Lezo
Lezo Gipuzkoako ipar-ekialdeko udalerria da. Oiartzualdeko eskualdean dago, Errenteriarekin, Pasaiarekin eta Oiartzunekin batera. 6.002 biztanle zituen 2016. urtean
Lezo | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Lezo 2012an. Atzean, Jaizkibel mendia duena. | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Oiartzualdea | ||||||||||
Izen ofiziala | Lezo | ||||||||||
Posta kodea | 20100 | ||||||||||
INE kodea | 20053 | ||||||||||
Herritarra | lezoar | ||||||||||
Ezizena | trapujaliak | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°19′16″N 1°53′56″W / 43.321111111111°N 1.8988888888889°W | ||||||||||
Azalera | 12,94 km² | ||||||||||
Garaiera | 18 m | ||||||||||
Distantzia | 7,5 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 6.008 (2023) −3 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 4,64 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 0,68 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 11,2 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 40,92 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 75,72 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 4,26 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 10,92 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 53,85 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % 36.5 (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 43.72 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1202 udalerria 1833 | ||||||||||
Webgunea | http://www.lezo.eus/ |
Geografia
aldatuLezo Jaizkibel mendiaren eta Pasaiako badiaren artean kokaturik dago, Errenteria eta Pasai Donibaneren arteko bidean. Gaintxurizketa azpian ere Lezoko auzune batzuk badira.
Udalerri mugakideak
aldatu- Iparraldean: Pasaia.
- Ekialdean: Hondarribia eta Irun.
- Hegoaldean: Oiartzun eta Errenteria.
- Mendebaldean: Pasaia eta Errenteria.
Historia
aldatuAntzinaroa
aldatuLezok badian antzina zuen kokagune estrategikoak bide ematen digu hipotesi gisa seinalatzeko bere lurretan erromatarrek portu bat eduki zutela, gaur egun parrokia-eliza dagoen muinoaren babesean. Interesgarria da zenbait toponimo nabarmentzea, esaterako, "Port de Lazon" XIII. mendean eta "Portua" XVII. mendean, Zubitxoren inguruetan, gaur egun badiako uretatik lehorraldera urrun dauden guneetan.
Bestalde, inguruetako jatorrizko biztanleriak aldaketa handirik gabe segitu zuen bere artzain erako ekonomiari lotua, urtaroen arabera Jaizkibelgo larreetatik barne aldeko mendietara lekuz aldatzen.
Erdi Aroa
aldatuLezoko herrialdean finkaturiko populazio-gune baten lehen aztarrenak X. mendetik datozkigu, Oiartzun ibaiaren bailara Nafarroako erregeren menpean zegoeneko garaietatik alegia. Historiako momentu hura, oro har, segurtasun faltak markatu zuen, are gehiago gure kasuan, pirata normandiarren harrapaketa-erasoak medio. Halere, XIII. mendean jadanik, Gipuzkoa Gaztelako Erresumak hartuz gero, Done Jakue Bidearen itsasaldeko pausalekuetariko bat bilakatutako hirigune txiki bat izaki, eta itsas lanetan gero eta gehiago saiatzen zen populazioa zuela, Lezoren lurralde-esparrua zedarriturik geratu zen.
Aro modernoa
aldatuXVI. mendean eta XVII.aren zati batean, nolabait ere oparotasun garaia, itsasoari lotutako jarduerek egundoko garapena izan zuten Lezon nekazaritzaren aldean. Horretan eragin handia izan zuen Pasaiako portuaren garrantzi estrategikoak, eta halaber, merkantzien karga eta deskargari dagokienez bertakoek eduki zituzten itsas pribilegioek.
Alabaina, XVII. mendeko krisiaz gero, ekonomia nekazaritzara itzuliz joan zen poliki-poliki, harik eta XVIII. mendearen bukaerarako Lezoko ekonomian garrantzirik zeukan itsas lanbide bakarra itsas bazterreko arrantza izan arte. Laborantza, aitzitik, aberasturik suertatu zen, neurri batean teknika berriak erabiltzeagatik eta kanpotik ekarritako laboreak sartu zirelako, esate baterako artoa eta patata.
Herria
aldatuLezoko hirigunea garai hartan Gurutze Santuaren plazara biltzen ziren antzinako Kale Nagusiak eta San Joan kaleak, parrokia- elizatik hurbileko zenbait etxek (esaterako, Jauregia eta Lezoandia etxea) eta Bizkaia auzoak osatzen zuten. Etxeetan ugariak ziren baratzeak eta dolareak. Alabaina, bertako jendearen enpleguak gehienbat itsas bazterreko arrantza, balearen eta bakailaoaren arrantza, Andaluziarekin eta Amerikarekin merkataritza, itsasohointza, Erregeren Armada eta ontzigintza izan ziren. Interesgarria da nabarmentzea 1641 eta 1750. urteen artean parrokiako zenduen liburuan erregistraturikoen %18 baino gehiago itsasoan edota Euskal Herritik kanpo hil zela.
Nekazaritza arloan, eskualdean, baserria izan zen produkzioaren oinarrizko gunea. Horrelako jarduera nagusiak lan hauetara biltzen ziren: gari, arto eta barazkien laborantza, sagardogintza, eta behi, ardi eta zerrien hazkuntza.
Era berean, Lezok Pasaiako portuan duen kokaguneak bi ontziraleku eta ontziola batzuk edukitzeko bide eman zuen. Ontziraleku nagusiak, Lezoko kaikoak, Kale Nagusitik eta San Joan kaletik bidexka ugari zituen; arrantzontzi txiki eta txalupentzako babeslekua izan zen. Bestea, Portua izeneko ontziralekua, Bekoerrotako itsasadarrean kokatua pasaiarien ontziak abiatzen ziren tokia zen Herrera edo badiako edozein puntutara joateko.
Port de la Borda izenez ere ezagunak ziren Lezoko Erregeren Ontziolak. XVIII. mendetik aurrera Bordalaborda izena hartu zuten. Port de la Bordako itsasadarrean kokaturik zeuden, Bizkaia auzoan, eta bertan Lezoko arotz eta itsas-arotz ugari aritu zen lanean. Espainiar Inperioko garrantzitsuenetakoak izan ziren. 1597an hasi ziren eraikuntza lanak Antonio Urkiola jenerala, superintendentea, eta Onofre Isasti gaztea hornidura arduraduna zirela. Ontziolen alboan soka lantegi handi bat eta Maria Magdalenari eskainiriko ermita ere bazeuden.
Lezo Unibertsitate izenarekin, 1203tik XIX. mendearen lehen herenera arte, Hondarribiaren jurisdikziopean egon zen, XIX. mendean lortu zuen herri izaera bere udaletxe eta guzti. Lehen ere bitan saiatua zen izaera hori lortzen, 1615ean Hazienda Kontseiluaren aurrean eta 1754an Gaztelako Kontseiluaren aurrean, beti Irun eta Pasai Donibanerekin loturik egon baitzen.
Aro garaikidea
aldatuXVIII. mende amaieratik 1876 arte Lezok, probintzia osoak bezala, gerrate eta eskasia aro luzea bizitu zuen, XIX. mendea bukatu baino lehenago, ordea, industrializazioa, eta ondorioz, modernizazioa hasi ziren. XX. mendean zehar industria garapenak hazkunde demografiko handia eragin du.[4]
Independentziako gudaren ondotik baxurako arrantzak Lezoko ekonomian berebiziko garrantzia izaten jarraitu zuen, nahiz eta 1816 eta 1817ko hondoratzeetan bi txalupa galdu eta 16 arrantzale hil. Industriak eragin izugarria izan zuen gerora eta baxurako arrantza desegin zuen. Era berean, nekazaritzaren nagusitasunarekin ere bukatu zuen.
Lezoren industria garapenaren hasiera XIX. mendekoa da. Hala, 1857an Errenteriako "Sociedad de Tejidos de Lino"ren menpeko 8 ehundegi bakarrik baldin zeuden, bakoitzak lagun bati lan ematen ziola, eta mende bukaerarako zenbait lantegi zabaldu ziren. 1901ean hiru ziren: "La ocasión" teila eta adreilu fabrika, 34 langilerekin; "Sociedad Anónima Española de Productos Tárticos", 30 langilerekin; eta "Ustekabekoa" tapiz eta ehun fabrika, 6 langilerekin. Gainera, lezoar askok Errenteriako lantegietan egiten zuen lan.
1923 baino lehenago, lantegi berriak zabaldu ziren, "Unión Alcoholera Española" legami fabrika, "Unión Comercial Pakers" galleta fabrika, "Guittet y Cía. berniz eta sekante fabrika, "Fabrica Española de Papeles Químicos, S.L." eta "Castellanos y Cía." upel fabrika.
1950az geroztik, Francoren diktadura garaian, industrializazioa arrunt azkartu zen, immigrazio uhin handia eragin zuena. Horrek ekarri zuen hiritartzearen ondorioz, etxe asko egin ziren, karrika eta auzo berri ugari sortu eta baserri asko galdu ziren.
Azpiegiturak
aldatuKirola
aldatuKultura
aldatuDemografia
aldatu2019an 6.122 biztanle zituen Lezok. Horietatik %17,91k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %6,62 ziren.[13]
Lezoko biztanleria |
---|
Politika
aldatu2007ko maiatzaren 25eko udal hauteskundeetan 2.852 hauteslek hartu zuten parte, hautes erroldaren % 57,93k. Alderdien botoak honela banatu ziren:[14] EAE-ANVk zortzi zinegotzi, EAJk hiru zinegotzi, PSE-EEk zinegotzi bat eta EB-Aralar koalizioak beste zinegotzi bat.
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Ainhoa Zabalo hautatu zuten alkate. Hauteskunde horietan ezker abertzalearen ordezkari zen Bildu koalizioak bederatzi zinegotzirekin gehiengo osoa lortu zuen. EAJ alderdiak hiru zinegotziak mantendu zituen, eta PSE-EEk bat.
2015eko udal hauteskundeetan aldaketa nabarmena gertatu zen, EAJ izan baitzen boto gehien eskuratu zuen alderdia. Hiru zinegotzi gehiago lortu zituen, aurreko hauteskundeetan baino hiru gehiago. Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bildu koalizioak, berriz, hiru zinegotzi galdu zituen eta seirekin geratu zen. PSE-EEk lehendik zeukan zinegotzia mantendu zuen. Emaitza horien ondorioz, EAJ alderdiko Kepa Garbizu hautatu zuten alkate.
2016an, Atez atekoaren emaitzak ikusita, Pello Garbizu (EAJ) alkateak Atez atekoa mantentzeko akordioa egin zuen EHBildurekin. Gipuzkoa Buru batzar eta PSE-EEko zinegotziak ez zeuden ados eta ika-mika horien ondorioz dimisioak eman zituzten EAJko zinegotzi batek eta Pello Garbizuk berak. Jesus Maria Martiarena jarri zuten alkate eta akordioa hautsi zuten.
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 1.418 boto eta 6 zinegotzi. EAJ-PNVk 1.310 boto eta 6 zinegotzi. PSE-EEk 277 boto eta zinegotzi 1. PPk 32 boto eta zinegotzirik ez.[15] Jesús Mari Martiarena (EAJ) izendatu zuten alkate, PSE-EEren babesarekin.[16]
Lezoko udalbatza | |||||
Alderdia |
2019eko maiatzaren 26a |
2015eko maiatzaren 24a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euskal Herria Bildu* | 6 / 13 |
6 / 13 |
|||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 6 / 13 |
6 / 13 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 1 / 13 |
1 / 13 |
|||
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
Alkateak
aldatuHauek izan dira Lezoko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia | |
Patri Urkizu Sarasua[17][18][19][20] | 1979 | 1983 | Independenteak | |
Arantza Zeberio[20] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Mikel Arrizabalaga Pikabea[21] | 1987 | 1991 | Herri Batasuna | |
Iñake Urrestarazu[22] | 1991 | 1992 a | Eusko Alkartasuna | |
Aitor Sarasola Salaberria | 1992 | 1995 | Herri Batasuna | |
Mikel Arrizabalaga Pikabea[21] | 1995 | 1999 | Herri Batasuna | |
Aitor Sarasola Salaberria[23][24][25] | 1999 | 2003 | Euskal Herritarrok | |
Kepa Garbizu[26][27][28] | 2003 b | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna | |
Haritz Salaberria[29][30][31] | 2007 | 2009 c | Eusko Abertzale Ekintza | |
Haritz Salaberria[29][30][31] | 2009 | 2011 | Ez esleituak | |
Ainhoa Zabalo Loiarte[32][33] | 2011 | 2015 | Bildu | |
Kepa Garbizu[28][34][33] | 2015 | 2016 d | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jesus Maria Martiarena[35][36][37] | 2016 | 2019 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jesus Maria Martiarena[38] | 2019 | 2023 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Mikel Arruti Salaberria[39] | 2023 | Jardunean | EH Bildu |
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
b 2003ko hauteskundeetan, Lezoko ezker abertzaleko hautagaitza (ordu arte alkatetza izan zuena) legez kanpo utzia zuten Espainiako Legebiltzarrak eta Espainiako Justizia administrazioak, Espainiako Alderdien Legea zela bide.
c Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, Eusko Abertzale Ekintzaren hautagai bezala.
d 2016ko martxoan Kepa Garbizu alkateak dimisioa aurkeztu zuen.
Ekonomia
aldatu2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %0,2. Bigarren sektorea %38,1. Hirugarren sektorea %53,3. Eraikuntza %8,4.[13]
Kultura
aldatuEuskara
aldatu2016an herritarren %60,29 euskalduna zen.[13]
Gipuzkera (erdialdeko euskara) egiten da Lezon. Aurreko mendeetan, ordea, Lezoko euskara iparraldeko goi nafarrera zen;[42] Irungo aldaerakoa, zehazki esanda. Halaxe sailkatu zuen orduko hartan Luis Luziano Bonapartek, eta geroztiko euskalariak bat etorri ziren. XX. mendearen bukaeratik, ordea, gipuzkeraren aldaera bat da Lezokoa; zehazki, Bidasoko euskara,[43] Koldo Zuazok eta beste hainbat euskalarik egindako dialektologia azterketetan agertu denez.
Bidasoko hizkera erdialdeko euskararen, nafar euskararen eta nafar-lapurtarraren tarteko hizkeratzat har daiteke. Hala ere, azkenaldian erdialdeko euskararen ezaugarriak eremu handiagoa hartzen ari dira, gehiago zabaltzen ari dira.
Ondarea
aldatu- Gurutze Santuaren basilika: Jatorrizko baseliza Erdi Arokoa zen, gaur egungo basilika berriz XVI. mendean eraikia.[44][45]
- San Joan Bataiatzailearen eliza: Gutxienez 1399. urteko parrokiaren idatzizko aipamenak badaude. Gaur egungo eraikina XVI. mendekoa da.[46][47]
- Andreonea etxea (XVII. mendekoa)[48][49]
- Arpire Enea etxea (XVII. mendekoa)[50][51]
- Lehenbiziko Torrea (XIX. mendekoa)[52]
- Bigarren Torrea (XIX. mendekoa)[53]
- Udaletxea (XVII. mendekoa)[54][55]
- Harrieskaileta etxea (XVI. mendekoa)[56]
- Indio Enea etxea (XVIII. mendekoa)[57]
- Jamot Enea Etxea (XVII. mendekoa)[58][59]
- Maine Etxea (XVI. mendekoa)[60]
- Maripoxa Enea etxea (XVI. mendekoa)[61]
- Pantxikatxiki Enea etxea[62]
- Paskual Enea (XVIII. mendea)[63][64]
- Txangaxi Torrea (XIX. mendekoa)[65]
- Zabala Enea etxea (XVII. mendekoa)[66][67]
Baserriak
aldatuJaiak
aldatu- Inauteriak Trapujalerekin
- Abuztuaren 16an San Rokeak, Gaintxurizketako jaiak.
- Irailaren 14an Santa Kruzak.
- Iraileko lehen astean, Altamira auzoko jaiak.
- Maiatzaren bukaeran, Mendekosteak.
Ereserkia
aldatuTomas Garbizuk idatzi zuen Lezoko Herria:
Itsaso gainetik
Jaizkibel mendia. (Bis)
Mendi gibelean
Jaizkibel oinetan
Lezoko herria.
Hemen biltzen dira
euskaldun jendea, (Bis)
antzinetik baita
guztiz ezaguna
Gurutze Ahalduna.
Ezker eskubi
zelai baserri,
ondorengoen oinarri,
ohitura zaharrak,
agurgarriak,
herriko seme gizon argiak.(Bis)
Gora, gora Lezo
hain izen haundiko, (Bis)
gure aurrekoen
sorleku garbia
Euskaldun Herria. (Bis)
Lezoar ospetsuak
aldatu- Jaimes de Zamora, XVI. mendea, pilotu nagusia, exploratzailea eta tratadista[68]
- Juanot de Villaviciosa Mayor, XVI. mendea, almirantea eta infanteriako kapitaina
- Lope Martinez de Isasti (1565 - 1626), historialaria.
- Francisco Gainza (1658 - 1739), apaiz eta historialaria.
- Juan Jose Sarasola "Lexo" (1867 - 1952), bertsolaria.
- Agustina Lizarazu Larburu (1873 - 1965), irakaslea.
- Elias Salaberria (1883 - 1952), margolaria.
- Antonio Pildain (1890 - 1973), elizgizona, Kanaria uharteetako gotzaina.
- Jon Garbizu "Zubigar" (1893 - 1930), olerkaria
- Daniel Garbizu Salaberria (1896 - 1984), poeta eta bertso-jartzailea.
- Tomas Garbizu (1901 - 1989), musikaria.
- Roxa Zabaleta Aiestaran (1904 - 1963), sendalaria.
- Gabriel Intxaurrandieta (1910 - 1990), idazle eta apaiza.
- Miren Gezala (1912 - 2003), irakaslea.
- Koldobike Gezala (1917- 2002), erraketista.
- Polentzi Gezala (1919 - 2008), txistularia.
- Santiago Zabala, "Lexo" (1942-2012), bertsolaria.
- Patri Urkizu (1946), idazlea.
- Agustina Pontesta Garmendia (1950), irakasle, filologo, itzultzaile eta idazlea.
- Luis Goya (1951 - 2006) euskal zinema ekoizle eta zuzendaria.
- Patxi Intxaurrandieta (1953), musikari eta irakaslea.
- Jokin Uria (1965), futbolari ohia.
- Lander Zurutuza (1966), ikerlari eta idazlea.
- Ibon Zugasti (1972), txirrindulari ohia.
- Josu Andueza (1973), arraunlari ohia.
- Eñaut Gantxegi (1974), aktorea.
- Urtzi Urkizu (1975), idazlea.
- Haizea Barcenilla (1981), unibertsitate irakaslea eta arte kritikaria.
- Maddalen Dorronsoro Amiano (1987), abeslari, musikagile, abesbatza zuzendari eta itzultzailea.
- Garazi Ugalde (1988), itzultzaile eta idazlea.
- Antton Ibarguren Telletxea (1989), txirrindulari ohia.
- Irati Mogollón (1991), soziologoa.
- Lierni Lekuona (1995), txirrindularia.
- Maitane Etxeberria (1997), eskubaloi jokalaria.
- Imanol Ezkurdia (1999), futbolaria.
- Ilargi Arrizabalaga (2000), musikaria.
- Julen Lobete (2000), futbolaria.
- Aiur Illarreta (2005), kanoalaria.
Argazki galeria
aldatu-
Kale Nagusia
-
Indioenea etxea
-
Pantxikattiki etxea
-
Maripoxa enea
-
Gurutze Sainduaren basilika
-
Andronea etxea
-
Zabala enea
-
San Juan Bataiatzailearen eliza
-
Jamot enea
-
Arpire enea
-
Paskual enea
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ Aranzadi: Lezo- Gizarte mugimendua XX.mendean.pdf 2011/12/01ean kontsultatua
- ↑ «Altzate Igerilekua | Lezo.eus» www.lezo.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ «Bekoerrota Kiroldegia | Lezo.eus» www.lezo.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ «Plazeta futbol zelaia | Lezo.eus» www.lezo.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ «Gezala Auditorium | Lezo.eus» www.lezo.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ «Kultura Aretoa | Lezo.eus» www.lezo.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ «Ludoteka | Lezo.eus» www.lezo.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ «Liburutegia | Lezo.eus» www.lezo.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ «Tomas Garbizu Musika Eskola | Lezo.eus» www.lezo.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ a b c «Web Eustat. Lezoko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ Elpais.com. Elecciones Mayo 2007 - Lezo (azken kontsulta: 2007-12-31) (Gaztelaniaz)
- ↑ www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ «[Bideoa Jesus Mari Martiarena, bigarrenez Lezoko alkate»] Oarsoaldeko Hitza 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ «Patri Urkizu: Literatur Heterodoxoa Eskaintzen» Argia 1980-11-02 (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
- ↑ «Patri Urkizuk 50 urtetako bere obra bildu eta denen eskura jarri du» Naiz 2021-05-17 (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Urkizu Sarasua, Patri - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «LEZO - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
- ↑ a b «Mikel Arrizabalaga hil da, Lezoko alkate izandako» Oarsoaldeko Hitza 2022-04-11 (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fallece la ex alcaldesa Iñake Urrestarazu» El Diario Vasco 2009-03-12 (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Detenido el alcalde de Lezo ante la cárcel de Martutene» El País 2000-01-13 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Detenido el alcande de Lezo en una manifestación en apoyo a los presos Etxerat» El País 2002-07-13 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El PNV dice que fue EH quien impulsó las viviendas de lujo del sector 1» El Diario Vasco 2007-01-20 (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La remodelación de Jauregialde podría estar terminada para mayo de 2007» El Diario Vasco 2006-11-18 (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Pasaia, Lezo y una bahía aún por recuperar» El Diario Vasco 2007-05-11 (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «El jeltzale Kepa Garbizu vuelve a la alcaldía de Lezo ocho años después» El Diario Vasco 2015-06-13 (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Haritz Salaberria sustituirá a Alduntzin como diputado de Medio Ambiente» Naiz 2012-07-07 (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Haritz Salaberria, sucesor de Alduntzin» Noticias de Gipuzkoa 2012-07-08 (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Haritz Salaberria, exalcalde de Lezo, será el sustituto de Alduntzin» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
- ↑ «Ainhoa Zabalo: "Denon artean egin nahi dugu, hori da herria egiteko modua eta bidea"» Oarsoaldeko Hitza 2015-05-20 (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Garbizu señala al GBB y reitera que el acuerdo de Lezo es la mejor opción» Gara 2016-03-17 (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
- ↑ «Dimisioa eman du Lezoko alkateak» Berria 2016-03-13 (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
- ↑ «Jesus Mª Martiarena, alkate berria» Lezoko Udala 2016-04-04 (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Jesús María Martiarena, nuevo alcalde de Lezo» Naiz 2016-04-04 (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El jeltzale Martiarena, nuevo alcalde de Lezo» Noticias de Gipuzkoa 2016-04-06 (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
- ↑ «Jesus Mari Martiarena izango da Lezoko alkatea datozen 4 urteetan | Lezo.eus» Lezoko Udala 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
- ↑ «Mikel Arruti Salaberria, Lezoko alkate berria» Lezoko Udala 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-06-21).
- ↑ «"Pellas" eta "mantxurrianoak" - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
- ↑ «Lezo - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
- ↑ «Bidasoakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Lezoko Kristo Santuaren basilika. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ «Gurutze Santuaren Basilika | Lezo.eus» www.lezo.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ «San Joan Bataiatzailearen eliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ «San Juan Batailatzailearen eliza | Lezo.eus» www.lezo.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ «Andronea etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ «Andreone | Lezo.eus» www.lezo.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ «Arpire Enea etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ «Arpire-enea (Kale Nagusia, 4) | Lezo.eus» www.lezo.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ «Lehenbiziko Torrea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ «Bigarren Torrea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ «Consistorial etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ «Udaletxea | Lezo.eus» www.lezo.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ «Harrieskaileta etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ «Indio Enea etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ «Jamot Enea etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ «Jamot-enea (Kale Nagusia, 16) | Lezo.eus» www.lezo.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ «Maine etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ «Maripoxa Enea etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ «Pantxikattxiki Enea etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ «Paskual Enea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ «Paskual-enea (Gurutze Santuaren Plaza, 4) | Lezo.eus» www.lezo.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ «Txangaxi Torrea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ «Zabala Enea etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ «Zabala-etxea | Lezo.eus» www.lezo.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
- ↑ lezokoportua. (2014-12-23). «Jaimes de Zamora pilotua» Lezoko Portua (Noiz kontsultatua: 2020-08-13).
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |
- Lezoko Udalaren webgunea
- Eustat estadistika-datuak
- Lezoko albistegia "Oarsoaldeko Hitza"n
- Lezoko portua bloga, Lezoren gaineko edozein jakingarri, anekdota, dokumentu “lehorreratzeko”, herriratzeko portua izan nahi duena.
- Lezo herriari buruzko bibliografia osoa (liburu, liburuxka eta artikuluak). Aipatutako lan guztiak Lezoko udal liburutegian daude eskuragarri.
- Oiartzun ibaia