Luke Uribe-Etxebarria
euskal politikaria
Luke Uribe-Etxebarria Apalategi (Beasain, 1965eko ekainaren 25a) VII., VIII. eta IX. legegintzaldietako EAJko eusko legebiltzarkidea da. Asteasuko udaleko zinegotzia eta Europako Batasuneko Eskualdeen Batzordeko idazkari orokorraren gabineteko kidea da.
Informazio Zientzietan lizentziaturik eta Europar Zuzenbidean diplomaturik, Real Sociedad-eko bazkidea eta akzioduna, Sabino Arana Kultur Elkargoko, Euskadi Txirrindulari Fundazioaren eta Elkarte gastronomikoaren bazkidea ere bada.
Euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa hizkuntzak menperatzen ditu.
Ikus, gainera
aldatu
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |