Markel Olano
- Artikulu hau politikari gipuzkoarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Olano».
Markel Olano Arrese (Beasain, 1965eko ekainaren 2a - ) euskal herritar politikaria da, EAJko kidea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusia 2007ko uztailaren 6tik 2011ko ekainaren 23ra arte, eta 2015eko ekainaren 23tik gaur arte.
Markel Olano | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
2015eko ekainaren 23a - ← Martin Garitano
2000 - 2007
1996 - 2000
1992 - 1996 | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Beasain, 1965eko ekainaren 2a (55 urte) | ||||||||
Herrialdea |
![]() | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||||||||
Hizkuntzak |
gaztelania euskara | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||||
Alderdi politikoa | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Estreinako urteak, politikanAldatu
Olano 1980an hasi zen politikan, hamabost urte zituela, EAJren Euzko Gaztedi gazte erakundeko kide egin zenean. EGIko militantzia urteak Beasaingo eta Goierriko EGIko barne egituretan lan politikoa eta suspertzailea eginez eman zituen. Filosofian lizentziatu eta doktorea da, "Queer filosofiaren eta feminismoaren kritika: continuum sexualaren aurka" tesiarekin.[erreferentzia behar]
EAJn eginiko lan politikoaAldatu
Hainbat ardura izan ditu EAJren barnean. EGIko Gipuzkoako burua izan zen. 1992-1996 bitartean Lazkaoko zinegotzia izan zen. 1996tik 2000ra Gipuzko Buru Batzareko (EAJren Gipuzkoako atala) kide izan zen, eta bere ardurapean zituen Euskara, Hezkuntza eta Kultura arloak. Garai hartan, EAJren ordezkari izan zen Lizarrako Akordioko Talde Iraunkorrean.
2000. urtean, Xabier Arzalluzek zuzentzen zuen EAJko Euzkadi Buru Batzarreko kide izendatu zuten. Bere ardurapean zituen Gazteria, Euskara, Kultura eta Kirol atalak. Ardura horiei gehitu zitzaion Informazio eta Komunikazio Teknologien arlo sortu berriaren ardura.
Diputatu nagusiaAldatu
XVIII. legegintzaldia (2007-2011)Aldatu
2007ko udal eta foru hauteskundeen ondoren, urte bereko uztailaren 6an Gipuzkoako Batzar Nagusietan bere hautagaitzak lortu zuen boto gehien, eta, horren ondorioz, urte bereko uztailaren 12an Gipuzkoako Foru Aldundia osatu zen, bera buru zela.[1][2]
Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2007-2011 Kudeaketa Planean[3] zehazten diren ildoak Markel Olanoren legegintzaldiaren oinarriak dira.
XX. legegintzaldia (2015-2019)Aldatu
2015eko ekainean, EAJko Markel Olano garaile atera zen Gipuzkoan aldundirako egindako hauteskundeetan, baita ahaldun nagusi hautatua izan ere, bigarrengoz. 2016ko azaroan, Markel Olano polemika baten erdian kokatu zen, Koldo Mitxelena Kulturunean presoek egindako arteari buruzko erakusketa batean ETAkide baten margolanak zentsuratzea guztiz babestu zuenean, terrorismoaren "biktimekiko sentsibilitatez" eta "mugarik gabeko adierazpen askatasuna" onartu ezin delakoan. EH Bilduk "oso larritzat" jo zituen adierazpenok.[4]
Bestalde, Markel Olano ahaldun nagusiak sendo bultzatu du Zubietako erraustegiaren proiektua, foru aldundiaren egitasmo nagusi bihurtuta, baita adierazi ere 2018an amaituta egongo dela; EH Bilduk eta Ahal Duguk kritika gogorrak egin zizkioten bere asmo horri.[5]
Bizitza pertsonalaAldatu
Markel Olanoren zaletasunen artean, aipatzekoak dira mendizaletasuna, irakurketa eta argazkilaritza. Azken zaletasun horren erakusgarri dira Flickr eta GureGipuzkoa argazkilaritza atarietan Creative Commons BY-SA lizentziarekin partekatzen dituen argazki bildumak.
Realeko bazkidea da, eta jokalarien kamisetetan apustu-etxeen publizitatea kokatzearen aurka agertu da, gizartean jokuarekiko adikzioarekin dagoen arazoa konpontzeko beharrezko ikusten duen heziketari laguntzen ez diola iritziz. Hala ere, ez zuen bozkatu honen harira klubak bazkideei egindako kontsultan.[6]
ErreferentziakAldatu
- ↑ Berria: Olanok dio talde lana izango dela Gipuzkoako Diputazioaren ardatza.
- ↑ El Correo: El peneuvista Markel Olano es elegido diputado general de Guipúzcoa
- ↑ Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2007-2011 Kudeaketa Plana
- ↑ Berria.eus. «Euskal presoen lanak zentsuratzea onetsi dute Espainiako Gobernuak eta Gipuzkoako Aldundiak» Berria Noiz kontsultatua: 2017-06-14.
- ↑ Velte, Samara. «Lehen harriak du azken hitza» Berria Noiz kontsultatua: 2017-06-14.
- ↑ «Bideoa: Markel Olano (Gipuzkoako ahaldun nagusia). Egun On Euskadi | TV | TV online gratis | EiTB Televisión a la carta» www.eitb.tv Noiz kontsultatua: 2018-12-27.
Kanpo loturakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Markel Olano |
- Gipuzkoako diputatu nagusiaren web orri ofiziala.
- Markel Olanoren bloga.
- Markel Olano: "Kontziente gara EB-Aralarrek gobernura bidea erraztu digula", elkarrizketa, Argia, 2007-07-22.