Cynthia Geary

aktore estatubatuarra

Cynthia Geary (Jackson (Mississippi), 1965eko martxoaren 21a) aktore estatubatuarra da[2]. Northern Exposure telesailean Shelly Tambo zerbitzariaren rola betetzeagatik da ezaguna[3].

Cynthia Geary

Bizitza
JaiotzaJackson1965eko martxoaren 21a (59 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaMississippiko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea

IMDB: nm0311280 Allocine: 138838 Rottentomatoes: celebrity/cynthia_geary Allmovie: p26271 Edit the value on Wikidata
Northern Exposure telesaileko Cynthia Geary, Rob Morrow eta Janine Turner aktoreak 1993ko Emmy Sarietan[1].

Biografia aldatu

Amak bultzatuta Cynthiak ballet, ahots eta piano ikasketak egin zituen. Mississippiko Unibertsitatean batxilergo artistikoa egin zuen[2]. Udako eskolak UCLAn egin zituenean Los Angelesen bizitzen geditu zen eta iragarki batzuetan egin zuen aktore debuta, Coca-Cola eta General Motorsen iragarkietan ere bai[2]. Neska ederra izanik hainbat telesailetan agertu zen eta Smoke Signals filmean paper txiki bat izan zuen.

1990. urtean Northern Exposure telesailean hartu zuen parte eta honekin bihurtu zen ezaguna. Emmy Sarietan bigarren mailako emakumezko aktore onenaren bi izendapen jaso zituen, 1992 eta 1993an[4]. 1992 urtean Olson bikien filmean (To Grandmother's House We Go) amaren papera egin zuen[3] eta 8 seconds filmean (1994) emakumezko protagonista izan zen. 1998. urtean You're the One sitcom-eko protagonista izan zen baina hilabete soilik iraun zuen serieak[3], hiru kapitulu han zuzen ere

Bizitza pertsonala aldatu

1994. urtean Robert Coron brokerrarekin ezkondu zen eta bi alaba dituzte[5]. Gaur egun aktore lanetik aldenduta dago eta noizean behineko telefilmetako agerpen txikiak baino ez ditu egiten. Paragon Bar & Grill jatetxearen jabea da[4].

Filmografia aldatu

Filmeak aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1982 Young Doctors in Love sudurra hautsita duen neska
1988 Dangerous Curves desfileko neska
1990 Rich Girl elkarteko neska
1994 8 Seconds Kellie Frost protagonista
1997 When Time Expires June Kelly
1998 Smoke Signals Cathy gimnasta
1998 The Killing Grounds Janice Harper
1998 Break Up Larrialdietako neska
2002 The Business of Fancydancing Teresa
2002 Mulletville Jiffy
2006 Expiration Date hiletako ordezkaria
2009 Crimes of the Past Cotton agentea
2012 Switchmas Libby Wilson
2013 Nothing Against Life Barbara Anker
2014 Muffins emakumezkoa laburmetraia
2015 Signs Everywhere emaztea laburmetraia
2016 Apotheosis Eve laburmetraia

Telebista aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1990–1995 Northern Exposure Shelly Marie Tambo ohiko aktorea, 110 kapitulutan
1990 The New Adam-12 Marine Bride "Immunity" kapituluan
1991 Us Crystal Telefilmea
1992 To Grandmother's House We Go Rhonda Thompson Telefilmea
1995 The Awakening Sara Telefilmea
1998 You're the One Lindsay Metcalf 3 kapitulutan
1998 The Outer Limits Teryl Bouton "Mary 25" kapituluan
1998 Love Boat: The Next Wave Bikiak "It Takes Two to Tango" kapituluan
1998 Fantasy Island Pamela Louis "Dying to Dance" kapituluan
1999 Dead Man's Gun Dr. Megan Jane Price "The Oath" kapituluan
2012 Bigfoot Sueanne Telefilmea

Sariak aldatu

Sariak Urteak Oharrak
Emmy Sariak 1992: Telesail dramatiko batean bigarren mailako emakumezko aktore onena (Northern Exposure)
1993: Telesail dramatiko batean bigarren mailako emakumezko aktore onena (Northern Exposure)
Izendatua
Izendatua

Erreferentziak aldatu

  1. «Primetime Emmy Awards (1993)» IMDb (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
  2. a b c «Northern Exposure: Cynthia Geary bio» www.moosechick.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
  3. a b c (Ingelesez) Ulster, Laurie. «'Northern Exposure’ Cast: Where Are They Now?» Biography (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
  4. a b «Cynthia Geary - Biografía de Cynthia Geary» www.biografias.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
  5. (Ingelesez) Nomura, Gabrielle. (2011-05-03). «Daughters of ‘Northern Exposure’ actress take the stage with Bellevue Youth Theatre» Bellevue Reporter (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cynthia Geary