Lionel Terray

Lionel Terray (Grenoble, 1921eko uztailaren 25a - Vercors mendigunea, 1965eko irailaren 19a) frantziar mendizale eta eskalatzailea izan zen. Lehen igoera asko egin zituen, horien artean Makalu Himalaian (Jean Couzyrekin 1955eko maiatzaren 15ean) eta Cerro Fitz Roy Patagoniako Andeetan (Guido Magnonerekin 1952an).

Lionel Terray
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLionel Jules Henri Anne Terray
JaiotzaGrenoble1921eko uztailaren 25a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaVercors Plateau (en) Itzuli1965eko irailaren 19a (44 urte)
Hobiratze lekuaCimetière de Chamonix (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea eta gidaria
Jasotako sariak

BizitzaAldatu

 
Lionelen hilobia Chamonixen

Terrayk, eskalada gidari eta eski irakasleak, aktiboki parte hartu zuen Alemaniaren aurkako mendi borrokan Bigarren Mundu Gerran. Gerraren ondoren, Chamonixeko eskalatzaile eta gidari onenetako bat izan zen; frantziar, italiar eta suitzar Alpeetako tontorrik ospetsuenetako batzuen igoera azkarrengatik ezaguna: Grandes Jorasseseko Walker Spurra, Peutereyko Aiguille Noireren hegoaldeko aurpegia, Piz Badileren ipar-ekialdeko aurpegia eta Eigerren iparraldeko aurpegia. Terrayk, sarritan Louis Lachenal eskalada-kidearekin, eskaladako abiadura errekor ugari hautsi zituen.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu