Ángeles González-Sinde
Ángeles González-Sinde (Madril, Espainia, 1965eko apirilaren 7a - ) politikaria, gidoilaria eta zinema zuzendaria da, eta 2009tik 2011ra Espainiako Kulturako ministro izandakoa. Berak bultzatuta idatzitako «Sinde Legea»rengatik da ezaguna; webguneak epaile baten agindurik gabe ixtea ahalbidetzen duen legea, alegia.
Ángeles González-Sinde | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
2009ko apirilaren 7a - 2011ko abenduaren 22a ← César Antonio Molina - José Ignacio Wert → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Madril, 1965eko apirilaren 7a (55 urte) | ||
Herrialdea |
![]() | ||
Familia | |||
Aita | José María González-Sinde | ||
Bikotekidea(k) | Claudio López Lamadrid | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | zinema zuzendaria, gidoilaria eta politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | baliorik ez | ||
IMDb | nm0328000 |
Bere izendapenak kritika ugari sortu zituen, González-Sindek internet bidezko deskargen aurka egindako adierezpenengatik. 2010eko abenduaren 21ean, Espainiako Diputatuen Kongresuak atzera bota zuen Sinde Legearen onarpena.[1] Hurrengo urtearen azken egunean, ordea, Mariano Raxoi buru zela Espainiako Alderdi Popularraren gobernu eratu berriak onartu egin zuen Sinde Legea.[2]
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Intensa resaca política por la Ley Sinde», El País, 2010-12-22.
- ↑ Jon BEREZIBAR: [goiena.net/albisteak/sinde-legea-onartu-du-espainiako-gobernu-berriak/ «'Sinde legea' onartu du Espainiako gobernu berriak»], Goiena, 2011-12-31.
Kanpo estekakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ángeles González-Sinde |
- (Ingelesez) Ángeles González-Sinderen fitxa, IMDBren webgunea.
- «Sinde Legea hamar puntutan», ZuZeu, 2010-12-21.
Artikulu hau Espainiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |