Boltxebikeak[1] (errusieraz: большевик, “Gehiengoaren aldekoak”) Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokrataren fakzioetako bat izan ziren. Leninen aldeko kideek hartu zuten izen hori 1903an, alderdiaren II. kongresua irabazi ondoren; beste fakzioa Julius Martoven mentxebikeak (errusieraz: меньшевики, “Gutxiengoaren aldekoak”) ziren.

Boltxebikeen bilera, 1920. Eseriak (ezkerretik hasirik): Enukidze, Kalinin, Bukharin, Tomski, Laxevitx, Kamenev, Preobrazhenski, Serebriakov, Lenin and Rikov

Historia aldatu

Boltxebikeek, Leninen tesiei jarraiki (geroago leninismo deitu zena), alderdi komunista itxi, profesionalizatu, homogeneo eta antolakuntza gaitasun handikoa nahi zuten: langile-mugimenduaren abangoardia izango zen eta iraultzaile profesionalez osatua: mentxebikeek alderdiaren oinarriekiko irekitasuna hobesten zuten, ordea.

Alderdiaren baitako zatiketa bere II. Kongresuan jazo zen, Londresen 1903an. Leninek alderdiaren antolakuntza ikuspegi berezkoa garatu nahi izan zuen, nahiz eta alderdiaren gehiengoa Mertoven alde egon. Hala ere, Mertoven tesiak gutxiengoa izan ziren Zuzendaritza Komitean (hortik datorkio mentxebike izena: “gutxiengoa”).

1905eko Iraultzak porrot egin eta gero, boltxebikeek jarrera gogortu eta borroka armatuaren alde egin zuten. Horren ondorioz, bi joeren arteko gatazka areagotu eta Georgi Plekhanov Leninengandik bereizi zen; 1912an boltxebikeek alderdi berria, alderdi komunista, sortu zuten, Lenin buru zela.

1917ko Otsaileko Iraultzaren ondoren, boltxebikeak erabat nagusitu ziren, eta Urriko Iraultza boltxebikeek egin zuten nagusiki. Horren ondoren, Errusiako Alderdi Komunista (boltxebike) izena hartu zuten, eta Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista (boltxebike) geroago. 1952an boltxebike erreferentzia kendu zen izenetik.

Erreferentziak aldatu


Kanpo estekak aldatu