Espainiako Aizkolari Txapelketa

Espainiako Aizkolari Txapelketa 1950eko eta 1970eko hamarkaden artean jokatu zen aizkolari txapelketa nagusia izan zen.

Espainiako Aizkolari Txapelketa
Kirola aizkora proba
Sorrera 1950
Azkena 1977
Eremua Espainia Espainia
Tokia aldakorra
Lana aldakorra
Garaipen gehien Patxi Astibia (3)
Txapelduna Mikel Mindegia (1977)

Historia

aldatu
 
1965eko Espainiako Aizkolari Txapelketaren afixa. Antonio Arretxea, Candido Txurruka, Patxi Astibia, Miguel Berakoetxea, Pedro Goikoetxea, Ramon Latasa eta Miguel Irazusta Polipaso izan ziren parte-hartzaileak.

Espainiako Aizkolari Txapelketa izan zen historiako lehenbiziko aizkora txapelketa nagusia, jarraitasun handirik izan ez zuen arren. Lehenbiziko ekitaldia Donostian jokatu zen, 1950eko martxoaren 5ean, Gipuzkoako Atletismo Federazioak antolaturik. Txofreko zezen plaza lepo bete zen Martin Garziarena, Juan Baleztena, Antonio Soraluze Korta eta Jose Ignazio Orbegozo Arria II.a-ren arteko norgehiagoka ikusteko. Martin Garziarena gorritiarra nagusitu zen, hamar 60 ontzakoak 39 minutu eta 44 segundutan ebakirik. Bigarrena ere nafarra izan zen, Juan Baleztena. Bertso hau bota zuen Basarrik txapelketaren ondoan:[1][2]

Joan dan igandez napar anaiak

Donostiratu ziñaten,

bai saiature Gipuzkoako

sari danak eramaten.

Ikusten det nik Leitzalde ortan

zein pozez bizi zeraten,

era ontako semerik eztu

edozein errik ematen.

Hamabost urte geroago jokatu zen bigarren Espainiako txapelketa, hura ere Donostiako zezen plazan. Zazpi aizkolarik hamabina 60 ontzako moztu behar izan zituzten, eta Polipaso izan zen azkarrena, 45 minutu eta 12 segunduko denborarekin.[3] Ondoren beste sei txapelketa etorri ziren, azkena 1977an.[4] Patxi Astibia izan zen garai hartako aizkolaririk onena.

Palmaresa

aldatu
urtea Eguna Lekua Lana Txapelduna Bigarrena
1950[1] Martxoaren 5a Donostia 10 60 ontzako Martin Garziarena (39´44´´) Juan Baleztena (42´56´´)
1965 Urtarrilaren 17a Donostia 12 60 ontzako Migel Irazusta Polipaso (45´12´´) Miguel Berakoetxea (45´15´´)
1966 Martxoaren 6a Donostia 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Miguel Berakoetxea (44´29´´) Patxi Astibia (49´25´´)
1967[5] Uztailaren 9a Iruñea 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
2 72 ontzako, 2 80 ontzako
Ramon Latasa (63´30´´) Patxi Astibia (66´27´´)
1968[6] Apirilaren 21a Donostia 4 36 ontzako, 4 45 ontzako
2 kanaerdiko, 2 60 ontzako
2 72 ontzako, 2 80 ontzako
Patxi Astibia (43´55´´) Miguel Berakoetxea (45´34´´)
1969 Uztailaren 7a Iruñea 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
2 72 ontzako, 2 80 ontzako
Patxi Astibia (55´46´´) Ramon Latasa (56´35´´)
1971[7] Apirilaren 25a Leitza 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
2 72 ontzako, 2 80 ontzako
Patxi Astibia (48´06´´) Mikel Mindegia (51´24´´)
1977 Uztailaren 10a Iruñea 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako
4 72 ontzako
Mikel Mindegia (46´41´´) Patxi Astibia (51´09´´)

Garaipenak

aldatu
Aizkolaria Garaipenak Urteak
Patxi Astibia 3 1968, 1969, 1971
Martin Garziarena 1 1950
Migel Irazusta Polipaso 1 1965
Miguel Berakoetxea 1 1966
Ramon Latasa 1 1967
Mikel Mindegia 1 1977

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Garmendia, Txomin. Aizkolari txapelketa. El Diario Vasco, 2006ko urriak 21, diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-29).
  2. Eizmendi, Iñaki Basarri. Laugarren txinpartak. Auspoa liburutegia, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-29).
  3. Anasagasti Arana, Antton, Aguirre Franco, Rafael. Aizkolaris. Auñamendi Entziklopedia, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-29).
  4. Antton Espelosin (2009): Aizkora apostuak eta txapelketak.
  5. Se disputó el IV Campeonato Nacional de "Aizkolaris" en Pamplona. La Vanguardia Española, 1967/07/11, hemeroteca.lavanguardia.es (Noiz kontsultatua: 2021-11-29).
  6. Anzanarri. Aizkolariak. Principe de Viana, 1968/5/4, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-29).
  7. Pachi Astibia renovó el título de campeón de España de "Aizkolaris". La Vanguardia Española, 1971/04/28, hemeroteca.lavanguardia.es (Noiz kontsultatua: 2021-11-29).

Kanpo estekak

aldatu