Björk
Björk Guðmundsdóttir (Reykjavik, Islandia, 1965eko azaroaren 21a) abeslari, konpositore, aktore eta ekoizle islandiarra da. Hasieran The Sugarcubes taldeko abeslaria izan zen, baina geroago bakarkako bide arrakastatsuari heldu zion.
- Hau islandiar izen bat da: azken izena ez da abizena, patronimikoa baizik. Pertsona hau deitzeko bataio-izena erabiltzen dute.
Björk bere adierazkortasunagatik eta bere musika estilo originala eta ezberdinagatik bereizten da. Musika estilo ugari lantzen ditu, besteak beste musika elektronikoa, trip hopa, esperimentala, jazza, folka, musika klasikoa, popa eta rock alternatiboa. One Little Indian diskoetxearen arabera, Björkek 50 milio disko baino gehiago saldu ditu munduan. Horrez gain, abesti onenaren Oscar sarirako hautagaia izan zen Dancer in the Dark filmagatik, 13 Grammy sarirako hautagaitza lortu ditu eta Cannesko Zine Jaialdiko aktore onenaren saria irabazi du.
Diskografia
aldatuFilmografia, kameoak barne
aldatu- 1982 – Rokk í Reykjavík (Íslenska Kvikmyndasamsteypan), Friðrik Þór Friðrikssonek zuzendutako filma.
- 1983 – Nýtt Líf (Nýtt Líf ehf.), Þráinn Bertelssonek zuzendutako filma.
- 1987 – The Juniper Tree, pertsonaia: Margit. (Rhino Home Video)
- 1994 – Prêt-à-Porter, Björk modelo bezala. (Robert Altman)
- 2000 – Dancer in the Dark, pertsonaia: Selma Ježková. (Lars von Trier)
- 2005 – Drawing Restraint 9, kredituetan "Guest" (gonbidatua) bezala agertzen den pertsonaia. (Matthew Barney)
- 2005 – Screaming Masterpiece, Björk bezala.
- 2005 – Arakimentari, Nobuyoshi Araki argazkilari japoniarrari buruzko dokumentala.
- 2006 – Matthew Barney: No Restraint, Drawing Restraint 9 filmaren nondik norakoei buruzko dokumentala.
- 2007 – Anna and the Moods, Anna Young-en ahotsa. (CAOZ Ltd.)
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Björk |
- (Ingelesez) Björken webgune ofiziala