Angelica Balabanoff (edo Balabanov, Balabanova; errusieraz: Анжелика Исааковна БалабановаAnzhelika Isaakovna Balabanova; ukraineraz: Анжеліка Ісааківна Балабанова Anzhelika Isaakivna Balabanova) 1878ko abuztuaren 4a1965eko azaroaren 25a) ukrainar-italiar militante boltxebikea izan zen[1].

Angelica Balabanoff

Bizitza
JaiotzaTxernihiv1877ko abuztuaren 4a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaErroma1965eko azaroaren 25a (88 urte)
Hobiratze lekuaErromako hilerri protestantea
Familia
Ezkontidea(k)Michail Balabanov (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaNew University of Brussels (en) Itzuli : filosofia, soziologia
Hizkuntzakerrusiera
italiera
frantsesa
suediera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea, editorea eta militante politikoa
InfluentziakAntonio Labriola (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Italiako Alderdi Sozialista
Italian Democratic Socialist Party (en) Itzuli

Biografia aldatu

Ukrainan jaioa, Bruselan ikasi zuen eta bertan ideia marxistez busti zen, geroago Erromara joan zen bizitzera; han, orduko teoriko marxista ospetsuenetakoa zen Antonio Labriolaren eskutik Italiako Alderdi Sozialistako kide egin zen. Oso goiz hasi zen baita feminismo sozialistan, Clara Zetkinen eskutik. 1912an, Italiar Alderdi Sozialistaren Komite Zentralaren kide aukeratu zuten[1].

Suitzan aldatu

Lehen Mundu Gerraren ondorioz, Suitzan ostatu hartu zuen, eta sutsuki egin zuen korronte internazionalistaren alde, Mussoliniren interbentzionisten kontra (Balabanoff izan zen Mussolini Italiako Alderdi Sozialistatik kanpo uztearen alde gehien egin zuenetako bat). Gerran zehar, Balabanoffek errusiar mugimendu sozialistarekin loturak berreskuratu zituen eta mentxebike (ohi) internazionalistek (Trotski, Martov, Kollontai, Uritski, Antonov-Ovseienko, etab.) eratutako Naxe Slovo (“Gure Hitza”) egunkarian kolaboratu zuen[1].

1915an, gerraren aurkako sozialistek antolatutako Zimmerwaldeko Konferentzian Italiar Alderdi Sozialistaren ordezkari bezala parte hartu zuen, eta bere hizkuntzekiko trebetasuna zela eta, kongresu horretako idazkari aukeratu zuten. 1917an, Errusiara joan zen bizitzera, eta han boltxebikeen kidetzan sartu zen[1].

Errusian aldatu

Urriko Iraultzaren ondoren, Alderdi Boltxebikearen zuzendarietako bat bilakatu zen, beste arlo batzuen artean, genero-askapenerako Zhenotdel erakunde boltxebikean. 1919an, Komintern edo Internazional Komunista sortzean, Balabanoff erakunde honen Komite Zentraleko kide eta idazkari bilakatu zen. Hala ere, proletarioen diktadura sendotzeko beharrezko ziren neurriekin gero eta kritikoago zen eta 1922an, Errusiar Errepublika Sobietarra utzi zuen (1924an, gainera, Alderdi Boltxebikeak alderditik kanporatu zuen “adierazpen antisobietarrak egitearren”)[1].

Italiara bueltan aldatu

Italiara itzuli zenean, Italiako Alderdi Sozialista Maximalistaren buru bihurtu zen. Alderdi hau Alderdi Sozialistaren eta Alderdi Komunistaren arteko alderdi txiki bat zen. Hala “II. eta erdi-Internazionala”, hau da, Internazional Sozialistaren eta Internazional Komunistaren arteko internazional berri bat sortzeko ahaleginetan parte hartu zuen baina porrot egin zuen. Hala ere, gutxira, faxismoaren garaipena zela eta, Suitzan eta New Yorken erbesteratu behar izan zuen. Faxismoa uzkailia izan ostean Italiara itzuli zen eta alderdi txiki baten, Langileen Alderdi Sozialistaren, buru izan zen. 1965an, Erroman hil zen[1].

Bitxikeriak aldatu

Balabanoff izan zen gerora diktadore faxista izango zen Benito Mussolini sozialismoan eta marxismoan murgildu zuena[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g Balabanoff, Angelica, K17 2017-07-01. CC0 Domeinu Publikoa