Itziar de Blas

kazetaria eta itzultzailea

Itziar de Blas Fernandez de Gamarra (Gasteiz, Araba, 1965eko abenduaren 31) kazetaria eta itzultzailea da.

Itziar de Blas

Bizitza
JaiotzaGasteiz1965eko abenduaren 31 (58 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, itzultzailea eta marrazkilaria

Instagram: marizipriztin Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Ikasketak aldatu

Kazetaritza lizentzia egin zuen (Nafarroako Unibertsitatea, 1989), eta, ondoren, Itzulpengintza masterra (EHU, 1998) eta “Berdintasun-agentea” masterra (Universitat Jaume I, Valentzia, 2016).

Lan-eskarmentua aldatu

Kazetaritza aldatu

Bere lan-ibilbidearean hasierako urteetan, Iruñean jardun zuen, EFE agentzian eta Egin egunkariko kultura atalean eta tokiko berrietan.

Gero, Gasteizen aritu zen EHNE (Euskal Herriko Nekazarien Elkartea) eta EBEL (Emakume Baserriarren Euskal Herriko Elkartea) elkarteen prentsa arduradun gisa, eta Ardatza aldizkariko erredaktore.

Euskalgintza aldatu

Gasteizko Bagare euskara sustatzeko taldeko arduradun izan zen.

Itzulpengintza administrazioan aldatu

Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailean 10 urtez itzultzaile aritu ondoren, 2023an, Itzulpen Zerbitzu Ofizialean dihardu (zinpeko itzultzaile ere bada).

Argitalpenak aldatu

Itzulpen feministak egin izan ditu, batik bat. Besteak beste, liburu hauek itzuli ditu:

Zenbait mugimendu sozialetako itzultzaile “militante” ere aritu izan da, hala nola, Emakume artisten aldeko A Plataforma, Ongi etorri errefuxiatuak, Bilgune LGTBIfobiaren aurkako Behatokia, besteak beste.

Bestelakoak aldatu

  • 80ko hamarkadan, Kontzientzia Eragozpeneko Mugimenduko (KEM) eta Intsumisioaren aldeko taldeetako partaide, Iruñean.
  • 90eko hamarkadan, Bagare euskara Gasteizen sustatzeko taldeko partaide.
  • Berriki, Gasteizko “Ongi etorri errefuxiatuak” taldean ibilitakoa.
  • Artezalea. Instagramen, Marizipriztin goitizenez, berak egindako marrazkitxoak jartzen ditu.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu