1965eko Bertsolari Txapelketa Nagusia
1965eko Bertsolari Txapelketa Nagusia 1964ko abenduaren 20an eta 1965eko urtarrilaren 1ean ospatu zen. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren V. edizioa izan zen eta Euskaltzaindiak antolatu zuen. Orduko 10 bertsolari onenek hartu zuten parte. Donostiako Anoeta pilotalekuan jokatu zen eta Manuel Olaizola "Uztapide"k irabazi zuen, bere bigarren txapela izan zen.
1965eko Bertsolari Txapelketa Nagusia | |
---|---|
Mota | Bertsolari Txapelketa Nagusia |
Data | 1965eko urtarrilaren 1a |
Antolatzailea | Euskaltzaindia |
Partehartzaile kopuru | 10 |
Parte-hartzaileak | |
Irabazlea | |
Historia
aldatu1964ko abenduaren 20an Bilbon finalaurreko bat jokatu zuten bederatzi bertsolarik eta bertan Lazkao Txiki nagusitu zen Jose Joakin Mitxelenaren aurretik.
1965eko urtarrilaren 1ean jokatu zen finala Donostian. Goizean bederatzi bertsolari berdinak aritu ziren eta lauk sailkatu ziren arratsalderako, Lazkao Txiki, Xalbador, Jose Joakin Mitxelena eta Mattin, azken honek Jon Lopategirekin berdinketa hautsi behar izan zuen.
Arratsaldean lau bertsolari hauei 1962ko txapelduna gehitu zitzaien, Uztapide. Buruz burukora Uztapide bera eta Lazkao Txiki sailkatu ziren eta azkenean txapela Uztapidek eraman zuen. Hona hemen final horretako datuak:
Gai jartzailea
aldatuEpaileak
aldatu- Alfonso Irigoien
- Antonio Arrue "Urrea"
- Emile Larre
- Eusebio Eizmendi "Txapel"
- Fernando Artola "Bordari"
- Gabriel Aresti
- Jose Mari Satrustegi
- Juan San Martin
- Martzel Andrinua
- Mixel Itzaina
- Pedro Diez de Ultzurrun
Sailkapena
aldatuPostua | Bertsolaria |
---|---|
Txapelduna | Manuel Olaizola "Uztapide" |
2 | Joxe Migel Iztueta "Lazkao Txiki" |
3 | Fernando Aire "Xalbador" |
4 | Jose Joakin Mitxelena |
5 | Mattin Treku "Mattin" |
6 | Jon Lopategi |
7 | Jon Mugartegi |
8 | Migel Arozamena |
9 | Andres Narbarte "Xalto" |
10 | Txomin Garmendia |
Kanpo estekak
aldatu