Gdańsk
Gdańsk[1] (polonieraz: Gdańsk; kaxubieraz: Gduńsk; alemanez: Danzig) Baltikoko itsasaldean kokatutako Poloniako hiria eta, 1999tik Pomeraniako voivoderriko hiriburua. Vistula (Wisła) eta Motława ibaien alboan dago. 456.967 biztanle ditu (2010) eta Sopot eta Gdyniarekin batera, 750.000 biztanle inguruko metropoli eremua osatzen du.
Gdańsk Gdańsk Gduńsk Danzig | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
hiri handia | |||||||||||
Goian: Gdańskeko erdialdea. Erdian: Motlawa ibaia eta Hiri Zaharra gauez, Leihoko emakumea eta Neptuno iturria. Behean: Długi Targ plaza eta Hirugarren milurteko Joan Paulo II.a zubia. Irudi gehiago | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Herrialdea | Polonia | ||||||||||
Voivoderria | Pomerania | ||||||||||
Konderria | Gdańsk | ||||||||||
Alkatea | Paweł Adamowicz | ||||||||||
Izen ofiziala | ⓘ | ||||||||||
Jatorrizko izena | Gdańsk Gduńsk | ||||||||||
Posta kodea | 80-008–80-958 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 54°20′54″N 18°39′14″E / 54.3482907°N 18.6540233°E | ||||||||||
Azalera | 262 km² | ||||||||||
Altuera | -1,5 - 180,1 | ||||||||||
Mugakideak | Sopot, Gdynia, Kartuzy barrutia, Gdańsk barrutia, Nowy Dwór Gdański barrutia, Gdańskeko golkoa, Żukowo udalerria, Kolbudy udalerria, Pruszcz Gdański landa-udalerria, Pruszcz Gdański, Cedry Wielkie udalerria eta Stegna udalerria | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 486.022 (2021eko martxoaren 31) 0 (2021) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 1.827 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Sorrera | X. mendea | ||||||||||
Telefono aurrizkia | 58 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta Europa Erdialdeko Ordua | ||||||||||
Hiri senidetuak | Vilnius, Astana, Bremen, Bytów (en) , Cleveland, Kaliningrad, Marseilla, Niza, Odesa, Rotterdam, Sefton (en) , San Petersburgo, Turku, Bartzelona, Helsingør, Rouen, Newcastle upon Tyne, Shanghai, Palermo, Omsk, Gante, Kalmar udalerria, Novopolotsk (en) eta Rijeka | ||||||||||
Matrikula | GD | ||||||||||
http://www.gdansk.pl |
Monumentu ugari ditu, besteak beste, udaletxea, XIV-XV. mendeetakoa, armategi handia, XVII. mendekoa eta Andre Mariaren eliza, XIV-XV. mendeetakoa. Bigarren Mundu Gerraren ondoren eraberritu egin dira gehienak, hiria suntsiturik geratu baitzen. Kultura, jakintza, merkataritza eta industria hiri garrantzitsua da.
Geografia eta klima
aldatuDatu klimatikoak (Gdansk 1971-2000) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 1.4 | 2.1 | 5.5 | 10.1 | 15.6 | 19.0 | 21.0 | 21.3 | 16.9 | 12.0 | 6.0 | 2.9 | 11.2 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -3.4 | -3.0 | -0.5 | 2.7 | 7.4 | 11.0 | 13.3 | 13.1 | 9.7 | 5.8 | 1.5 | -1.6 | 4.7 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 24.6 | 17.9 | 22.4 | 29.5 | 48.9 | 63.5 | 66.7 | 55.8 | 54.9 | 47.4 | 42.0 | 33.7 | 507.3 |
Iturria: [2] |
Historia
aldatuEkialdeko Pomerania edo Pomereliako dukerriko hiri nagusia izan zen X. mendetik aurrera. Poloniako koroaren esku geratu zen 1295ean, eta 1309. urtean Ordena Teutonikoak hartu zuen bere mendean. 1350ean Hansako hiri bihurtu zen, eta 1454an, germaniarrak egotzi ondoren, Poloniako erregearen agintepeko estatu libre bilakatu zen (1466, Torungo Bakea). Handik aurrera, Baltikoko portu nagusietakoa izan zen. Erreformaren aldera jarri eta gero (1523), Poloniako errege katolikoaren aurka jazarri zen, baina Eztebe Báthory erregeak zapaldu zuen matxinada.
Poloniaren bigarren banaketaren ondoren (Grodnoko hitzarmena, 1793), Danzig Prusiako koroaren eskuetara igaro zen. Frantsesen mendean egon zen 1807-1814 bitartean eta, 1878an, Mendebaldeko Prusiako hiriburu izendatu zuten. Versaillesko hitzarmenaren ondoren (1919), Danzig hiri aske bihurtu zen, Poloniak aduanetako abantaila batzuk mantendu zituen arren. Danzigeko igarobidea deitu zuten lurralde hura (Danzig itsasoarekin lotzen zuena, alegia) Alemania eta Poloniaren arteko liskar ugariren sorburu bihurtu zen.
1933. urtean, Hitlerren aldeko naziak nagusitu ziren Danzigeko dietan eta arazoak areagotu ziren. 1939ko irailean, alemaniar armada Danzigen sartu eta Polonian barneratu zen: Bigarren Mundu Gerraren hasiera izan zen. Aire bonbardaketek (1941-1945) erabat suntsitu zuten ia eta sobietarren osteek hartu zuten 1945ean. Poloniako errepublikako hiria da 1946tik aurrera, Gdańsk izenaz.
1970. urtean, Gdańsken, Sopoten eta Gdynian langileak matxinatu ziren eta errepublikako lehendakari Gomulka kargutik kentzea lortu zuten. 1980an hasitako greben ondorioz, langileek aginte komunista eraistea lortu zuten. Lech Walesa nabarmendu zen borroka horietan langileen buruzagitzan.
Demografia
aldatuHizkuntzak
aldatuGdansken kaxubierazko hiztunak bizi dira.
Herritar ezagunak
aldatu- Gabriel Fahrenheit (1686-1736) fisikaria.
- Mathias Goeritz (1915-1990), eskultorea.
- Günter Grass (1927-), alemanezko idazlea.
- Johannes Hevelius (1611–1687), astronomoa.
- Klaus Kinski (1926-1991), aktorea.
- Dariusz Michalczewski (1968-), boxeolaria.
- Arthur Schopenhauer (1788-1860), filosofoa.
Hiri senidetuak
aldatuGdańsk ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Iruditegia
aldatu-
Udaletxea
-
Motława ibaia
-
Unibertsitatea
-
Gdańsk 1900 aldean
-
Erdi Aroko kaia
-
Errege kapera (1678–1681)
-
Andre Maria eliza (Bazylika Mariacka)
-
Mariacka kalea
-
Ergo Arena
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/7/7 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindiaren 157. araua, 1872. or.
- ↑ Weather Information for Gdansk. World Meteorological Organization (Noiz kontsultatua: uztaila 19, 2012).
Kanpo estekak
aldatu