Durangoko Azoka
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka Euskal Herriko handiena eta garrantzitsuena da, euskalgintzan dihardutenen elkargunetzat sortua.[1]
Durangoko Azoka Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka | |
---|---|
Durangoko Azokaren egoitza nagusia den Landako erakustazokaren eraikina. | |
Datuak | |
Hasiera urtea | 1965 |
Lekua | Durango, Bizkaia, Euskal Herria |
Egoitzak | Landako Gunea |
Data | Abenduaren 8ko inguruan dauden 5 egunetan zehar ospatu ohi da. |
Sarrera | Irekia |
Kudeatzailea | Gerediaga Elkartea |
Standak | Argitaletxeak, banatzaileak, diskoetxeak, erakundeak eta kultur eragileak. |
Produktuen ezaugarria | Euskarazko argitalpenak eta euskal gaiak edozein hizkuntzatan. |
Babesleak | Bizkaiko Foru Aldundia Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila |
http://www.durangokoazoka.eus/ |
Urtero, abenduaren lehenengo hamabostaldian, Euskal Herri osoko argitaletxeak batzen dira azokan, bai nobedadeak bai aurreko urteetako liburu eta diskoak salgai jartzera. Baina, gainera, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka euskararen eta euskarazko kulturaren erakustoki erraldoi eta jai nagusi bihurtzen da.[1][2] Zerbaitengatik du euskal izena, izan ere.
Gerediaga Elkarteak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiak babesten du, eta Eusko Jaurlaritzak, Durangoko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Arabako Foru Aldundiak, BBKk, Eroski Fundazioak eta LESA Landako Erakustazokak laguntzen dute.
Historia
aldatu1965eko azaroaren 1ean lehen edizioa antolatu zuten, Andra Mariaren basilikako arkupean, oraindik Francoren diktadurapean. 19 argitaletxek hartu zuten parte. Lehenengo edizioa Gerediaga Elkarteak antolatu zuen. Euren esanetan "Euskal Herrian zegoen liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutzera ematea" zen. Ondoren urtero antolatu zen Andra Mariako elizpean 1967an ezik, elizaren konponketa lanak zirela eta ez zela ospatu. Lehenengo urtean 100.000 pezetako aurrekontua izan zuen. 1966an 680 liburu eta 179 disko saldu ziren eta 1969an 870 liburu eta 138 disko izan ziren.
« | Durangoko Azokako hasierako antolatzaileak eskean ibiltzen ginela gogoratzen dut; inprenta eta argitaletxeetara joaten ginen, mesedez azokara etortzeko eskatzeko. (...) Jendea gose zen, euskal liburuak kontsumitzeko gogoa zuen. Egingo genituen hanka sartze handiak, baina borondate onenarekin antolatzen genuen. | » |
1974an Merkatu Plazan kokatu zen lehenengo aldiz geroz eta jende gehiago biltzen zelako eta Gobernadore Zibilak arazoak jarri zituelako horretarako. Bertan mantendu zen 1996ra arte. 1980an Azoka abenduan egiten hasi zen. Gainera, hiru urtez jarraian, 1986tik 1988ra, Euskarazko Liburu eta Disko Azoka antolatu zuen, baina ez zuen antolatzaileek esperotako arrakasta izan.
1992an Argizaiola saria ematea erabaki zen eta 1996an merkatua utzi eta karpa erraldoi batera igaro zen. Hala ere hori tenporala izan zen 2003an Landako Erakustazoka inauguratu baitzen. Azokak jada leku finko bat du eta euskal kulturaren barnean data garrantzitsua da.
2007an Lehen aldiz 42. Durangoko Azokaren kartela aukeratzeko lehiaketa egin zuten. Kartelaren irabazlea Igotz Ziarreta[Betiko hautsitako esteka] (www.igotz.com) izan zen "Jantzi Euskara[Betiko hautsitako esteka]" leloarekin sortutako kartelarekin.
2014an, 50 eskulangile eta Okzitania gonbidatu zituzten Durangoko Euskal Dendan.[4] Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak 120.000 euro eman zizkion azokari.[5] Urte berean, Korrikak omenaldia egin zion Durangoko Azokari.[6]
2016an lehenbiziko aldiz Argentinako Euskal Komunitatearen ordezkaritzak bere erakustokia izan zuen,[7] aurretik Bartzelonako Euskal Etxeak hasitako bideari jarraituz.
Argizaiola saridunak
aldatu- 1992: Jon Bilbao
- 1993: Bernardo Estornes Lasa
- 1994: Eusko Ikaskuntza / Euskaltzaindia
- 1995: Koldo Larrañaga, Benito Ansola, Pio Caro Baroja, Fernando Larrukert, Nestor Basterretxea, Euskadiko Filmategia
- 1996: Antonio Zavala
- 1997: Bittor Kapanaga
- 1998: Juan Jose Agirre
- 1999: José María Jimeno Jurio
- 2000: Klaus Niebel
- 2001: Juan San Martin
- 2002: Labayru ikastegia
- 2003: Gerardo Bujanda
- 2004: Txillardegi
- 2005: Gotzon Garate
- 2006: Jakin
- 2007: Maiatz Elkartea
- 2008: Juan Zelaia
- 2009: Euskal Herriko andereñoak, euren ordezkari gisa Libe Goñi, Izaskun Gastesi, Begoña Aranguren, Izaskun Arrue eta Karmele Esnalek saria jaso zuten.
- 2010: Imanol Urbieta
- 2011: Iñaki Beobide
- 2012: Benito Lertxundi
- 2013: William Douglass
- 2014: Anuntxi Arana
- 2015: Durangoko Azokaren sortzaileak: Jose Luis Lizundia, Leopoldo Zugaza, Carmen Miranda, Maria Concepcion Astola, Maria Rosario Astola, Arrate Salazar, Koldo Alzibar eta Jesus Astigarraga, bai eta Jesus Maria Astola, Bixente Kapanaga, Julian Berriozabalgoitia eta Salvador Solaegi
- 2016: Euskal Kulturaren aldeko "inurri-lana" egin duen jendea. Pertsona horien guztien izenean: Kepa Mendia Landa (Araba), Justo Alberdi Artetxe (Bizkaia), Jaime Albillos Arnaiz (Gipuzkoa), Patxika Erramuzpe (Ipar Euskal Herria) eta Carmen Belaza (Nafarroa)
2017. urtean saria emateari utzi zitzaion eta bere ordez sorkuntzari buruzko sari berri bat ematen da.
Argitaletxeak
aldatuDiskoetxeak
aldatuGonbidatuak
aldatuAzken urteotan atzerriko literaturaren kideak gonbidatzen dituzte antolatzaileek, beste liburu azoka batzuetan egiten den moduan, nagusiki beste hizkuntza gutxituen esperientziak bertatik bertara ezagutzeko.
Hauek izan dira orain arteko gonbidatuak:
Euskal Wikipedia
aldatu2011ko abenduaren 6an Euskal Wikipediako edizio-maratoia egin zen. Bertan proiektu honi buruzko hitzaldia eskaini ondoren, egun osoz, partaide eta bertaratutakoek Wikipedian zuzenean editatzen ikasi zuten; saioak iraun bitartean, tutoreek lagundu zieten.[8]
2015eko Durangoko Azokan Euskal Wikilarien Elkartea[9] sortzeko bilkura egin zen bertan, Kabia delako txokoan. 2016. urtean, Wikimedia Commonsera igotzeko tailerra egin zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Azokaren historia»,[Betiko hautsitako esteka] Durangoko Azokaren webgunetik hartua, 2010-06-10ean.
- ↑ MusikaZuzenean TB # 201 : Durangoko Azokari buruzko saio berezia. (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
- ↑ Irizar, Itziar Ugarte. «Ezagutza eta eragiletza» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-12-28).
- ↑ «50 eskulangile eta Okzitania gonbidatu Durangoko Euskal Dendan», Berria, 2014-11-24
- ↑ «Gipuzkoak 120.000 euro emango dizkio Durangoko Azokari», Berria, 2014-11-26
- ↑ «Korrikaren omenaldia azokari», Berria, 2014-12-09
- ↑ Argentinako Euskal Komunitatea, lehen aldiz Azokan. 2016ko Durangoko Azoka[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Euskal wikipediaren edizio-maratoia: auzolan-festa Euskal Wikipediaren 10. urteurrenean. Ueu.org
- ↑ Euskal Wikilarien Elkarteari buruzko dokumentazioa
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Durangoko Azoka (Gaztelaniaz)
- Gerediaga Elkartea (Gaztelaniaz)