José Luis Sarabia

futbolari espainiarra

José Luis Sarabia Moreno (Iruñea, 1965eko martxoaren 30a) nafar futbolari ohia da, eskuin hegaleko moduan aritu zena. Bere kirol ibilbidean zehar 15 partida jokatu zituen Lehen Mailan, 84 Bigarren Mailan eta 105 Bigarren B Mailan. Bere golik garrantzitsuenak Osasunak Camp Noun lortutako lehen garaipena lortu zuen.[1]

José Luis Sarabia
Bizitza
JaiotzaIruñea1965eko martxoaren 30a (59 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Osasuna /
Athletic /
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria

Biografia aldatu

Sarabia Lezamako harrobian trebatu zen, 1983an Bilbao Athleticen debutatuz.[2] 1984ko irailaren 9an Lehen Mailan debutatu zuen, noiz Sevilla FCen aurka 3 eta 0 galdu zuten. Egun horretan futbolari profesionalek greba egin zuten eta klubek euren harrobiko futbolari gazteak deitu behar izan zituzten.[3]

1986an Athletic utzi eta UE Lleidara joan zen. Kataluniako taldean hamar gol baino gehiago sartu zituen. 1987an Osasunara pasa zen, eta bi tanto egin zituen Lehen Mailan. Bere lehen golak Camp Noun FC Barcelona 0 eta 1 garaitzeko balio izan zuen.[1][4]

Hala ere, ez zuen Nafarroako taldean jarraitu eta UD Alzirara joan zen. Urte bat beranduago Linares Club de Fútbol taldeak fitxatu zuen eta hamar gol sartu zituen. Ondorioz, Real Burgosek fitxatu zuen, Lehen Mailara igo berria zena. Jose Luisek hiru partida baino ez zituen jokatu Burgosekin. 1991 eta 1993 artean CD Badajozeko jokalaria izan zen, honekin Bigarren Mailara igotzea lortu zuelarik hamalau tanto egin zituen kanpaina batean. 1994an FC Andorra taldean erretiratu zen.

Ibilbidea aldatu

Kluba Urtea(k)
Bilbao Athletic 19831986
UE Lleida 19861987
Osasuna 19871988
UD Alzira 19881989
Linares Club de Fútbol 19891990
Real Burgos 19901991
CD Badajoz 19911993
FC Andorra 19931994

Erreferentziak aldatu