Michael E. Brown
Michael (Mike) E. Brown (1965eko ekainaren 5a) 2002. urtetik Kaliforniako teknologia institutuaren (Caltech) behatokiko irakaslea da. 1997. urtetik egon da aipatutako institutuan lanean. 1987an, Princetongo unibertsitatean fisikako lizentziatura lortu zuen, ondoren, 1990ean Berkeley unibertsitatean Astronomiako magisterra lortu zuen eta handik lau urtera arlo bereko doktore bilakatu zen.
Michael E. Brown | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Huntsville, 1965eko ekainaren 5a (59 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Virgil I. Grissom High School (en) Princetongo Unibertsitatea Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn Doktoretza |
Tesi zuzendaria | Hyron Spinrad (en) Imke de Pater (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Konstantin Batygin (en) Meg Schwamb (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa |
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Teknologia Institutua |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
gps.caltech.edu… | |
2011raino Michael E. Brown eta bere Caltecheko taldeak Palomargo behatokian dagoen Hale teleskopioa erabiliz, 14 transneptunotar objektu aurkitu zituzten. Aurkikuntza horien artean bi planeta nanorenak dira garrantzitsuenetakoak: Makemake (2005) eta Eris (2005). 2010ean argitaratu zen How I Killed Pluto and Why It Had It Coming (Nola hil nuen Pluton eta zergatik merezi zuen) liburuaren egilea ere bada.
Aurkikuntzak
aldatuBrown astronomia munduan astronomo ezaguna da, batez ere TNO edo Transneptunotar objektuekiko duen interesarengatik. Jarraian dituzue berak egindako aurkikuntza nagusienak:
Ikus, gainera
aldatu