Ireki menu nagusia

Tomas Mujika

euskal uruguaitar musikari eta konpositorea

Jose Tomas Mujika Gaztañaga, gazteleraz José Tomás Mujica idatzia (Tolosa, Gipuzkoa, 1883ko otsailaren 10a-Tacuarembó, Uruguai, 1965ko otsailaren 15a) euskal musikaria, konpositorea eta irakaslea izan zen, Uruguaiko ganbera-musikan eragin nabarmena izan zuena.

Tomas Mujika
Bizitza
Jaiotza Tolosa1883ko otsailaren  10a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Tacuarembó1965eko otsailaren  15a (82 urte)
Jarduerak
Jarduerak musikaria, musikagilea, irakaslea eta piano-jotzailea
Musika instrumentua pianoa

BizitzaAldatu

Bere ikasketan Tolosan egin zituen eta bertan El Diapasón musika banda sortu zuen. Ondoren Madrilera joan zen eta han armonia, piano eta organo ikasketak hasi zituen. Ikasketa horiek Bartzelonan burutu zituen Enrique Mosserarekin.[1]. Bruselako Errege Kontserbatorioan ikasteko beka lortu zuen eta bertan Eduardo Fabini ezagutu zuen. Topaketa horren ondorioz eta Europan zegoen krisiaren ondorioz, Montevideora mugitzea erabaki zuen.

Montevideora iritsi zenean, garaiko musika kontserbatorioetan eman zituen klaseak, (Franz Liszt, La Lira eta Kolischer kontserbatorioa).[2]

1929an, Jesualdo Sosa idazlearekin batera Siembra de pájaros bilduma idatzi zuen, eta bertan, idazlanaren musika konposatu zuen. [3]

1942an irakasle sartu zen Musika Kontserbatorio Nazionalean eta armonia, kontrapuntu eta konposizio klaseak eman zituen. Tacuarembón jarri zen bizitzen eta tokiko Musikak Kontserbatoriko zuzendari bilakatu zen 1944 eta 1951 bitarte. [4]

Sodreren sortzailetako izan zen 1931ean.[2]

LanakAldatu

  • Ayacucho poema sinfonikoa (1930ko uztailaren 18an Legebiltzarraren Jauregian estreinatua)
  • Iroitz bat Tolosari (1905)
  • Preludio (1928)
  • Erri Abestiak
  • Euskal-Erria
  • Siembra de pájaros
  • Uruguaiko boluntarioen ereserkia

ErreferentziakAldatu

  1. Martínez Artola, Alberto, Mugica Gaztañaga, Tomás, . Noiz kontsultatua: 2017-7-16.
  2. a b , 2015, . Noiz kontsultatua: 2017-7-16.
  3. Puentes de Oyenard, Sylvia (1981) Tacuarembó: historia de su gente Intendencia Municipal de Tacuarembó.
  4. Rela, Walter (2002) Personalidades de la cultura en el Uruguay Biblioteca Nacional de Uruguay.