Josu Feijoo

mendigoizalea

Josu Feijoo Gayoso (Gasteiz, Araba, 1965eko maiatzaren 8a[1]) euskal alpinista, abenturazale eta astronautagai diabetikoa da. Bi zortzimilako igo ditu: Shisha Pangma eta Everest; eta, Ipar Polo eta Hego Polo Geografikoak zeharkatu ditu. Zazpi Gailurrak igo ditu.

Josu Feijoo
Bizitza
JaiotzaGasteiz1965eko maiatzaren 8a (58 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Posizio edo espezialitateagizonezkoen kirola
Jasotako sariak

2009ko irailean espaziora joaten den lehen diabetikoa izango da.[2] Virgin Galactic enpresaren VSS Enterprise espazio-ontzian aireratuko da Mojaveko basamortutik, Kalifornia (AEB). 135.000 metrotara igoko da eta bere helburua intsulina berri bat probatzea izango da.[3]

Abenturak aldatu

Zortzimilakoak aldatu

Urtea Mendia Garaiera Oharrak
1998 Shisha Pangma 8.013 m. Lehen diabetikoa.
2006 Everest 8.848 m. Lehen diabetikoa.

Poloetako zeharkaldiak aldatu

Data Abentura Oharrak
2002ko apirilaren 14a Ipar Polo Geografikoko Zeharkaldia Lehen diabetikoa.
2003ko urtarrilaren 3a Hego Polo Geografikoko Zeharkaldia Lehen diabetikoa.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Mundo Deportivo, 2000ko martxoaren 24a
  2. (Gaztelaniaz) 20Minutos. (2010-03-23). «Josu Feijoo, el primer astronauta diabético» 20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
  3. Feijoo espaziora doan lehen diabetikoa izango da (eitb)[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo loturak aldatu