Jokin Uria

futbolari gipuzkoarra

Jokin Uria Lekuona (Lezo, 1965eko otsailaren 12a - ), futbol jokalari ohia da. 1980ko hamarkada amaieran eta 1990eko hamarkadan zehar Errealean jokatu zuen.

Jokin Uria
Bizitza
JaiotzaLezo1965eko otsailaren 12a (59 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Eibar KE /
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria

Biografia aldatu

Ezker hegalekoa izatez, Errenteriako Sagrado Corazon de Telleri taldean hasi zen jokatzen. Jubenil mailan jokatzen zuenean, Sanse taldearekin proba batzuk egin zituen eta 1983. urtean bertan jokatzen hasi zen. Sansen jokatzen hasi eta urtebetera, lehen taldearekin egin zuen debuta, Errege Kopako partida batean, Amorebietaren aurka. Bertan 24 minutu jokatu zituen eta Errealak 0 eta 3 irabazi zuen. Hala ere, Sanse taldean jokatzen jarraitu zuen 1986. urtera arte.

1986/1987 denboraldian Errealean hasi zen jokatzen eta Espainiako ligan 1986ko Abenduaren 17an debutatu zuen, Cadizen aurka. 1987. urtean Espainiako Errege Kopa irabazi zuen, nahiz eta finaleko partida ez zuen jokatu. Hala ere, hurrengo urteko Madrilgo Kopako finalean jokatu zuen, nahiz eta orduan finala galdu zuten Bartzelonaren aurka. Urte honetan, Espainiar ligako eta Errege Kopako txapeldunordea izan zen Errealarekin.

1996/1997 denboraldi amaieran Erreala utzi zuen, hamaika urte talde txuri urdinean jokatu ondoren. Errealak, Klubaren er¡reserkia jarri zion orduan.

Donostiako ibilbidea amaitzean, urte betez jokatu zuen Eibar futbol taldean, Espainiar ligako bigarren mailan. Urte horretan, 31 partidu jokatu zituen. Nahiz eta denboraldi txukuna egin, bere kirol ibilbide profesionalari amaiera ematea erabaki zuen.

Jokin Uria oso jokalari kritikatua izan zen bere ibilbide guztian. Hala ere, jokatu izan zuen guztietan maila txukuna eman izan zuen.

Kanpo estekak aldatu