Ireki menu nagusia

Cecilia Chung (Hong Kong, Britainiar Hong Kong, 1965) eskubide zibilen aldeko liderra eta LGBT pertsonen eskubideen alde, HIESari buruz kontzientziazioan eta justizia sozialaren alde borrokan diharduen ekintzailea da. Bere bizitza 2017an ABC telebistak eman zuen When We Rise minitelesaileko lau istorio nagusietako bat izan zen.

Cecilia Chung
Cecilia Chung at Trans March San Francisco 20170623-6639.jpg
Bizitza
Jaiotza Britainiar Hong Kong1965  (53/54 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua San Frantzisko
Hezkuntza
Heziketa Golden Gate University Itzuli
Jarduerak
Jarduerak LGBT ekintzailea
www.aboutcecilia.com/

1965ean Hong Kongen sortua, 1984an Los Angelesera joan zen bere familiarekin batera. Urte bat geroago San Frantziskora joan zen City College of San Franciscon ikastera. 1987an Golden Gate Unibertsitatera joan zen nazioarteko kudeaketa ikastera. Ondoren, Santa Clara konderriko auzitegi batean interprete eta finantza-enpresa batean salmenta entrenatzaile egin zuen.

1993an emakumerako trantsizioa egiteari ekin zion. Hasi eta gutxira, familiak Chung baztertu zuen erabakia ulertzen ez zuelako. Gainera, finantza-enpresako lanpostuari uko egitera behartu zuten. Ondorioz, auzitegiko inteprete lana baino ez zitzaion geratu. Alabaina, berehala kaleratu zuten bere aldaketa fisikoa zela eta. Kalean bizitzen amaitu zuen eta prostituziora jo zuen bizitzeko. Sexu-langile ziharduela, indarkeria sexual eta fisikoak pairatu zituen. Gainera, urte berean hiesa atzeman zioten.

1995ean, kalean ia hiru urte bizitzen zeramatzala, sexu-eraso baten biktima izan zen Chung. Sastatu zuten eta erietxera eraman behar izan zuten. Erietxean amarekin bakeak egin zituen. 1998an sexua berresleitzeko ebakuntza egitera joan zen Bangkokera, era horretan trantsizioari bukaera emanez.

Chung LGBT komunitatearengan eragin nabaria duten osasun-arazoak konpontzeko alde aritu da borrokan