David Boulter

musikari britainiarra

David Leonard Boulter (Nottingham, 1965eko otsailaren 27a) ingeles musikaria da. Bere jaioterrian sortutako “Tindersitcks” post-rock taldeko kidea da. 1990. urtean Londresera joan zen bizitzera Stuart Staplesekin batera. 1998. urtetik Pragan bizi da. Boulterrek teklatuak eta perkusio instrumentuak jotzen ditu, organoa eta akordeoia, hain zuzen.  Musika talde honen kide da sortu zenetik, hau da, 1991. urtetik. Nahiz eta 2003an taldea banatu, gaur egun berriz ere elkarrekin jotzen dute Europa osoko hainbat lekutan. Oso lan asko argitara eman dituen taldea da hau, kontzertu asko emateaz gain, disko asko plazaratu baitituzte, eta filmentzako soinu bandak ere egiten dituzte[1][2].

David Boulter
Bizitza
JaiotzaNottingham1965eko otsailaren 27a (59 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaPraga
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikaria
KidetzaTindersticks
Musika instrumentuagiltzadia
perkusio instrumentua

Txikitatik telebistaren, filmen eta musikaren zalea da Boulter. Artista Britainiaren arabera soinu banda edo kanta egoki bat pertsonaia bat bilakatzen da. Identitate propioa duela, ez dela ekintzari emozioa gehitzeko tresna soil bat. Horrekin lotuta bi ipuin ditu musikari honek. Nire arreba eta Txokolatea deitzen dira lan hauek. Bi lan horiek narrazioan murgiltzeaz gain musikan ere murgiltzen dira. Bertan baxuak, bateriak edota ehundura psikodelikoak entzun daitezke, eta bi istorioetan Staples eta Boulter artisten ahotsek istorioen berri ematen diote irakurleari.[1][2]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) Words | David Boulter. (Noiz kontsultatua: 2019-11-04).
  2. a b «Booktegi: Euskal literatura euskaraz – liburuak, bideoak, audioak eta egileak» booktegi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-04).