Barbados[1] Karibeko uharte-estatu burujabea da, Antilla Txikietako zati. Commonwealtheko kidea da. 439 kilometro koadroko eremua du, eta 2010ean 277.821 biztanle zituen.[2] Hiriburua eta hiri handiena Bridgetown da. Ingelesa da hizkuntza ofiziala.

Barbados
Ereserkia: National Anthem of Barbados (en) Itzuli
Leloa: Pride and Industry
("Harrotasuna eta industria")
Flag of Barbados.svg
flag of Barbados (en) Itzuli
Coat of arms of Barbados (2).svg
Coat of arms of Barbados (en) Itzuli
BRB orthographic.svg
Geografia
HiriburuaBridgetown
13°5′51″N 59°37′0″W
Azalera439 km²
Punturik altuenaMount Hillaby (en) Itzuli
Punturik sakonenaOzeano Atlantikoa (0 m)
KontinenteaIpar Amerika
Administrazioa
Barbadosko monarkaElizabeth II.a Erresuma Batukoa
Sandra Mason
Barbadosko lehen ministroaMia Mottley (en) Itzuli
LegebiltzarraParliament of Barbados (en) Itzuli
Harreman diplomatikoakWikidata logo.svg Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria285.719 (2017)
Green Arrow Up.svg1.075 (2013)
Dentsitatea650,84 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa1,794 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak2.261 (2014)
Alfabetizazioa% 100 (2014)
Bizi-itxaropena75,906 (2016)
Giza garapen indizea0,8 (2017)
Ekonomia
BPG nominala4.796.845.980,8226 US$ (2017)
Green Arrow Up.svg267.795.980,8226 (2016)
BPG per capita16.356 US$ (2017)
Green Arrow Up.svg465 (2016)
BPG erosketa botere paritarioa5.302.754.742 international United States dollar (en) Itzuli (2017)
Green Arrow Up.svg150.436.456 (2016)
BPG per capita EAPn18.559,335 international United States dollar (en) Itzuli (2017)
Green Arrow Up.svg480,771 (2016)
BPGaren hazkuntza erreala1,6 %
Erreserbak431.758.132 US$ (2016)
Red Arrow Down.svg−121.846.155 (2015)
Inflazioa0,8 % (2016)
Green Arrow Up.svg3,3 (2015)
Historia
Sorrera data: 1966ko azaroaren 30a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+1246
ISO 3166-1 alpha-2BB
ISO 3166-1 alpha-3BRB
Ordu eremua
Elektrizitatea115 V. 50 Hz.NEMA 1-15 (en) Itzuli eta NEMA 5-15 (en) Itzuli
Internet domeinua.bb
gov.bb

GeografiaAldatu

Barbados Ozeano Atlantikoan dago, Haizaldeko uharteen ekialdean. Antilla Txikietan ekialderen dagoen uhartea da. Mount Hillaby da mendirik garaiena (340 metro). Klima monzonikoa dauka, Köppen sailkapenaren arabera. Bi urtaro daude: euritsua ekainetik azarora, eta lehorra, abendutik maiatzera.[3]

HistoriaAldatu

1966an Barbados burujabe geratu zen Commonwealth barnean. Lehenbiziko gobernua Errol Barrowek (Langileen Alderdi Demokratikoa) zuzendu zuen. Barbadosko Langileen Alderdiko Tom Adamsek irabazi zituen 1975eko hauteskundeetan, eta 1985ean hil zen arte egon zen agintean. Urte horretan, Errol Barrow bihurtu zen lehen ministro, harik eta hil zenean Erskine Sandifordek haren lekua hartu zuen arte. 1994an, Owen Arthur hautatu zuten gobernuburu. 1996-2011 bitartean, Clifford Husbands izan zen gobernadore nagusia, Elisabet II.a erreginak izendaturik.

Gobernua eta administrazioaAldatu

 
Barbadosko legebiltzarra, Bridgetown.

PolitikaAldatu

Barbados monarkia konstituzionala da. Britainia Handiko monarka da estatuburua, eta gobernadore nagusia da haren ordezkaria. Botere betearazlea lehen ministroaren eta gobernuaren esku dago. Parlamentua ganbera bikoa da: senatua (21 eserleku) eta batzar-etxea (30 eserleku).

Banaketa administratiboaAldatu

Herrialdea 11 parrokiatan banaturik dago:

  1. Christ Church
  2. Saint Andrew
  3. Saint George
  4. Saint James
  5. Saint John
  6. Saint Joseph
  7. Saint Lucy
  8. Saint Michael
  9. Saint Peter
  10. Saint Philip
  11. Saint Thomas

DemografiaAldatu

 
Barbadosko demografia-bilakaera 1960-2017 bitartean.

2010ean 277.821 biztanle zituen.[2] Dentsitatea handia da, 660 kilometro koadroko. Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %18 dira, 15-24 urte bitartekoak %12,7, 25-54 urte bitartekoak %44,1, 55-64 urte bitartekoak %13,4 eta 65 urtetik gorakoak %11,8. Bizi itxaropena 75,5 urtekoa da, 73,2 urtekoa gizonezkoena eta 77,9 urtekoa emakumezkoena (2017ko zenbatespenak).[4]

Etniak era honetan daude banaturik: beltzak %92,4, zuriak %2,7, mulatoak %3,1 eta asiarrak %1,3. Erlijioari dagokionez, %66,4 protestanteak dira, anglikanoak batez ere, %3,8 katolikoak eta %20,6 agnostiko eta ateoak.[4]

EkonomiaAldatu

Barbadosko ekonomia azukre-kanaberan eta azukre errefinatuaren, melazaren eta ronaren ekoizpenean eta esportazioan oinarritu da betidanik. Gobernuak ahaleginak egin ditu herrialdeak azukre-kanaberarekiko duen mendekotasuna murrizteko. Ehungintzan, altzarietan, tresna elektrikoetan eta plastikozko objektuetan oinarritzen da eskulangintza. Petrolio eta gas natural hobiak aurkitu dira azken urteetan. Arrantzaren garrantziak ere gorantz egin du. Turismorako azpiegiturak ugaritu egin dira etengabe azken urteetan. Per capita errenta 17.500 dolarrekoa zen 2017an.[4]

KulturaAldatu

Kriketa da Barbadosko kirol nagusia.

Barbadostar ezagunakAldatu

Irudi galeriaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-29).
  2. a b 2010 POPULATION AND HOUSING CENSUS, barstats.gov.bb
  3. Average and Record Conditions at Bridgetown, Barbados. BBC Weather, bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2018-5-7).
  4. a b c Barbados. cia.gov (Noiz kontsultatua: 2018-5-7).

Kanpo estekakAldatu



Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
 
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina Uharte Estatubatuarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
 
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)