Ireki menu nagusia

Johan Museeuw (Varsenare, Belgika, 1965eko urriaren 13a) belgikar txirrindulari ohia da. 1988 eta 2004 artean profesionala izan zen eta 104 garaipen lortu zituen. 1990eko hamarkadako txirrindulari hoberenetako bat izan zen. Flandriako lehoia ezizenez ezagutzen zitzaion.

Johan Museeuw
Johan Museeuw
Informazio pertsonala
Izena Johan Museeuw
Ezizena De Leeuw van Vlaanderen (Flandriako lehoia)
Jaiotza data 1965eko urriaren 13a
Jaiotza herria Varsenare
Jaiotza herrialdea Belgika Belgika
Kirol informazioa
Egungo taldea Erretiratua
Modalitatea Errepidea
Rola Ordokilaria, esprinterra
Trebetasuna Klasikomanoa
Profesional taldea(k)
1988-1989
1990-1992
1993-1994
1995-2000
2001-2002
2003-2004
AD Renting
Lotto
MG Maglificio
Mapei
Domo-Farm Frites
Quick Step
Garaipen nagusiak
MaillotCopaMundo.PNG Munduko Txirrindularitza Kopa: (1995, 1996)

Txapelketak
MaillotBélgica.svg Belgikako Errepide Txapelketa (1992, 1996)
MaillotMundial.PNG Munduko Errepide Txapelketa (1996)
Klasikak
Paris-Roubaix (1996, 2000, 2002)
Flandriako Tourra (1993, 1995, 1998)
Zuricheko Sari Nagusia (1991, 1995)
París-Tours (1993)
Amstel Gold Race (1994)
HEW Cyclassics (2002)
Itzuli handiak
Frantziako Tourra: bi etapa

Lehenbiziko urteetan esprinterra zen. 1990eko Frantziako Tourrean bi etapa irabazi zituen, Eliseo Zelaien hiribideko helmugakoa barne. Denborarekin, ordea, klasiketan nabarmentzen hasi zen. Paris-Roubaix hiru aldiz irabazi zituen eta Flandriako Tourra beste hirutan. Munduko Txirrindularitza Kopan bi aldiz nagusitu zen, 1995 eta 1996an. Urte honetan Munduko Txirrindularitza Txapelketa irabazi zuen Luganon.

2004an Belgikako Txirrindularitza Federazioak zigortu zuen doping kasu batean nahasirik zegoelako[1]. 2007an, zeharka bada ere, bere azken urteetan dopatu zela onartu zuen [2].

Sailkapen orokorra Itzuli HandietanAldatu

Itzuli Handia 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002
  Italiako Giroa
  Frantziako Tourra UT 106 81 UT 73 50 80 73 95 UT UT
  Espainiako Vuelta
  Munduko Txapelketa UT UT 81 4 UT 1 8 12 35 107
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johan Museeuw