Begoña M. Jugo

Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle ikerlea

Begoña Marina Jugo Orrantia (Galdakao, Bizkaia, 1965eko uztailaren 18a) biologian lizentziatua da eta irakaslea genetika arloan.

Begoña M. Jugo
Bizitza
JaiotzaGaldakao1965eko uztailaren 18a (58 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
biologia 1988)
Genetika
Doktorego ikaslea(k)Koldo Garcia
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakikertzailea eta dantzaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea  (1992ko azaroaren 15a -

Inguma: bego-jugo-orrantia

Biografia aldatu

Begoña Marina Jugo Orrantia Galdakaon jaio zen 1965eko Uztailaren 18an, familia oso euskaltzale batean. Bego Jugok oinarrizko ikasketa guztiak Galdakaoko Eguzkibegi ikastolan egin zituen, ikastola sortu berri-berrian.

Txiki-txikitatik ere Andra Mari dantza taldeko dantzaria izan zen. Bilbo-Txurdinagako Gabriel Aresti Institutuan ikasi zuen Batxilergoa, D ereduaren lehen urteetan. Lerro euskaldunen abian parte hartu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean ere.[1]

Unibertsitatean ikasle-irakasle aldatu

1988an Biologian lizentziatu zen EHUn. 1986tik aurrera Udako Euskal Unibertsitateko Natur Zientziak saileko kidea izan zen, eta bertan Sailburu gisa aritu hiru urtez.

1992an Genetikako irakasle gisa hasi zen EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean lanean, Ikerketa eta irakaskuntza uztartuz, Biologia lizentziaturako lehen hautazko irakasgai euskaldundua irakasten.[2]

Ordutik zenbait irakasgai irakatsi izan ditu, gehienak lehen aldiz euskaraz: Populazioen Genetika, Eboluzioaren Genetika, Genetika Molekularra eta Eboluzio molekularra graduetan, eta Bioinformatika eta Genomika graduondokoetan.

Doktoregoa aldatu

EHUn eta Herbeeretako Utrecht-eko Unibertsitate prestigiotsuan egindako Doktorego-tesia 1998.ean aurkeztu zuen.

Immunogenetikan eta Transkriptomikan aditua da, eta beste ikerketa-lerroez gain, txertoen eta euren osagaien eragina animalia ereduetan ikertzen du egun.

Zortzi doktorego-tesi zuzendu ditu, horietatik batek “Koldo Mitxelena saria” , euskaraz egindako zientzietako tesirik hoberenari, saria jaso zuen (Koldo Garcia-Etxebarria, 2010).[3] Beste hiru doktorego-tesi ari da zuzentzen.

Kudeaketan aldatu

Kudeaketa postuetan ere aritu izan da EHUn; eta Euskara Zerbitzuko Zuzendari gisa jardun zuen 2009-2011n.

Orduan argitaratu zen unibertsitate honetako lehen euskarazko liburuen katalogoa.

Ikertzailea aldatu

EHUko irakasle bezala, Jugok ekoizten dituen euskarazko testuak, euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean azaltzen dira.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. «Gabriel Aresti institutuko historia - Gabriel Aresti BHI» gabrielarestibhi.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2021-03-22).
  2. «:: BILATU 2.4.2 ::» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-22).
  3. Garcia-Etxebarria, Koldo Garcia. (2010). Erretrobirus endogenoen detekzioa eta karakterizazioa behietan eta beste hainbat mamaliotan. UPV/EHU ISBN 978-84-8438-587-5. (Noiz kontsultatua: 2022-11-28).
  4. «Bego Jugo Orrantia :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-22).

Kanpo estekak aldatu