Teresa Izu

margolaria, ilustratzailea

Teresa Izu Remírez (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1965 - ibidem, 2000) margolaria izan zen.[1]

Teresa Izu
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1965
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea, 2000 (34/35 urte)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Biografia aldatu

1984an Iruñeko Arte Aplikatuen Eskolan graduatu zen eta Mariano Royoren pintura tailerrean parte hartu zuen.1985ean Josep Guinovart-en Arte Tailerrean parte hartu zuen Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan, eta urte horretan bertan Nafarroako Gobernuaren beka bat lortu zuen.1987an, Estagio ikastarora joan zen Liberto Molinaren Lisboako tailerrera, baita hiri bereko Antonio Invernoren tailerrera ere.1990ean, Nafarroako Gobernuak arte plastiko sorkuntzarako emandako laguntzetako bat jaso zuen.

Margolari ibilbidea aldatu

35 urte zituela, sortzaile horrek bere espazioa betetzen zuen Nafarroako pintura-panoraman, eta adierazpen plastiko oso pertsonala zuen, kolorearen erabilerak markatua, pigmentuen bidez, nekez sailka zitekeen teknika misto batean.1987an lehen erakusketa egin zuenetik, banakako zein taldekako zenbait erakusketatan hartu zuen parte. Teresa ez zen inoiz izan hitz askoko artista, baina bai adierazpen- eta komunikazio-indar handikoa. Pinturaren bidez komunikatzen zen, eta kolorea bere gogo-aldartearen, bizitasunaren eta energiaren ispilua zen ia beti. Bere ibilbide artistikoan beste artista askorekin topo egin zuen, proiektu kolektibo askotan parte hartu baitzuen, batzuk berak bultzatuak.

Iruñean egin zuen lehen banakako erakusketa Café Colectivos izenekoa (1987) eta azkena hiri berean, Espacios Privados zeritzona (1999).

Teresaren estudioa Biurrungo familia-etxearen ganbaran egon zen, eta hantxe igarotzen zituen uda guztiak. Leku horrek, ezbairik gabe, naturaren, lurraren eta haurtzaroan presentzia zehaztu zituen lanean.

Lanak aldatu

  • Bere koadroak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren, Nafarroako Museoaren, Zaragozako Udalaren edo Iruñeko Udalaren arte-bildumetan daude.
  • Bere pintura-lanaz gain, ilustratzaile gisa lan egin zuen. Rosa Barasoainen Poemas a tu bella libururako ilustrazioak[2] edota La niña de agua y su amigo el mar, hau ere Rosa Barasoainena, euskaraz, gaztelaniaz eta alemanez argitaratua.[3] Beste zenbait liburutakoak ere egin zituen.[4][5]
  • Nafarroako Bio Lur elkarteak nekazaritza ekologikoari buruz argitaratutako monografikoen bildumako azaletarako collageen bilduma.

Omenaldia aldatu

  • 2001ean, Iruñeko Udalak Teresa Izu atzera begirako erakusketa antolatu zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. «Izu, Teresa - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).
  2. Poemas a tu belleza » María del Villar. (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).
  3. liburutegia. «Teresa Izu» EIBZko liburutegia (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).
  4. «ASNABI - Asociación Navarra de Bibliotecarias y bibliotecarios - Nafarroako Liburuzainen Elkartea - TK-5» www.asnabi.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).
  5. «Reseñas y Artículos Ariadna. Libros» www.ariadna-rc.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).

Kanpo estekak aldatu