Sofía Martínez

musikagile espainiarra

Sofía Martínez Ramírez (Gasteiz, Araba, 1965eko urriaren 25a) arabar musikagilea da. Piano ikasketak Madrilgo Goi Mailako Kontserbatorioan egin zituen Manuel Carrarekin, eta konposiziokoak Carmelo Bernaolarekin, Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan. Parisen konposizioko ikasketak egin zituen Emmanuel Nunes-ekin, musika analisia, orkestazioa eta konposizioko kurtsoetan parte hartu zuen Marc André Dalbavie, Alain Louvier, Betsy Jolas-ekin. Luis de Pablo, L. Nono, P. Boulez, C. Halffter-en ikastaro eta sinposioetan parte hartu izan du.

Sofía Martínez

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSofía Martínez Ramírez
JaiotzaGasteiz1965eko urriaren 25a (59 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEspainiako Akademia Erroman
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Emmanuel Nunes
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea
Genero artistikoamusika klasikoa

Eresbil” konposizio saria lortu du eta INAEM eta Colegio de Españaren konposizio lehiaketan aipamen berezia jaso zuen “Apolo y Dafne” obrarengatik. Hainbat erakunderen enkarguak jaso izan ditu, esate baterako: CDMC, INAEM, Frantziako Kultura Ministerioa, Eusko Jaurlaritza eta Musika Hamabostaldia.

1996 eta 2004 urteen artean, musikako irakasle izan zen Sevran-eko L’Ecole Nationale de Musique-n, Parmain-eko l’Ecole de Musique-n, eta Paris XVI-ko Kontserbatorioan; 2007 eta 2012 bitartean Las Palmaseko Goi Mailako Kontserbatorioko irakasle da.

Erreferentziak

aldatu
  • Mujer y guitarra española, [1]
  • Compositoras de hoy, [2]

Kanpo estekak

aldatu