hop musikaren historiaAldatu
Lehenengo erritmoak eta zeremonia-maisuakAldatu
Clive Campbell, Dj Kool Herc edo Hip hop-aren aita bezala ere ezaguna, lehenengo Hip hop erritmoa sortu zuen gizona da.[8][10]
Kool Hercek Bronx-en funk eta dancehall musika jartzen zuen jai lokaletan, baina abesti horietako bat jartzerakoan, konturatu zen jendeari gehien gustatzen zitzaizkion zatiak break-ak zirela. Momentu hartatik aurrera, Campbell loop-ak erabiltzen hasi zen break hauek etengabe errepikatzeko.[8]
Berrikuntza honek Bronx-eko eta New York-eko beste auzoetako jende asko erakarri zuen, eta horrela, DJ kopurua biderkatu zen hirian (eta denbora bat pasatu ostean, nazio osoan). 1970eko hamarkadan zehar, Afrika Bambataa-k eta Grandmaster Flash-ek, Kool Herc-ekin batera, DJ esanguratsuenetarikoak eta aldi berean Hip hop kulturaren bizkarrezurraren sortzaileak izan ziren.[10]
Disc jockey-ek, jaialdi bat bakarrik eramatea oso zaila zela ikusita, beste pertsonen laguntza eskatzen zuten publikoa animatzeko. Zeremonia-maisu bat, hain zuzen ere. Coke LaRock-ek DJ Kool Herc laguntzen zuen bere festetan errima gogoraerrazak eta sinpleak abestuz. DJ-ing-aren teknika berriak eta MC baten errimak elkartuz, Rap musikaren lehenengo prototipoa azaldu zen.[10]
“Rappers´ Delight” eta “Old School Rap-a” (1979-1984)Aldatu
Rap-a ez zen musika-genero gisa agertu 1979 urtera arte, Sugar Hill Gang New-Jersey-ko taldeak “Rappers´ Delight“ abestia argitaratu zuenean. Argitalpen horrek Rap musikaren sarrera gauzatu zuen musika-industrian, eta generoaren arrakasta oraindik gehiago elikatu zuen eta lehenengo rapero belaunaldia sortu.[10]
“Old School Rap” deitzen zaio 1979 eta 1984 urteen artean rap taldeek egiten zuten musikari. Lehenengo talde multzo honek ez zion hainbeste garrantzia ematen abestietako lirikari, erritmoari baizik[10], errima sinple eta gogoraerrazen jatorrizko formula errespetatuz.
Rap-aren Urrezko Aroa (1984-1994)Aldatu
Rap-aren Urrezko Aroa ailegatu zen abestien lirikotasunaren eta ekoizpen hobekuntzarekin batera. Lirismo aldaketa honek, generoari oraindik ez zeukan indar poetikoa eman zion, eta azpigenero berrien garapena lortu zuen.[10]
Behin Hip hop kultura eta rap-a nazio mailan zabaldu ondoren, etengabeko berritze-garai honetan, rap-aren historian aurkitu ahal diren artistarik ospetsuenak kokatu ziren.
Mendebaldeko kostan
Ekialdeko kostan
Artista hauek, besteak beste, eta haien DJ-ekin edota ekoizleekin batera, Rap-musika berregin eta berritu zuten. Batez ere hau gertatu zen gangsta rap-aren agerpenagatik, zeinek influentzia moduan funtzionatu zuen herrialde osoan.
2000ko hamarkada
XXI. mendearen hasieran, musikaren digitalizazioaren eta Internet-en agerpenaren ondorioz, musikariak eta diskoetxeak merkatu berri batean murgildu ziren. Rap musika mundu osoan populartasuna irabazten hasi zen.
Eminem, 50 Cent (G-Unit-ekin bateria), Jay-Z eta Dr. Dre dira, besteak beste, arrakasta gehien lortu zuten garai horretako artistak.[10]
Urrezko Aroan izandako azpigenero-garapenaren ondorioz, crunk musika arrakasta lortzen hasi zen.[10] Genero honek rap musikaren sortze-prozesua zaintzen du, baina elektronikako aztarnak gehitzen dizkio. Jaiak eta drogen abusua dira bere lirikak dituen ezaugarri nagusiak.
2010eko hamarkada
2010eko hamarkadan, trap-aren (crunk musikaren azpigenero bat) arrakasta izugarri hazi zen. Honen aurrean, artista edota talde zahar batzuk (hala nola, Wu-Tang Clan, Cypress Hill, Ice Cube…) proiektu berriak kaleratzen hasi ziren. Honezkero, Trap musika independizatu da rap musikatik.
Hip hop-a munduan zeharAldatu
Gaur egun, Hip hop-a oso presente dago munduko ia herrialde guztietako kulturetan, Amerikako Estatu Batuetatik hasita. Mugimendu honek eta batez ere Rap musikak eragina izan du modan, beste genero musikaletan, zineman eta komunikabide guztietan.
HegoamerikaAldatu
Rap artistak/taldeak
- Cypress Hill (Mexikarrak Amerikako Estatu Batuetan)
- Control Machete (Mexico)
- Immortal Technique (Peru)
- Orishas (Kuba)
- Los Aldeanos (Kuba)
- Canserbero (Venezuela)
- Residente (Jatorri puertorricarreko estatubatuarra)
Graffiti[11]
- Julio 204 (Puertorricarra Estatu Batuetan)
- Lee Quiñones (Puerto Rico)
- Lady Pink (Ekuador)
Breakdance
EuropaAldatu
Rap artistak/taldeak
- Die Fantastischen Vier (Alemania)
- Kartel (Alemania)
- IAM (Frantzia)
- Suprême NTM (Frantzia)
- Booba (Frantzia)
- Assassin
Graffiti[12]
Breakdance[13]
Hip hopa EspainianAldatu
Rap artistak/taldeak
Graffiti[14]
Breakdance[15]
Hip hopa FrantzianAldatu
1997ko apirilean Parisko La Villetteko azoka handiak eta Dantzaren Gaur Egungo Antzokiak hiriko dantzen topaketa nazionala antolatu zuten lehenengo aldiz. Berrogeita hamar bat talde aritu ziren, amateurrak eta profesionalak, Parisko aldirietatik eta inguruko beste hainbat herritatik joanak. Dantzaren eta, are gehiago, ikuskizunetako profesionalen esanetan, han ikusi eta entzun ahal izan zena ez zen soilik auzoetako kultura exotikoaren ezaugarri. Hizkuntza aberastasuna, eta ikusleekiko harreman zuzenaren indarra izugarria zirela adierazi zuten. Topaketa nazional haien ondoren, bertara aurkeztutako taldeek indar handia hartu zuten. Baina eztabaida ere handia izan zen: batzuen iritziz hirietako gazteen arazoak ezkutatzeko modua besterik ez zen hura; beste batzuek, berriz, ez zuten onartzen hura arte adierazpena zenik, eta gizartearen adierazpentzat hartu behar zela zioten. Eztabaidak eztabaida, higikunde hartako protagonistek lanean jarraitu zuten musika sortzen, Frantzian batez ere. Kulturako ministroak talde haiei diru laguntzak ematea erabaki zuen. Hip hop dantzaren mugimendua gaztea bada ere, asko aberasten ari da beste estilo eta jarduerekin bat eginik.
Hip hopa Euskal HerrianAldatu
2000. urtean Selektah Kolektiboa taldeak argitaratu zuen lehenengo euskarazko hip hop diskoa. Hamarkada berean, euskarazko hip hop talde batzuek nolabaiteko ospea izan zuten, besteak beste, M.A.K., 121 krew, Norte Apache, Indarrap, Maisha MC edota Raperos de Emaus. 2010eko hamarkadan, beste artista batzuk sonatu bilakatu ziren: Norzzone, 2zio, La Basu eta Nizuri Tazuneri.
Aldi berean, beste hainbat artistek gazteleraz rapeatzen zuten, Invert (Munduko Red Bull oilar borrokako txapeldun bihurtu zena) edota El Shintoma, besteak beste.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Gaztelaniaz) López, Alberto. (2017-08-12). «El hip hop empezó tras una fiesta en Nueva York» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
- ↑ Buffington, Melanie; Day, Jolie. (2018-12-03). «Hip Hop Pedagogy as Culturally Sustaining Pedagogy» Arts 7 (4): 97. doi: . ISSN 2076-0752. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
- ↑ «A Review of Beats, Rhymes and Life (ATCQ Documentary)» Hip-Hop Headphones 2016 doi: . (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
- ↑ Tinson, Christopher M.; McBride, Carlos REC. (2013-10-28). «Hip Hop, Critical Pedagogy, and Radical Education in a Time of Crisis» Radical Teacher 97: 1–9. doi: . ISSN 1941-0832. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
- ↑ Thomas, Charles F.. (1998-03). «Emory University Virtual Library9829Selden Deemer Site maintained by, Betsey Patterson Site maintained by. Emory University Virtual Library. Emory University Libraries, 1996. URL: http://www.library.emory. edu/VL/vlhome.html Free Free via the World Wide Web; some directories available only to Emory University community.» Electronic Resources Review 2 (3): 32–33. doi: . ISSN 1364-5137. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
- ↑ Washington, Ahmad Rashad. (2018-01). «Integrating Hip-Hop Culture and Rap Music Into Social Justice Counseling With Black Males» Journal of Counseling & Development 96 (1): 97–105. doi: . ISSN 0748-9633. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
- ↑ «Graffiti. Historia en España» www.valladolidwebmusical.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
- ↑ a b c «Welcome to The Official site of The Universal Zulu Nation» web.archive.org 2013-07-19 (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
- ↑ «The History Of Hip Hop» www.daveyd.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
- ↑ a b c d e f g h i (Ingelesez) McCoy, Austin. (2017-09-26). «Rap Music» Oxford Research Encyclopedia of American History doi: . (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Conoce a los graffiteros más reconocidos del mundo y que han hecho historia» Heabbi.com 2018-06-27 (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) LOS40. (2014-02-05). «Los cinco graffiteros del momento» LOS40 (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) País, El. (2015-10-03). «EL PAÍS retransmite la final europea de ‘breakdance’» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) Tentaciones. (2017-11-02). «Más allá de Banksy: 32 artistas urbanos que tienes que conocer» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) Digital, Estrella. «Los mejores B-boys de España se citan en Madrid» Estrella Digital (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
Kanpo estekakAldatu
- Hip Hop dokumentala: https://www.youtube.com/watch?v=QXRLYsuq5wo
- Euskal Rap-a zabaltzearren sortutako webgunea: Euskal Hip Hop Herria